Orain arteko ekarpenak

Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak

2026/02/03

Irudi horiek 1976ean grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek. Altzai-Altzabeheti-Zunharretako gazteek emandako maskaradak ikusi daitezke. Irudiotan Hauzeko plazan eskaini zuten maskaradetako dantzen eta ofizioen agerraldia ikus daiteke. 1976ko neguan Altzaiko gazteek emandako maskaradak bi egun eta bi herritan filmatu zituzten Guilchertarrek: Hauzen eta Urdiñarben. Aurreko zenbait iruditan Hauzen (Guilcher 06) eta Urdiñarben (Guilcher 07), goizez ziur aski, eskaini zituzten barrikadak ikusi daitezke, bai eta arratsaldeko emanaldiko dantzak (Guilcher 08) ere. Horien segidakoak dira honakoak, Altzaiko gazteek emandako maskaraden arratsaldeko dantza eta ofizioen emanaldiko irudiak baitira. Hauzen hartuak dira batzuk, baina ez da segur denak Hauzeko emanaldikoak direnik, Urdiñarbe edo beste nonbaitek hartuak izan litezke irudietarik batzuk.  0:23-3:35 Barrikada? Hor agertzen den dantza ez da zuzen identifikatua, baina bi sekuentziako estruktura musikalak dituenez, Barrikada izan daiteke. Hala bada ez dirudi aurretik ikusi dugun maskaraden kronologiarekin bat datorrenik. Beste momentu batean grabatua izan daiteke, Altzaiko maskaradak orain arte ikusi ditugun bi herrietan, Hauzen edo Urdiñarben, baina beste herri batean ere izan daiteke. Horra nola ikusten diren puntuak: 0:23-1:57 Entseinariaren puntua - Laborariaren puntua 1:57-3:35 Entseinariaren puntua - Jauna eta Laborariaren puntua 3:36-4:37 Godalet-dantza Haria galdu eta gero berriro Hauzeko plazara goaz maskaraden kronologia errekuperatzeko. Hor dantzariak godalet-dantza ematen ari dira. Hasieran jauziaren partea ikusten da eta borobilaren erdian Pitxu zozokeriak egiten agertzen da. Ondotik hainbat dantzari baso gaineko puntuak egiten ikusten dira ordena honetan: Marexala, Zamaltzaina, Txerreroa, Entseinaria eta, azkenik, Zamaltzaina. 4:37-7:56 Barrikada Lehen aurkitutako kasuan gara berriro. Musika gabe zaila da zein dantza den ezagutzea, baina barrikada dela erran daiteke kasu honetan ere. Hor ere dantzariak gerritik bera grabatuak dira eta puntu desberdinak argiki ikusten dira. Kantiniersarena osoki ikusten da hor (Barrikada baldin bada); besteenak, aldiz, parteka baizik ez dira agertzen. Pertsonaiak ordena honetan agertzen dira: Kantiniersa, Zamaltzaina, Txerreroa, Entseinaria, Laboraria. 7:56-8:08 Marexalen ofizioa Azken parte honetan berriro Hauzeko plazan emanak diren maskaradetara goaz. Emanaldiaren zenbait parte agertzen dira grabazioaren bukaeran. Zamaltzain eta Marixalak batera egiten duten antzerki-dantza da lehena, zamaria ferratzeko momentua etorri denean. Ohituraz godalet-dantzaren musika berdinarekin egiten da eszena hori. Behin zamaria ferratuta, zamaltzainak frixat handiak eginez erakusten du ongi ferratua izan dela. 8:08-9:11 Kerestuen ofizioa Kerestuek beren ofizioan egin ohi duten dantza Fricassé izenarekin ezaguna da frantses armadak XIX. mendean irakasten zuen errepertorioan. Bere musika ezaguna da eta sorgin-dantzaren oso hurbil den melodiarekin egiten da. Jauziaren partea egin eta gero (sinple lauetan) jokoa bera egiten dute bi dantzariek. Honako ordenean: makilak lurrean joka, makila bata besteari joka, txaketak elkarri kendu eta belarrietatik tira. 9:11-9:58 Gabota Dantzariek plaza hartu eta gabota dantzatuko dute. Kasu honetan zortzi dantzari dira: Txerreroa, Gatuzaina, Kantiniersa, Zamaltzaina, Entseinaria eta bi Marexalak daude. Gabota borobilean egiten dute, baina bi lehen sekuentziak baizik ez dira ikusten irudietan. 9:58-10:11 Buhame dantza Bukatzeko, buhameen dantza ikus daiteke. Lau Buhame daude hor, ohituraz egiten den kontradantza itxura duen dantza hori emaiteko. Egurrezko ezpata buru gainetik mugituz, ezker eskuinera doaz lehen parte batean eta gero binaka, diagonalean duten lagunarekin gurutzatu eta ezpataz elkar jotzen dute, ez beti goxotasun eta elegantziarekin. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 008. Hauze, Altzaiko maskaradak, 1976. Dantzan-en argitaratze data:   Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n  Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.     Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Dantza-erritu berrien atontzea: San Lorenzo, Arrate eta Beasaingo esperientziak

2026/02/01

Dantza-erritu berrien atontzea: San Lorenzo, Arrate eta Beasaingo esperientziak
Dantza eta erritu berrien atzean dauden prozesuak aztertu dituzte Iruñean egindako dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldietan: nondik sortzen diren, nola txertatzen diren komunitatean edota nola uztartzen diren tradizioa eta berrikuntza. Duguna dantza taldeak antolatutako saioan, Euskal Herri...

Gehiago irakurri

Momotxorroak eta Altsasuko inauteria bera Bizkaiko dantza talde bati esker daude bizirik

2026/01/28

Momotxorroak eta Altsasuko inauteria bera Bizkaiko dantza talde bati esker daude bizirik
Bizkaiko dantza talde bati zor dio Altsasuk gaur egun bere inauterien eta herriaren sinbolo nagusi diren momotxorroak berpiztea. 1916koak dira Altsasuko inauterien azken testigantzak, eta 1970eko hamarkadara arte herriko zaharrenek bakarrik gordetzen zituzten haien oroitzapenak. Gaur egun kosta egi...

Gehiago irakurri

Ozaze: Zümatzeko maskaradak 2026 barrikada

2026/01/23

2026ko maskaradetako aitzindariek Ozazeko frontoian dantzaturiko barrikadaren zatia duzue irudietan. Igandean, urtarrilak 18, hasi dituzte Zuberoan maskaradak Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek. Lehen eguneko saioak Irurin eta Ozazen egin dituzte; goizeko lehen hiru barrikadak Irurin (herriko sarreran, Gohetxea saltegi aurrean eta frontoian) izan dira eta laugarrena Ozazen, arratsaldeko saioa bertan izan baita. Azken barrikada horretako irudiak dituzue bideo honetan. Barrikadan talde osoko kide guztiak aurkeztu ohi dira, aitzindariak hasita (txerrero, gatuzaina, kantiniersa, zamaltzaina, entseinaria), marexalak, kukulleroak, jauna eta anderea, laborariak, xorrotxak, kherestuak, eta azkenik kauterak eta buhameak. Irudi hauetan aitzindarien puntuak jaso ditugu; hiru txerrero, bi gatuzain, bi kantiniersa, bi zamaltzain eta hiru entseinari aritu dira dantzan, nahiz eta azken bi entseinarien puntuak falta diren. Nahiz eta lehen saioan denek ez duten parte hartu hauek dira 2026ko aitzindariak: Txerreroa: Maeva Sécalot, Amaia Sécalot, Mattin Uturri; Gatuzaina: Luixa Lucuix, Alaia Etxeberri; Kantiniersa: Maddalen Etxebarne, Alicia Etxebeherre; Zamaltzaina: Juantto Ager, Ibai Capot Thornari, Xabi Arhie; Entseniaria: Iluna Oxibar, Esteban Ager, Maia Jaragoihen. Irudiak: Amaiur Aristi. Zümatzeko maskaradak, barrikada, Ozaze, 2026-01-18.

Gehiago irakurri

Inauteriak 2026 oinarrizko egutegia

2026/01/21

Inauteriak 2026 oinarrizko egutegia
Kaskaroten puska-biltzeak eta maskaradak  hasiak dira, Malerrekako joaldunak eta mozorroak etorriko dira segidan, eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, goiz datoz data nagusiak eta askok Santa Ageda bueltako jaiekin bat egingo dute. Otsailaren 12an izango da Ostegu...

Gehiago irakurri 1

Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta

2026/01/20

Irudi horiek 1976ean grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek. Altzai-Altzabeheti-Zunharretako gazteek emandako maskaradak ikusi daitezke. Irudiotan Hauzeko plazan eskaini zuten maskaradetako dantzen eta ofizioen agerraldia ikus daiteke. 1976ko neguan Altzaiko gazteek emandako maskaradak bi egun eta bi herritan filmatu zituzten Guilchertarrek: Hauzen eta Urdiñarben. Aurreko zenbait iruditan Hauzen (Guilcher 06) eta Urdiñarben (Guilcher 07), goizez ziur aski, eskaini zituzten barrikadak ikusi daitezke eta honako hauetan arratsaldeko emanaldiko dantzak ageri zaizkigu. Hauzen eskaini zituzten barrikaden irudien artean azkena, herriko plazan sartuz egiten dutena, ziur aski arratsaldeko ofizioen hasierakoa izango zela aipatu genuen aurretik. Beraz, haren ondotik egindakoak lirateke honako honetan ageri direnak. 00:23-01:20 Moneinak eta Aitzina Pika Hasieran aktore guztiak jauzi bat dantzatzen ikusi daitezke. Aitzindariek, Entseinariak salbu, haien borobila egiten dute, beste arizale guztiek osatzen duten borobil handiagoaren barruan. Aitzindariak ezkerrera dantzan hasita ari dira eta kanpoko zirkulua berriz eskuinera. Dantza-jauziaz gutxi ikusten da, sinple, doble edota pika konbinazio zenbait baizik. Juan Antonio Urbeltz-ek, Dantzak (1978) liburuaren 224. orrialdean 1976ko Altzai-Zunharretako gazteek maskaradetan eskaintzen zituzten dantza eta ofizioen zerrenda jaso zuen eta bertan zehaztu zuenez barrikada haustearen ondotik Moneinak eta Aitzina Pika dantzatzen zituzten, beraz, horiek izango dira irudiotan ikus daitekezkeenak.Kauterak haien modura dantzan ari direla ikusi daizteke noizbehinka. 01:20-03:40 Brale kontrapas Jauziaren formazio berdinean, erran nahi baitu aitzindariak barneko borobilean eta besteak kanpokoan, aktore guztiek, beltz eta gorri, bralearen kontrapasa dantzatzen dute. Jauna dago buru eta Laborariak soka-dantza ixten du. Entseinaria bien arteko hiatoan kokatzen da. Parte hartzaile guztiek publikotik pertsona bat gonbidatu dute dantzara. Irudietan ikusten denez, publikotik gonbidatu dituztenak emakumeak direla dirudi. Irudiak abiadura geldoan grabatuta daude, mugimenduak xeheago ikusi ahal izateko. 03:41-05:00 Braletik jauzia Braletik jauzteaz Txerreroaren puntuaren bukaera ikusten da. Ondotik, Gatuzaina agertzen da bralearen boroblia segituz, kontrapas eta antrixatak egiten, puntuak hasteko tokiraino doala. Abiadura moteldutako irudiak dira orain ere. Bere atzetik Kantiniersak berdin egiten du, baina bi horien puntuak ez dira batere ikusten. Zamaltzainarena, aldiz, nahiko osoa da. Lehena ikusten da nola borobila segituz bralearen erdira doan eta gero puntua bera. Braletik jauziaren musikak dituen hiru parteak dantzatzen dituela ikusi daiteke hor, nahiz eta hirugarrena doi-doia agertzen den irudietan.   05:01-07:03 Karakoiltzea Aitzindarien dantzen atzetik karakoiltzearen partea dator. Hemen ongi ikusten da Entseinariaren lan garrantzitsua dantza horren eboluzioan, berak, bandera higituz eramanen dituelako dantzaren mugimenduak. Lehenik soka-dantzaren burua barnealderuntz eramaten du eta zortzi baten forma duen mugimendu baten ondotik kanpoaldera doa, hasierako tokira berriro eraman aurretik. Horren ondotik, Entseinariak eta Laborariak batera puntu bat dantzatzen dute. Azken puntua itxi eta berehala Entseinaria Jaunarengana doa beste biribilketa bat egiteko, baina aldi honetan borobilaren kanpoaldetik abiatuz. Nahiz eta ez den osoki ikusten suposatu daiteke aurretik egindako mugimendu berdina egiten duela, baina grabazioak ez du erakusten. Berehala Entseinariak bralea buztanetik eramaten duela ikusten da, beste aldetik egin zituen sigi-sagak egiten. Laboraria bere tokira eraman bezain laster Jaunarekin dantzatzen du aldi honetan. Simetria lege denez dantza luze honetan, Entseinariak berriro eramaten du bralea, Laborariaren puntatik, kanpoalderuntz aldi honetan ere. Horra beraz, koreografiaren laburbilduma   Biribilketa barnetik, Jaunarekin. Entseinaria eta Laborariaren puntua. Biribilketa kanpotik Jaunarekin. Biribilketa barnetik Laborariarekin. Entseinaria eta Jaunaren puntua. Biribilketa kanpotik Laborariarekin.   07:03-09:08 Godalet dantza Godalet-dantzaren parteak ikusten dira hor. Baso gainean eginak diren puntuak bereziki eta abiadura geldoan ageri dira, mugimenduak zehatzago atxiki ahal izateko. Dantzariak gerritik bera grabatuak dira, baina orain arte protagonistak ziren dantzariak direla pentsa daiteke. Bata bestearen atzetik, Txerreroa, Kantiniersa, Zamaltzaina eta Entseinaria ikusten dira. Azken horrek, puntuaren bigarren errepikapenean, basoa lurrera botatzen duela ikusi daiteke.  Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania.   Guilcher bilduma 008. Hauze, Altzaiko maskaradak, 1976. Dantzan-en argitaratze data:   Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n  Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Iruri-Ozaze: Zümatzeko maskaradak 2026 Barrikadak

2026/01/19

Hasi dira 2026ko maskaradak Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Aurtengo lehen hiru barrikadak Irurin izan dira: Iruriko sarreran, Gohetxea saltegi aurrean eta frontoian; eta laugarrena eta eguneko azkena, Ozazeko frontoian. 35 bat gazte elkartu dituzte lau herriek kargu guztiak osatzeko, eta dantzari nagusiei dagokienez, hamabi aitzindariko talde dotorea plazaratu dute. Sorpresaz, Zalgizeko eta Iruriko gazteek 2014an atera zituzten maskaradetako dantzariak ere agertu dira beltzez jantzita; barrikadetan bi belaunaldietako aitzindariak elkarrekin aritu dira dantzan. Argazkiak: Idoia Lahidalga. Iruri, Ozaze, Zalgize eta Mendikotako maskaradak, barrikadak, Ozaze, 2026-01-18.

Gehiago irakurri

Libertimenduak 2026 egutegia

2026/01/13

Libertimenduak 2026 egutegia
Urtez urte gehitzen doaz libertimenduak; aurtengoan Markina-Xemeingoa eta Arrotxapekoa (Iruñea) batu dira zerrendara. Hamaika (11 zehazki) libertimenduren berri jakin dugu; otsailean eta martxoan izango dira Nafarroa Beherea, Lapurdi, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaian barrena. Bolant-dantzariak eta z...

Gehiago irakurri

Thierry Truffaut: "Liburu hau Euskal Herriko neguko eta inauterietako tradizio eta praktikak hobeto ulertzen laguntzeko sortu da"

2026/01/09

Thierry Truffaut: "Liburu hau Euskal Herriko neguko eta inauterietako tradizio eta praktikak hobeto ulertzen laguntzeko sortu da"
Inauterien gakoak eta kodeak ulertzeko gonbidapena egiten du Thierry Truffaut-ek (Baiona, 1957) 50 urtetik gorako ikerketa antropologiko, etnologiko eta folklorikoaren emaitza den  IIhauteri: Ilunpetik argira liburuan. Patxi Beltzaiz argazkilariarekin batera osatu du liburua eta Donostiako San Te...

Gehiago irakurri

Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak

2026/01/07

Irudi horiek 1976ean grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek. Altzaiko gazteek egindako maskaradak ikusi daitezke. Irudiotan ohituraz goizez egiten diren barrikadak ikusi daitezke. 1976ko neguan  Altzai-Altzabeheti-Zunharretako gazteek emandako maskaradak bi egun eta bi herritan filmatu zituzten Guilchertarrek: Hauzen eta Urdiñarben. Aurreko filmeetan Hauzen eman zituzten maskaraetako barriakadak ageri baziren, honako hauetan Urdiñarben eskainitako barrikadak ikus daitezke.   00:23-2:51 Lehen barrikada Urdiñarben Aldi honetan Altzai-Altzabeheti-Zunharretako maskaradak Urdiñarben daude bisitan. Dantzariak barrikada hausten ari dira. Kantiniersa dantzan agertzen da lehen irudietan. Txerreroak, Gatuzainak eta lehen Kantiniersak haiena dantzatu dute eta segidaren zain daude. Bigarren Kantiniersaren puntuaren ondotik Zamaltzaina dantzan agertzen da. Aitzindariek gurutzatzea dantzatu eta gero bakarkako puntuekin segitzen dute: Entseinaria, Jauna, Anderea, Laboraria eta Marexalak. Aldi honetan ere, Buhameak eta Kauterak agertzen dira dantza bukatzeko. 2:52-3:49 Bigarren barrikada Urdiñarben Hemen bi dantzari talde ikusten dira. Paretik datorren taldea orain arte ikusi ditugun  Altzai-Altzabeheti-Zunharretako gazteek osatzen dute. Bere konposizioa orain arte ikusitakoaren berdina da. Errepidearen eskuinaldetik beste aldera doan taldea Urdiñarbeko dantzariek osatzen dute. Aurrean bi Kükülleroek eramaten dute taldea. Atzetik Txerreroa, Gatuzaina, hiru Kantiniersa, Zamaltzaina eta Entseinaria daude. Atzeko aldean bi musikariak ikusi ditzekegu. Txirularia Jean-Mixel Bedaxagar da berriro. Beste soinularia, aldiz, Pierre Ager-Gat (Gat Aran) atabalari gogoangarria da. Aipagarria da Urdiñarbeko Entseinariak ikurriña daramala eskuan. Bakarkako puntuetatik gutxi ikusten da. Txerreroa eta Gatuzaina elkarrekin dantzan ikusten dira. Haien atzetik Zamaltzaina eta bi Kantiniersak hasten direla ikusten da, baina hortan mozten da irudia. Horiek Altzaiko dantzariak dira. Barrikada hauste honetan Entseinariak ematen duen puntuaren parte batzuk ikusten dira. Dantzaria Jean-Pierre Errekalt da. Bere garaian dantzari fina eta ondorengo urteetan Altzai herrian eta Zuberoan gaindi ibili den dantza-maisu handia da. Bere ondotik Jaunak eta Laborariak puntua hasiko dutela ageri da, baina ez da gehiago ikusten. 3:50-7:14 Hirugarren barrikada Urdiñarben Bi taldeak bata bestearen aurretik dantzan ikus ditzakegu barrikada puntuarekin dantzan. Urbiñarbeko dantzariak bidea irekitzen dute eta atzetik Altzaikoak doaz. Gero bakarkako puntuak ikusten dira. Denak ez dira bakarkakoak. Batzuetan dantzariak binaka edo hirunaka doaz. Hemen dantzarien zangoak hurbiletik eta abiadura geldoan ikusteko aukera dugu. Lehenik, Txerreroa ikusten da eta bere atzetik bi Kantiniersa. Hiru horiek Urdiñarbeko taldekoak dira. Ondotik, Txerreroa eta Gatuzaina batera ikusten dira eta, azkenik, Entseinaria. Haiek, aldiz, Altzai-Altzabeheti-Zunharretakoak dira. 13:56-17:227:14-10:40 Laugarren barrikada Urdiñarben Parte honetan, beste barrikada bat ikusi daiteke. Beti Urdiñarbe herrian. Tokia ezaguna da: Niko Etxartek Euskal Herri osoan ezagutarazi zuen «Coucou des bois» diskotekaren aurrean dantzan ari dira maskaraden protagonistak. Lehenengo barrikadetan egin duten moduan, bi taldeek dantzan plazari itzulia ematen diote lehenik. Bi Küküllero bidea zabalduz dituztela, Aitzindariak bakarka doaz lerroan eta Küküllero eta Marexalak binaka, barrikadara bidean egin ohi duten puntuarekin ezker-eskuin elkar gurutzatuz. Ondotik entseinaria Zuberoako bandera dantzatuz, Jauna eta Anderea, Laboraria eta Laborarisa, oinez, bai eta Txorrotxak, Buhameak eta Kauterak ere atzetik dituztela. Halako batean maskaradariak barrikada haustea dantzatzen hasten dira lurrean pausatuak diren bizpahiru botilaren aurrean. Herriko dantzariak doaz lehenak: bi Kükülleroak, Txerreroa eta Gatuzaina, bi Kantiniersa, hirugarren Kantiniersa eta, azkenik, Zamaltzaina eta Entseinaria elkarrekin. Aldi honetan ez dira Altzaikoak dantzan ikusten. 10:40-11:47 Bosgarren barrikada Urdiñarben Filmean agertzen den azken barrikada hori Urdiñarbeko plazan grabatua da. Aldi honetan talde bakarra agertzen da; Altzai-Altzabeheti-Zunharretako dantzariak, alegia. Dirudienez barrikada hori ez da ohituraz goizean egiten den horietako bat baizik eta arratsaldeko emanaldia hasieran plaza hartzeko egiten den lehendabizikoa. Talde osoa agertzen da segida honetan: Txerreroa, Gatuzaina, bi Kantiniersa, Zamaltzaina, Kerestuak, Kukulleroak, Marexalak, Entseinaria, Jauna eta Anderea, Laboraria eta Laborarisa, Xorrotxak, Buhameak, Kauterak. Soinulariak Jean-Mixel Bedaxagar eta Pierre Ager-Gat dira. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 007. Urdiñarbe, Altzaiko maskaradak, 1976. Dantzan-en argitaratze data:   Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n  Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.        Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com - Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek

2013/11/13

Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk: - Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791 - Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707 - Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731 - [...]

Dantzan.com - Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek

2013/11/13

Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk: - Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791 - Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707 - Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731 - [...]

Dantzan.com - Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez [...]

Dantzan.com - Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio [...]

Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta [...]

Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.

Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.

Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/08/14

Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena [...]

Dantzan.com - Dantza ekitaldiak Herri Urratsen

2013/05/20

Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!