Byttomfoten folkedansgruppe - Oslo (Norvegia)
Oxdans dantza mota fricassé izenarekin ezagutu zen aspaldi baten, 1800. urtean. 48 aldaera omen zituen orduan. Gaurko oxdans izena Suedia-ko Karlsta herrian jarri zioten bertako ikasleek. Bi gizon andere baten inguruko borroka keinuetan ageri dira dantzan.
Tretur fra hordaland Norvegiako dantza antzeztuen artean kokatzen da. Bi anderek gizon baten aurkako jolas bat irudikatzen dute. Oso gutxi idatzi da dantza honi buruz, baina Norvegia osoan dantzatzen da, eta 1900 urte ingurukoa izan omen daiteke.
Snuspolka Finlandiatik dator eta gehienetan umeek dantzatzen dute. Seguru asko dantza koreografiatua da.
Hiru dantza hauek Oslo-ko Byttomfotten folkedansgruppe-ren eskutik ikusi ahal izango ditugu.
