Orain arteko ekarpenak
Martin Zalakain Argentinan euskal diasporaren eskutik
2025/10/21
Martin Zalakain dantza tradizionaleko ikuskizunaren egokitzapena eta moldaketa argentinar dantza taldeek Tandileko 2025eko Euskal Astean eskainiko dute. “Argentinako dantza taldeen zuzendarien taldean planteatu zen Euskal Aste Nazionaleko dantza emanaldiko orain arteko ereduari buelta bat eman be...
Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976
2025/10/17
Dantza-ondare ederra jaso eta transmititu zigun Guilcher familiak. 1962 eta 1976 bitartean, Jean-Michel eta Hélène Guilcher dantza-ikertzaileak, haien seme-alabekin batera, Euskal Herrira etorri ziren euskal dantzak ikertzera eta jasotzera. Euskal Herrian bertan bizitzen jarri eta Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Nafarroa Garaian eta Biarnon dantzariak, musikariak eta dantza-maisu eta dantza-maistrak elkarrizketatu eta haiekin dantzan ikasten aritu ziren. Ikerketa eta ikasketen osagarri, Guilcher sendiak hainbat filmaketa egin zituen. Guilcher seme-alabek gurasoen borondateari jarraituz, euskaldunoi jasotako ondarea euskaldunoi itzuli nahi izan diete. Horrela, Euskal Kultur Erakundea eta Dantzan elkartearen esku utzi dituzte film hauek, euskal dantzazaleon eskura jar ditzagun. Lehen filma argitaratu dugu egunotan eta datozen aste eta hilabeteetan joango gara gainontzekoak zabaltzen. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen
Folkirrika jaialdia Kuartangon urriaren 17-19 bitartean
2025/10/17
Folkirrika jaialdiak Europako hainbat lurraldetan hain zabalduta dagoen “Balfolk” dantzaldi eredua Euskal Herrian ezagutaraztea eta gozaraztea du xede. Horrela, jaialdiaren laugarren edizioa antolatu dute Kuartangon urriaren 17tik 19ra. Dantza eta musika ikastaroak, kontzertuak eta jam saioak egong...
Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri
2025/10/14
Ondorengo filmea, Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1962 eta 1976 artean Ipar Euskal Herrian ikerketak eraman zituztenean grabatu zituzten irudien parte da (soinurik gabeko filmeak dira). Agertzen den dantzaria, Pierpol Elixiri Intxauspe (Jean-Pierre Elichiry) da. 1931an sortua, Atharratzeko Beñat Elgoihen maisuarekin hobetu zuen etxean jasotako irakaskuntza. Dantzari familia batean sortua, bere aita Agustin Elixiri Intxauspe (Augustin Elichiry 1895-1982) eta bere bi osabak Pierra (Pierre Elichiry 1900-1960) eta Pette (Pierre Elichiry 1896-1974) 1920 hamarkadako dantzari ohargarriak izan ziren. Garai hartan maskarada askotan parte hartu zuten eta primaka, dantza lehiaketa frango irabazi zituzten. Bere aitatxi, bera ere Pierre Elixiri (1966-1954) dantzari eta maisu handia izan zen. Barkoxen sortua, Johane Goieneix “Gaztelondo” (Jean Goyheneix 1840 - ?) XIX. mende bukaerako dantza-maisu barkoxtar handiaren iloba zen. Jean-Michel Guilcher-ek bertan aurkitu zuen beraz, kalitate handiko dantzaria eta informazio iturri bikaina. Irudi horiek 1962an grabatuak izan ziren Ligi-Atherei herrian seguruenik. Pierpol Elixiri ikusi daiteke puntu zenbaiten demostrazioa egiten, estilo oso saltari batean. Eguneroko moduan beztitua da dantzaria, ez dira beraz maskaradetan hartutako irudiak. Ez du dantza berezirik egiten ere. Guilcher-en inkestaren beharrentzat bertako dantza moldearen erakuspena egiten du dantzariak. Geroago zehaztuak izanen diren puntuen izenak, bideoarekin Jean-Michel Guilcher-ek hartutako notak dira, seguraski dantzariak berak emandako informazioak baliatuz: Lehenik, aurrera-atzerako hiru puntu desberdin ikusi daitezke. Izen bakoitzak zortzi denborako mugimendu osoari erreferentzia egiten dio, joan eta etorriaz osatuta: 00:23 Pas français: Lehenik abiadura normalean eta gero poliki grabatu da. Nahiz eta ez den bideoan agertzen, suposatzen da puntua berriro errepikatzen dela. 00:42 Pas français trompé avec deux brisés: Hemen ere, abiadura normalean eta gero polikiago ikusi dezakegu puntua. Hemen puntua osoki ikusi dezakegu, esan nahi baita bi aldiz eginik, esaldi musikala osoki betez (AA formatuan, bi aldiz zortzi denbora). 01:02 Pas français trompé: Lehenik poliki ikusi dezakegu eta gero bitan errepikaturik abiadura normalean. Ondoren, Jean-Pierre Elixirik saihetseko puntuak erakusten ditu. Hemen ere izenak Guilcher-ek hartutakoak dira: 01:27 Fouetté, glissé, brisé avec deux entrechats: Hemen, puntuaren elementu bakoitza zehaztu da. Dantzariak lehenik eskuin aldera egiten du lau denboratan eta berdin-berdin erepikatzen du ezkerrera. Bukatzeko bi frijat doble eginez bururatzen du mugimendua. 01:35 Brisé: Dantzariak frejat bakunak egiten ditu bata besteari loturik. Guilcher-ek "Brisé" balletetik datorren hitza baliatzen du, Zuberoan frejat bakun izendatzen den mugimenduari erreferentzia egiteko. 01:37 Fouetté: Jean Pierre Elixirik ondoren ikusi daiteken fouetté puntuaren mugimendu desberdinak zehazki bereizten ditu. 01:43 Fouetté-glissé-brisé: Lehenago ikusi daiteken moduan, berriro fouetté puntua egiten du dantzariak. 01:48 Tombé-moucheté: Simetria errespetatuz lau aldiz egiten du puntua, kasu honetan, eskuinera eta ezkerrera errepikatuz esaldi musikala oso bati doakionez, beraz bitan zortzi denborakoa. 01:58 Hemen bukatzen da Pierpol Elixiri Intxausperen demostrazioa. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 001. Ligi-Atherei, Elixiri, 1962. Dantzan-en argitaratze data: 2025-10-15. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Arabako landa inauteriak batuko dira Kanpezun
2025/10/07
Maskaraba topaketetan Arabako landa inauterieta ko mozorroak batuko dira Kanpezun; tradizio herrikoiak zaindu, biziberritu eta partekatze ko asmoarekin. Urriaren 25ean izango da Maskarabaren bigarren edizioa. Aurreko urtean ospatu zen jaia lehen aldiz, orduan Zalduondo izan zen topalekua. ...
Dantzan buletina jaso astero
2025/09/23
Dantzan buletina jaso nahi duzu? Agendara harpidetu nahi?
Erabili portada nagusiko formularioa!
Dantzan Komunitatea
Dantzan-en argitaratzeko Komunitateko kide egin
...
129 urteren ondoren paloteadoa plazaratuko dute Corellan
2025/09/19
Datorren larunbatean, mende luzez galduta egon ondoren, Corellan paloteadoa antzeztuko dute. 19:00etan izango da, Foruen Plazan. Nafarroako Erriberako zonaldeetan ohikoak diren paloteadoen gisan, dantza, musika, antzerkia, umorea eta kritika eramango dituzte oholtzara. Tambarria dantza taldea...
Soka-dantza plazaratu dute Mutrikun luzaroan galduta egon ondoren
2025/09/18
Gure Ametsa dantza taldeak soka-dantza dantzatu du Kalbario jaietako Piñastegi egunean. Herri osoa mahoiz jantzita esnatu da; portuan da gaurkoan festa. Sardina usaina sumatzen da eta umeak arranplan ari dira jolasean, txirristan. Helduak, berriz, kukainarekin. Bar Puerto aurreko zabalgunean hesiak...
Murchante, Atharratze, Mendexa, Tolosa eta Gasteizko dantzariak Basaurin
2025/09/17
Euskal Herriko Dantza Agerketa egingo da urtero legez asteburuan Basaurin. 53. edizio honetan Murchante, Atharratze, Mendexa, Tolosa eta Gasteiztik etorriko dira dantzariak beren etxeko dantzak erakustera; jaialdi honen helburua tokian tokiko dantzen erakustaldia egitea baita.
Larunbatean iz...
Dantza, erbestea eta maitasuna eramango ditu Karmelek Zinemaldira
2025/09/11
Kirmen Uribe idazlearen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarritutako Karmele filma Zinemaldian aurkeztuko du Asier Altunak . Gerra garaiko dantza eta kantuen bidez korapil a tu zen maitasun istorioa kontatzen du filmak eta irailaren 21ean, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizi...
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Joxemiel Bidador Pastorala Iruñeko euskaldunak
2015/10/19
Aupa Leire, mila esker zure erantzungatik! Bideoari dagokionez, guk ikusi dugu bideoa txertatuta zure blogean ( http://eibar.org/blogak/leire/iruneko-euskaldunen-lezioa ) eta ongi ageri zaigu. Ez dakigu zer [...]
Dantzan - Non dantzatuko duzue uda honetan?
2015/07/29
Eskerrikasko Aurtzaka! Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra. Joan hemen zuen [...]
Dantzan - Non dantzatuko duzue uda honetan?
2015/07/28
Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!
Dantzan - Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?
2015/06/12
Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu [...]
Dantzan - Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika
2015/03/09
Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.
Dantzan - Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia
2015/02/10
Kaixo Zaloa! Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. [...]
Dantzan - San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra [...]