Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Koldo Amestoy-ren Biribilketa dantza ekarpenetara irekita

2009/07/08

Ikuskizun berria prestatzen ari da Koldo Amestoy kontalaria, "Biribilketa" izena izango du lan berriak. Dantza egitura ohiko baten inguruan mamituko da. Biribilketa, branle, soka-dantza, farandole edo karakoiltzia izenekin han eta hemen dantzatzen diren dantza-kordak izango ditu ardatz ikuskizunak. Bere kontakizunak eta ipuinak osatzen joateko dokumentazio eta gertaera bila dabil Koldo eta bere blogean dei egin du dantza horien inguruko jazoerak eta datuak kontatzera.

Gehiago irakurri

Dantza tradizional katalanaren zentroa aurkeztuko dute Rubin

2009/07/07

Laster irekiko ditu ateak Rubin dantza tradizionalaren inguruko zentro batek: L'Espona, Centre de la Dansa Tradicional Catalan izango da edo Dantza tradizional katalanaren zentroa.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2009 Atarrabian

2009/07/06

Euskal Dantzarien Biltzarrak Euskal Herriko Dantzari Egunaren egitaraua eta emanaldi nagusan egingo diren dantzen zerrendaren berri eman du. Irailaren 12an Atarrabian ospatuko da Dantzari Eguna.

Gehiago irakurri 2

Ikasi moonwalk edo ilargiko ibilera egiten bi minututan

2009/06/29

Sustatun irakurri dugu datorren asteazkenean, uztailaren 1ea, nazioarteko Moonwalk eguna izendatu dutela, Michael Jacksonen omenez. Moonwalk edo ilargiko ibilera da bere ekarpen koreografiko ezagunenetakoa.

Gehiago irakurri 1

Dantza taldeen funtzioaz mahai-ingurua Errenterian

2009/06/23

Errenteria Dantzan egitarauan dantza taldeen funtzioaz, iraganaz eta etorkizunaz hitzegiteko mahai-ingurua burutu da. Ramon Santxez-ek moderatuta Xabier Mendizabal, Patxi Laborda eta Jon Maya aritu dira hizketan. Hona hemen mahai-inguruaren audioa entzuteko moduan.

Gehiago irakurri

Stonehengen dantzan Udako solstizioan

2009/06/22

Udako solstizioa hainbat tokitan ospatzen da, baina gune batzuk oihartzun berezia izaten dute. Stonehengen, Ingalaterran, adibidez milaka lagun biltzen dira historaurreko megalito ikusgarrien inguruan eguzkiaren ezkutatze eta agertze orduetan. Morris dantzariak ere bertan izan ohi dira.

Gehiago irakurri

Agintariak dantzan

2009/06/16

Zuri-gorriz jantzitako dantzariez gain, zinegotzi eta alkateek ere parte hartzen dute soka-dantzetan Euskal Herriko zenbait herritan. Antzuolan, Beasainen, Lazkaon, Ordizian, Zerainen... izaten dira agintarien soka-dantzak. Horrez gain badira une jakin batzuetan ere dantzan aritu izan diren agintariak. Patxi Lopez lehendakari berria dantzari izandakoa dugu eta dantzan ikusiko al dugu aurki?

Gehiago irakurri

Euskal dantza taldeak atzerrira 2009

2009/06/16

Uda giroa heldu ahala, asko dira atzerrira dantzara ateratzen diren euskal dantza taldeak. Urtero bezala, horien bilduma egin nahi dugu dantzan.com-en. Bidai batzuen berri badugu dagoeneko, baina zuen dantza taldearekin atzerrira bazoazte udan, gustora jasoko genuke albiste honetan.

Gehiago irakurri 3

Euskal dantzak 1922an, folklorista britainiar baten begietan

2009/06/11

1922an Janet Heatley Blunt folklorista Euskal Herrian izan zen, bertako dantzak ikusi eta horien inguruko informazioa biltzen. Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Gipuzkoan izan zen, eta hainbat dantza dokumentatu zituen argazki, testu eta partitura bidez. Bildutako material interesgarri hori eskura dugu orain English Folk Dance and Song Society elkartearen ekimen bati esker.

Gehiago irakurri

Guardiako dantzak Indarra dantza taldearen eskutik

2009/06/09

Gasteizko Indarra dantza taldeak Guardiako hainbat dantza eskaini zituen 2009ko urtarrilaren 17an, Galdakaon, Ibilaldiaren ospakizunetan, eta Andra Mari dantzari taldeak gonbidatuta. Arku-dantza, kalejira, makil-dantza, jota eta txulalai ikus daitezke ondoko bideoetan.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Kontra-dantzan 1967

2017/10/23

Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko moduarekin asmatu. Mila esker!

Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

2017/10/16

Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( orduen txarto ikusita zegoen eta ) aittek eta amak isildu eitxen zituzten " Bizkargire aldatz gora joaterakoan atzetik doazenak prakekin barruko erropak ez ziela ikusiko..." eta horrelakoak esanez. Orduen, ulie labur labur eroatie be ez zen ondo ikusten "mutilen moduen"... atxakixe- luziekin "guapiau" gauzela esanez. Ni neuk be ia 1967...rarte nahiko luzie eroan nuen..."

Dantzan on Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan

2017/10/05

Eskerrik asko, Mikel, jakinarazteagatik. Pena, bai.

Dantzan on Hernio: fandangoa 2009

2017/09/21

Eskerrik asko Patxi, ekarpenagatik.Bideoa orain 6 urte, 2011n, argitaratu genuen Dantzan.eus-en, Youtubetik jasota. Orain, Hernioko erromerien garaia dela aitzakia hartuta, duela urte batzuk argitaratutako sarrerak gogoratzeko erabiltzen dugun "dobla" atalarekin berriro zuekin partekatu nahi izan dugu.

Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/14

Eneko eta zuri esker izan genuen Xabier, argazki horien berri duela urtebete. Mila esker!

Dantzan on Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek

2017/07/28

2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago jarriko dituela.

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com