Orain arteko ekarpenak
Leire Ituarteren estreinaldia La Fundicion-en
2009/10/08
La Fundicion-en gauzatzen ari den egoitza programaren emaitza aurkeztera doa Leire Ituarte asteburuan. Urriaren 10ean eta 11an, 20.00etan bi pieza eskainiko ditu: "Look at me, Bang Bang" eta "Azul en tres actos".
Errusiako frontean soinua eta panderoa jo eta dantzan
2009/10/05
Horra lehen mundu gerrako argazki bitxi bat. Negu gorriak harrapatu zituen gudan errusiar eta alemaniarrak eta gorriak ikusi zituzten. Baina unerik okerrenean ere izaten da dantzarako beta.
Mikel Aristegi: "Emozioetaz aritzeko gaitasun berezia du dantzak"
2009/10/05
“Ezustekoa” lana aurkeztuko du datorren urriaren 10ean Mikel Aristegik Donostian. 1936an Hernanin fusilatu zituzten 200 lagunetako bat zen Julian Aristegui, Mikelen aitona. Aitarekin trajedia hura gogoratzeko egindako lana dago ikuskizunaren oinarrian. Urriaren 10ean eta 11an aurkeztuko da Unerwarttet - Ezustekoa Donostian, Antzoki Zaharrean.
Dantzaz elkarteak kudeatuko du Gipuzkoako Dantzagunea
2009/09/28
Gipuzkoako Foru Aldundiak Artelekun egokitu duen Dantzagunearen kudeaketa eta erabilerarako plangintza egiteko aholkularitza zerbitzua Dantzaz elkarteak gauzatuko du. Artelekun bertan egoitza duen Dantzaz konpainiaren jardueraz gain, Dantzagunearen beraren koordinazioaz arduratuko da Filgi Claveriek gidatzen duen lantalea.
Haizea Ormaetxea eta Ander Navarro Bizkaiko aurresku txapeldunak
2009/09/11
Pasa den irailaren 6an jokatu da Ondiz-en, Leioan, Bizkaiko 39. aurresku txapelketa. Haizea Ormaetxea nesketan eta Andera Navarro mutiletan izendatu zituzten txapeldunak. Bi txapeldunen aurreskuak ikus ditzakezue bideo hauetan Youtubeko encix erabiltzaileari esker.
Ordiziako Santaneroen esku-dantza: historia eta erakusketa
2009/08/04
Santanazaleen Kofradiaren 500. urteurrena dela eta erakusketa eta historiaren inguruko testu bat prestatu dute kofradiako kideek. Patxi Garmendia "Mendigar"-ek esku-dantzaren historiari buruzko testua idatzi du eta erakusketarako prestatu dituzten panelak helarazi dizkigu Joseba Juarez kofradiako kideak. Horra bi material horiek.
Kabalkada egin dute Renon
2009/07/29
Pasa den asteburuan egin da Renon Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartearen (NABO) 30. bilkura. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte bi egun horietarako, tartean, Kabalkada handi bat, hainbat euskal etxeetako dantzariek osatu dutena. Hona Kabalkadaren irudiak Euskal Kazetaren eskutik.
Ordiziako santaneroen kofradiaren 500. urteurrena
2009/07/28
Ordiziako santaneroen kofradiaren berri zaharrena 1509koa da. Beraz, aurten 500 urte bete ditu ezkonberrien kofradiak eta ohiko moduan ospatu dute, esku-dantza eginez Santa Ana egunean. Dantzaren historiaren berri ematen duen erakusketa bat eta garai bateko santaneroekin egindako soka-dantza ere antolatu dituzte.
Merce Cunningham dantzari eta koreografo handia hil da
2009/07/28
Apirilean 90 urte bete zituen Merce Cunningham-ek. Gaur egungo dantzaren protagonista handienetakoak lanean jarraitzen zuen, bere esanetan astia falta baizitzaion egin nahi zituen gauza guztiak egiteko.
Seccion Femeninaren dantza-ekarpena
2009/07/22
Gerra zibilaren ondoren, gizartea egituratu eta errejimenaren aldeko propaganda egiteko hasi ziren sortzen Espainian abesbatz eta dantza elkarteak, hasieran Seccion Femenina erakunde falangistaren menpe. Mugimendu horrek egindako folklorearen bideo sorta zabala jarri du Espainiako Kultura Ministerioak sarean. Hona euskal dantzei dagozkien bideoak.
Orain arteko erantzunak
Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/11/03
Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza
Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/10/11
Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.
Dantzan - Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan
2016/07/29
Eskerrik asko! Gehitu dugu.
Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan
2016/07/28
Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.
Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak
2016/04/20
Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]
Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak
2016/03/21
Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!
Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951
2016/02/23
Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]
Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/12
Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia
Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/11
Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.