Orain arteko ekarpenak
Baserritar jantziaren inguruko doktore tesia defendatu du Ane Albisuk
2025/12/15
XX. mende hasieran baserritarren janzkeratik sortutako festarako jantzia aztertu du Ane Albisu Iriartek (Donostia, 1960) Euskal Herriko Unibertsitatean defendatu duen doktore tesian. “Baserritar jantziaren sorrera eta bilakaera” du izenburua Albisuk defendatu duen doktore tesiak. 1885-1990 urteen a...
Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen
2025/12/09
Irudi horiek Zuberoako Sohüta herrian grabatu zituzten Hélène eta Jean Michel Guilcher-ek 1963an, bertan antolatua izan zen festa publiko batean. Filma zati osoa polikiago grabatua da, abiadura geldoagoan ikusteko pentsastua, mugimenduak argiago ikusi ahal izateko. Lehen irudietan bi dantzari agertzen dira taula gainean. Inguruan kadera andana bat agertzen dira, baina ez da publikorik eserita. Bi dantzariak Sohütakoak dira. Zamaltzaina Etienne Cazet da eta Kantiniersa Jean Simon Couchinave. Haien atzean, agertokiaren bazterrean bi musikari eserita daude. Xirularia Jean Copen da. Sagasetak jasotakoaren arabera, Copen 1936an Londresen dantza egitera joandako zuberotarren taldean zen, dantzari moduan, txerrero aritu zen hain zuzen. 1972an Maulen txirulari eskola abiatu zenean lehen maisua izan zen Copen. 00:22 Lehenik bi dantzariek puntu segida bat ematen dute. Bideoak soinurik ez duenez ezin da dantza ezagutu, baina bi sekuentziakoa dela dirudi, Satan-dantza edo Barrikada adibidez. Ikusi ditzakegu bi lehen puntuetan atzera doaz eta puntuaren bukaera dira. Horrek inplikatzen du aitzin aurrerako puntu bat duela, baina ez da bideoan agertzen. Ikusi dezakegun hirugarren puntua alboetarakoa da, Antrixat erresta edo Apala kasu honetan. Bi dantzariek frejat doblearekin bukatzen dute. 00:50 Ondotik, bakoitzak bere txandan godalet-dantza erakusten digute. Zamaltzaina agertzen da lehendabizi eta gero Kantiniersa. Biek tradizioz egiten den moduan erakusten dute: Jauzia (sinple lauetan), basora hurbiltzeko puntua eta godalet gaineko puntua. Azpimarragarri dira Zamaltzainaren dantzan, jauzian, hirugarren simplean egiten duen "fantasia" eta baso gainean ematen duen teknika handiko puntua. Bi kasuetan ohartu gaitezke dantzariak gelditzen direla aurreratzeko puntua bukatzean eta edalontziaren gaineko puntua egin aurretik. 02:14 Puntuen demostrazioarekin bukatzeko, bi dantzariek batera Braletik jauztea dantzatzen dute. Nahiz eta ez den hasierako puntua osoki ikusten, dantzak dituen hiru puntu multzoak argiki ikusten dira hor. Bukaeran ere parte bat falta zaio. 02:44 Filmea bukatzeko Zuberoako makila-dantza ikusi dezakegu. Hastapenean, Etienne Cazet-ek zamaria kenduta makilgurutzea dantzatzen du. Hori da bi makila luzeak lurrean gurutzatuta egiten den dantza. Lehenik tokian egiten du eta gero itzulika. Gero, txirulari zen Jean Copen berak, erakusten du makil dantzaren jauziaren partea. Hori da makilak elkar joz dantzatzen dena "jauzi sinplea". Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 005. Sohüta: Couchinave, Cazeta eta Copen. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia
2025/12/08
Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuber...
Durangoko Azoka 2025 Dantzazaleentzako proposamenak
2025/12/03
Ihauterien sinbolo eta historia, Tuterako jotaren doinu eta kontuak, Leitzako Orantzaroren ipuina, pastoralen testuak edota trikiti doinuak eta koplak aurkituko ditugu, besteak beste, Durangoko Azokan dantzazaleon intereseko. Abenduaren 5etik 8ra, datorren ostiraletik astelehenera, kulturzaleon p...
Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak
2025/11/25
Irudi horiek Zuberoako Iruri herrian grabatu zituzten Helene eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Hiru dantzari ikusten dira aintzindariz jantzita. Txerrero bat, Kantiniersa bat eta Zamaltzain bat. Azken hori Allandu Bordazarre "Etxahun" da. Kasu honetan ez dira maskarada ikusgarri batean grabatuak izan diren irudiak. Guilcher senar-emazteek eskatuta, herriko dantzariak jantzi eta bertako dantzen demostrazioa egin zieten. Ohartu gaitezke Kantiniersak barrikoterik ez duela. Nahiz eta filmak ez duen soinurik, noizbehinka agertzen den musikaria, Pierre Bordazarre "Etxahun-Iruri" da. 00:24 - 1:22 Barrikada Dantzariak plaza erdira hurbiltzen dira barrikada urratsarekin, maskaradetan egitea ohikoa den bezala. Horren ondotik, bakarkako dantzak datoz. Lehen puntua Txerreroak emango du, maskaradetan barrikadak egiteko baliatzen den musika-egitura segituz (AA/BB formakoa). Txerreroaren ondotik Kantiniersa dantzatzen da eta bukatzeko Zamaltzainak dantzatzen du. 1:23 - 2:03 Gabota Hiru dantzariek Gabota dantzatzen dute lerro batean jarrita. Dantzaren lehen puntu bereizgarriari esker ezagutu daiteke. Hemen baliatua den musika, Gabotaren berezkoa den melodia da dudarik gabe. 2:04 - 2:27 Taldeko puntua Hiru dantzariek batera, aurretik Gabota egiteko zuten lerro bateko formazio berdinean, puntu segida bat dantzatzen dute. Lehenik aurrera-atzerako puntua eta gero alboetarako puntua. Azken hori ez da osoki ikusten. Dantza osatzen duten lau "tombé"-etarik bi baizik ez dira ikusten. Azken parte hori bere osotasunean ikusi gabe eta melodia identifikatu gabe ez dakigu zein dantza den hori. Satan-dantzaren musikarekin egina den puntu segida bat izan daiteke (AA/BB formatoarekin) edo braletik jauziaren melodiarekin osatutakoa (AA/BB/DD). Horrek hirugarren puntu sekuentzia bat inplikatuko luke. 2:28 - 4:04 Braletik jauztea Dantzari bakoitzak bere puntu segida ematen du hor. Hemen braletik jauztea edo karakoiltziaren melodia baliatzen dute. Horrek hiru puntu multzo desberdin ditu (AA/BB/DD). Ohituraz lehen multzoa aurrera eta atzerako puntuak egiteko baliatzen da, bigarrena alboetarakoak eta hirugarrenean tokian bertan (edo berriro alboetara kasu batzuetan) ematen diren puntuak. Zamaltzainak berea amaitzen duenean, hiru aitzindariek elkarrekin ematen duten puntu segidarekin amaitzen da dantza. 4:33 - 6:44 Godalet-dantza Hiru dantzariek maskaradetan tradizioz egiten den moduan ematen dute hor Godalet-dantza. Lehen partean jauzia dantzatzen dute. Horren ondotik dantzariak banan-banan hurbiltzen dira edalontzira. Beste dantzetan egin duten moduan, Txerreroa doa lehenik, gero Kantiniersa eta azkenik Zamaltzaina. Godaletera hurbitzeko puntua egiten dute lehenik eta gero baso gaineko puntua bera. Bi puntu horiek 4/4 denborakoak dira. Dantzari bakoitzak frejat doblearekin bukatzen du eta azken puntu batekin bere tokira doa berriro. Horren ondotik Zamaltzainaren Puntua egiten da. Horrek zango bat baso gainean bestearekin Zeina egiten duen bitartean, Kantiniersak Antrixatak egiten ditu. Dantza amaitzeko hiru dantzariek batera dantzatzen dute azken puntu bat. 6:45 - 7:55 Aitzina Pika Bukatzeko hiru dantzariek Aitzina Pika edo Marianak jauzia dantzatzen dute. Lehen partea jauzian eta bigarren errepikapenean puntuekin dantzatzen dute. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 004. Iruri, maskaradetako dantzak, 1963. Dantzan-en argitaratze data: 2025-11-25. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Euskal inauteriaren kodeak argitara dakartza Thierry Truffaut-ek
2025/11/12
Ilunpetik argira. Ihauteri liburua argitaratu du Thierry Truffaut (1957) antropologo baionarrak Patxi Beltzaiz argazkilariarekin irudiekin osatuta. Euskal Herriko inauterietan ageri diren kodeak aztertuz, liburua "n eguko eta inauterietako tradizioen kodeak ulertzeko sintesia" dela azaldu du Truffa...
Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri
2025/11/11
Irudi hauek Zuberoako Barkoxe herrian, Txapela kartielan filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Bi dantzari satanez jantzita ikusi daitezke, frontoi baten ondoan dantzan. Bi dantzari horiek Jean-Pierre Uthürri (Barkoxe, 1928) eta Alexis Artzanuthürri (Barkoxe, 1923) dira. Haien dantza-maisuek, Alexis Pikotxet eta Pierre Uthürri-k izendatu zituzten 1962ko Etxahun pastoralean satanen rolak egiteko, nahiz eta 34 eta 39 urte zituzten garai hartan, gazteagoak ziren dantzari batzuk baino trebeagoak omen zirela eta. Satan-dantza (00:23-1:51), gabota (1:52-3:23) eta godaleta (3:24-4:38) dantzatzen ageri dira Uthürri eta Artzanuthürri. Ez dira pastoralean dantzan ageri; filmaketarako jantzi zituzten haien jantziak. Bideo osoan irudiak motelduta ageri dira, Guilchertarrek hala bideratuta mugimenduak argiago ikusteko. 00:23-00:50 Nahiz eta filmazioak ez dituen dantzen parte guztiak agertarazten hemen hiru satan-dantza desberdin ikusi daitezke, erran nahi baitu AA/BB formako estruktura musikala segituz antolatuak diren hiru puntu segida dantzatzen dituztela. Lehen dantzan hasierako puntua ez da ikusten, baina bere errepikapena bai. Alboko puntua osoki ikusten da eta bi frijat doblerekin bukatzen da. 00:50-1:15 Aurrera eta atzera doan beste puntu bat ikusten da, hasieran parte bat falta zaio eta bukaeran ere bai. 1:17-1:51 Kasik osoki ikus daitezke puntuak. Bigarren parteko albotako puntuen azken errepikapena falta da eta bi frijat doblekin bukatzen dela suposatzen da. 1:52-3:23 Gabota dantzatzen dute. Hasieran baliatzen duten puntu bereziari esker jakin dezakegu dudarik gabe. Bideoak uzten dituen hutsuneengatik ez dakigu hor bi gabota desberdin dantzatzen dituzten, (lehena 1:17 goiti eta bigarrena 2:35tik goiti), gabota berdina errepikatzen duten bi aldiz edo gabota baten bi parteak ikusten ditugu (tradizioz gabotaren melodia bikoiztua da dantza baten egiteko). 3:24-3:56 Bi dantzariek godalet-dantzaren demostrazioa egiten dute. Bakoitzaren aurrean baso bat dago. Aurrera doaz «Pas français» baten bitartez eta lehenego aldian bi dantzarietarik batek godalet gaineko puntua egiten du. 3:57-4:38 Godaletaren lehen parteko jauzia dantzatzen ikusten dira (lau sinpleetarik bi azkenak ikusten dira) berriro basora hurbildu aintzin lehen ikusi dugun modu berdinean. Aldi honetan bi dantzariek egiten dituzte frejatak godaletaren alde batetik bestera. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 003. Barkoxe, Artzanuthürri eta Uthürri, 1963. Dantzan-en argitaratze data: 2025-11-11. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emango dituzte 2026ko maskaradak
2025/11/05
Datozen maskaradak prestatzen hasiak dira Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteak, eta hasiera eta bukaera datak ere finkatu dituzte: urtarrilaren 18tik apirilaren 26ra bitarte izango dira 2026ko maskaradak. Lehenengoan, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azke...
Azken entseguak Tandilera bidean
2025/10/29
Dinamika bizi-bizian dabiltza Argentinako euskal dantzariak, asteburuan Tandilen ospatuko den Euskal Aste Nazionalerako azken prestaketan. Programa oparoa izaten da urtero hiriz aldatzen doan E uskal A stean, musika (aurten Idoia...
Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun
2025/10/28
Honako irudiak Zuberoako Iruri herrian grabatuak izan dira 1962an. Hemen Arnaud/Allandu Bordazarre ikusi daiteke. Hura Pierre Bordazarren semea da. Azken hori, Etxahun-Iruri izenarekin ezaguna den musikari eta koplari handia da. Helène eta Jean-Michel Guilcher-ek haien ikerketa Zuberoan egin zutenean, Etxahun etxetik pasatzea ezin saihestua zen. Allandu Bordazarrek berak kontatu zidanez, ordu asko pasa zituzten han dantzaren inguruan hizketan, Etxahun aita semeekin. Guilcher-ek Zuberoako dantzen urrats eta puntuak ikertu nahian, bertan aurkitu zuen garai hartako dantzaririk onenetariko bat. Lehenik jauzien urrats zenbait erakusten ditut Etxahun semeak. Aitzina pika edo Marianak dantzatzeko beharrezkoak diren urratsak kasu honetan: Aitzina pika (Luze eta jauzi), Sinple (edo/eta doble), Zeina, Ezker, Eskuin, Hirur Ezker (Guilcher-ek horrela izendatzen ditu). Bukatzeko ebats mutz urratsa erakusten du. Horren ondoren puntu askoren demostrazioa egin zuen Allandu Bordazarrek. Horra nola Guilcher-ek izendatu zituen, seguruenik Etxahun aita-semeek emandako informazioak baliatuz: 01:47 Moucheté simple / Moucheté sept temps: Moucheté simplea edo "zazpi denborako moucheté" izenak puntu osoa izendatzen du. Hiru moucheté eta assemblé batez osatutako blokea. Puntu bakoitza lau denborakoa da eta bitan errepikatzen da, eskuinera lehenik eta gero ezkerrera, esaldi musikal osoa betetzeko. Lehenik aurretik eta gero atzetik ikusita grabatuta ikus dezakegu. 02:04 Tombé moucheté: Tombé, mucheté bat eta assemblé batez osatzen den puntua dugu hor. Lau denborakoa da eta simetriak eskatzen duen bezala eskuinera egin eta ezkerrera errepikatzen da. Guilcher-ek "tombé-moucheté llabür" izendatzen du bere liburuan. (La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français - 340 orrialdea). 02:17 Moucheté Luzea: Tombé moucheté luzea da puntuaren izen egokia. Horrela izendatzen du Guilcher-ek. (La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français - 341 orrialdea). 02:43 Pas français: Pas Français izenak puntu osoa izendatzen du zortzi denbora betetzen dituen joan eta etorriko mugimenduekin. 03:13 Pas français avec moucheté et ailes de Pigeon et retour du pas: Larraine puntua edo Pas français de Larrau. Guilcher-ek dionez, puntua Larraineko herrian asmatua (edo moldatu) izan zelako horrela izendatzen da. Birritan zortzi denborako mugimenduz osatzen den puntua da. Lehenik Pas français aitzina eginez hasten da (1-4 denborak), Moucheté-antrixat mugimenduarekin jarraituz (5-8 denborak). Ondorengo 8 denborak Pas français gibelera hasita, segida berdinarekin bururatzen da. (La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français - 365 orrialdea). 04:15 Pas français trompé: Hemen ere puntu osoaren izena da, joan eta etorriarekin. Nahiz eta ez den irudietan agertzen pentsatzekoa da da puntu osoa errepikatu egin behar dela eta simetria ez dela derrigorrezkoa kasu honetan. 04:55 Pas de Bürgübürrü: Bürgübürrüren Puntua, ez da puntu soil bat, Satan-dantza oso bat baizik, AABB/AABB egiturarekin, beraz melodia bitan betetzen duen puntu segida da. Allandu Bordazarren maisua izan zen Batista Bürgübürrük (Jean-Baptiste Aguer Bürgübürrü 1904-1967) osatu zuen dantza hori. 1963an eman zen Zantxo Azkarra pastoralarentzat, Allandu Bordazarrek berriz egokitu zuela dio Guilcher-ek. (La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français - 365-366 orrialdeak). 05:48 Pas français trompé brisé: Lehen aipatutako «pas français trompé» puntuaren aldaera bat dugu hor. Aurrerako mugimendua frijat bakunarekin bukatzen da kasu honetan (Brisé = frijat bakuna). 06:32 Tombé à gauche, brisé à droite et tombé avec brisé à gauche et à droite: Tombé eta frejat bakunaz osatzen den albotarako puntua da. Hemen, "a gauche", ezkerrera doala esan nahi du, kasu gehienetan eskuinera eramaten delako lehendabiziko mugimendua. Tombé sinplearekin egiten badu hasiera, frejat bakunarekin bukatzen den tombé-rekin egiten den aldera erakusten du dantzariak. 08:10 Pas de Té: Berriro joan eta etorriaz osatzen den zortzi denborako puntua dugu hor. Dantzariak eskuineko hankarekin hasita birritan errepikatzen du. 09:01 Pas de Té avec Brisé: Pas de Té puntuaren aldaera da. Aurrerako mugimendua frejat bakunarekin bukatzen da kasu honetan. 09:53 Pas de Té avec double brisé au retour: Pas de Té-ren beste aldaera bat. Aurrerako mugimendua frejat bakunarekin egiten da hemen ere; atzerakoa, aldiz, frejat bakuna eta frejat doblearekin. 10:32 Fouetté brisé: Fouetté eta frejat bakunaz osatutako albotarako puntua da. Lau aldiz errepikatzen da eskuinera hasita. Guilcher-ek zehazten digu Barkoxen Frotté izendatzen dela. (La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français - 350 orrialdea). 10:58 Brisés: Frejat bakunak 11:21 Frijat double: Hemen Frejat dobleak egiten ditu lehenik banan-bana (Bi denbora bakoitzak beraz bi frejat lau denboratan) eta gero segidan (hiru frejat lau denboratan). 10:02 Antrixatak ordinaires: Antrixata arruntak. 12:15 Antrixat Herrexta: Antrixat arruntaren aldaera bat. 12:28 Antrixat Aidin edo Luzea: Antrixat arruntaren beste aldaera bat. 12:38 Antrixatak Tombé: Albotarako puntu hori bi elementuz osatua da bere izenak dion bezala : Antrixata bat (1-2 denborak) baina assemblé gabe, esan nahi baitu bukaerako posiziotik pasa gabe. Gero tombé egiten du dantzariak (3-4 deborak), baina kasu honetan hanka batetik hasita. Azken mugimendu horri, Guilcher-ek jeté deitzen dio bere liburuan (La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français - 319 orrialdea eta 337 orrialdea). 12:50 Antrixatak (Guicher-ek "?" ikurra jartzen dut antrixatak izenaren atzetik beste xehetasunik gabe): Hemen ikusi daiteken puntua, fouetté antrixat dela erran daiteke dudarik gabe. Hala nola lehenago fouetté-brisé puntuaren hasiera eta ondotik antrixatak. Salbuespenik gabe, lau denborakoa da puntua eta lau aldiz errepikatzen da eskuinaldera hasita. 13:01Tombé Antrixatak: Lehen aipatutako antrixatak tombé puntuaz desberdintzen duena elementuen kokapena da. Hemen tombé urratsarekin hasita, entrexata segidan egiten ditu dantzariak. 13:13 Antrixatak Ancien: Guilcher-ek emandako izenak antrixatak egiteko lehengo molde bat dela edo puntu zahar bat (Ancien = Lehengo / Zahar). Baina xehetasun gehiagorik gabe, zein garaiko dantzatzeko moldeari erreferentzia egiten duen jakitea zaila da. 13:35 Tire bouchon: Itzulika egiten de urrats hori, ohituraz gabota dantzatzen baliatzen den puntua da. Gabotaz gain, dantzen konposizion sartu daiteke ere, lehen aipatu dugun Bürgübürrüren puntuan bezala adibidez. Bere liburuan Guilcher-ek Pirouette plane izenarekin dekribatzen du. (La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français- 357 orrialdea). 14:00 Tire bouchon avec brisé et tombé brisé sur le coté et frijat: Aurretik aipatutako mugimendua baliatuz osatzen den puntua da. Bürgübürrüren Puntuan, azken sekuentzian (Bukaerako BB esaldiak) baliatzen den urrats berdina da. 14:12 Le Pas russe ou terre à terre en reculant /Le Pas russe ou terre à terre en avançant: Hemen Pas russe edo Farüja puntua aurrera eta atzera egiten du Allandu Bordazarrek. Badirudi toki batzuetan terre-à-terre izenarekin ere bildu duela Guilcher-ek. 14:29 Le pas de Bourré: Urratsa birritan errepikaturik aurretik eta atzetik ikusi daiteke. Etxahunek Guilcher-i esan omen zion bere semeak ez zuela behar bezala egiten. 14:41 Godalet-dantzarako puntuak: Bukatzeko, Godalet-dantzarako, beraz, baso inguruan egiten diren zenbait puntu erakusten ditu. Etxahun aita semeek Guilcher-i gogoratu zioten dantzariak gutxitan baso gainera igotzen direla, errazegia delako. Entzule onari, goraintzi! Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 002 Iruri 1962 Allandu Bordazarre Etxahun. Dantzan-en argitaratze data: 2025-10-28. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Entradillak zer dira?
2021/01/29
Oier Solaguren: Kaixo! Ez dut uste ni lehenengoa izango naizen ohartzen. Baina entradillen musikak eta dantza pausoak... antzekotasuna dute Bizkaiko herri batzuetan egiten den "mahaiganekoa" [...]
Dantzan - Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn
2021/01/26
Eusko Jaurlaritzak EHAAn urtarrilaren 23an argitaratutako azken dekretuak hainbat murrizketa ezarri baditu ere zenbait alorretan, dantzari dagokionez ez da izan aldaketarik eta eitb.eus-ek jaso bezala: [...]
Dantzan - Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn
2021/01/22
Kaixo Leire, EAEko dekretuetan ikuskizuneri dagokionez ez dira profesional eta ez profesionalak bereizten. Hauek dira abenduaren 10ek dekretuak jasotako neurriak ikuskizunak egiteko: 2) Kultura-ikuskizunak egin [...]
Dantzan - Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn
2021/01/13
Nekane Arriaga: Muxiko dantza irakaslea naizenez, eskertzen da hartutako neurria.
Dantzan - Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn
2021/01/12
Eskerrik asko Patxi. Bai, lehen orduan ez zegoen argitaratuta eta atzoko informazioarekin moldatu behar izan gara baina goiz erdian argitaratu da dekretua eta neurriak argiago [...]
Dantzan - Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
2020/12/11
Aitortu behar dugu pena handiz irakurri dugula esaldi hau Jemima Canon txostenean: "Lehenik esan behar dugu Euskadin ez dagoela dantzan espezializatutako hedabiderik." Beraz, gu, dantzan.eus, [...]
Dantzan - Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen
2020/11/06
Marcel Bedaxagar: Marcellin Héguiaphalek kontatü zeitan istoria, xiberoko dantza zinez ontsa ezagützen bai eta hain ejerki dantzatzen düan berezilari baten ganik. La cantinière des mascarades [...]
Dantzan - [Bertan behera] Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian
2020/10/28
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak esan du egoerak horrela eskatuta eta arduraz jokatu nahirik, Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia ateak itxita egingo dituela. Bi hitzorduak ordu berdinean [...]
Dantzan - [Bertan behera] Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian
2020/10/22
Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik adierazi digute goizeko hitzaldia Aikok grabatuko duela eta aurrerago beraien plataforman eta sare sozialetan argitaratzeko asmoa dutela. Arratsaldeko mahai ingurua, berriz, [...]
Dantzan - Aurreskua eta dantzari-dantza 1946
2020/10/21
Aitor Gorostiza: Oraindik ez dugu zehazki identifikatu Barakaldoko zein tokitan egiten duten dantza bideoan, baina Barakaldo dela, ziur: txistularia, Luis Torre, eta pasarte txiki batean, [...]