Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emango dituzte 2026ko maskaradak

Dokumentuaren akzioak

Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emango dituzte 2026ko maskaradak

2025/11/05 10:10
Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emango dituzte 2026ko maskaradak

Zalgize eta Iruriko maskaradak, Zalgize, 2014-02-02. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Datozen maskaradak prestatzen hasiak dira Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteak, eta hasiera eta bukaera datak ere finkatu dituzte: urtarrilaren 18tik apirilaren 26ra bitarte izango dira 2026ko maskaradak. Lehenengoan, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan. Oraindik ez dituzte zehaztu asteburuz asteburu bisitatuko dituzten herriak.

Lau herritako gazteak batu eta maskaradetarako trebatzen ari dira, eta dagoeneko eman dituzte karguak. 30 gaztetik gorako taldea osatu dute lau herrien artean eta horietatik 13 dantzan ari dira. Jean Etxegoien, Petti Etxegoien eta Maider Larrori ari dira dantzarien irakasle lanetan. Orain arte dantzariak eta beltzeria bere aldetik aritu da; dantzariak Irurin eta beltzeria Ozazen. Asteburu honetatik aurrera denak batuko dira eta hurrengo mustrakak Ozazen egingo dituzte denek elkarrekin.

Maskaradak 2014
Zalgize eta Iruriko maskaradak, Zalgize, 2014-02-02. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Lau herriak lehen aldiz elkartu dira maskaradetarako. Iruri eta Zalgizek 2014an eta 2004an ere elkarrekin eman zituzten, eta orain beste biak batu zaizkie. Mendikotak 1927an eman zituen bere kasa eta Ozazek 1930ean orduko Zühara-rekin batera.

2026ko maskaradetako karguak

Gorriak

  • Txerreroa: Maeva Sécalot, Amaia Sécalot, Mattin Uturri
  • Gatuzaina: Luixa Lucuix, Alaia Etxeberri
  • Kantiniersa: Maddalen Etxebarne, Alicia Etxebeherre
  • Zamaltzaina: Juantto Ager, Ibai Capot Thornari, Xabi Arhie
  • Entseniaria: Iluna Oxibar, Esteban Ager, Maia Jaragoihen
  • Jauna: Mael Arla
  • Anderea: Maialen Bordedebat
  • Laboraria: Patxi Leurgorri
  • Laborarisa: Ione Etxart / Laure Etxegoihen

 

Beltzak

  • Xorrotxak: Maider Zügün, Bettan Jonnet
  • Kherestuak: Antton Arhantzet, Argi Uthurriage
  • Kauterak: Marie Zügün (Kabana), Agosti Etchart (Pitxu), Haitza Kapo, Argi Üthürriage, Xabi Prat
  • Buhameak: Laurentx Etxebehere (Buhame Jauna), Ilora Capot-Thornari, Maika Arla, Amets Arla, Antton Arhantzet eta Petti Üthürriage.
  • Hartza: Maider Hoki

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.