Dokumentuaren akzioak
Euskal inauteriaren kodeak argitara dakartza Thierry Truffaut-ek
Dantzan
Ihauteri. Ilunpetik argira liburua argitaratu du Thierry Truffaut (1957) antropologo baionarrak Patxi Beltzaiz argazkilariarekin irudiekin osatuta. Euskal Herriko inauterietan ageri diren kodeak aztertuz, liburua "neguko eta inauterietako tradizioen kodeak ulertzeko sintesi bat da" dela azaldu du Truffaut-ek, berak. 50 urte baino gehiagoko ikerketen emaitzaren sintesia da liburu honetan bildutakoa.
Inauteriak eta neguko festak diren tradizio zaharren berpiztea gertutik jarraitu du urteotan Truffaut-ek. Urte zaharretik urte berrira, negutik udara, tradizioak eta sormenak bat egiten duten "ohitura, jai eta inauteri giroko praktika hauen kodeak" aztertu ditu Truffaut-ek. Ikerketa, behaketa, landa-lana eta inauterien sustapenean aritzen diren taldeekin transmisio eta dibulgazio lanak uztartu ditu ikertzaile lapurtarrak. Kodeak ulertu eta altzeko, Europako inauterien sistema, ezaugarriak eta sinbolismoa aztertu ditu urteotan. "Komunitate baten kohesiorako ezinbesteko diren tradizio ziklikoek, sinbolikoki, ilunpetik argira igarotzeko bidea erakusten digute, etorkizunari ateak irekitzeko".
Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu den liburua liburu-dendetan eta erosketa-guneetan aurki daiteke dagoeneko. Bi hizkuntzatan argitaratu da liburua, euskaraz eta frantsesez. Frantsesezko izenburua hauxe du: Ihauteri, Carnaval - Des Tenebres A La Lumiere.
Dokumentuaren akzioak


