Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantza ikusteak eragin positiboa du ongizatean

2016/07/07

Dantza egiteak dakartzan onurak maiz aipatzen dira, baina oraingoan Balear Uharteetako Unibertsitatean (UIB) defendatu den Doktorego Tesi batek berretsi du dantza ikusteak ere mesede egiten diela ikusleei, eta bere ongizatea hobetzen laguntzen duela. Dantza ikusteak ikusleen ongizatean eragin posit...

Gehiago irakurri

Eresoinka, Dantza eta Abesbatz Euskal Konpainia Nazionalaren 80. urteurrena

2016/07/05

Espainiako Gerra Zibilak iraun bitartean Eusko Jaurlaritzak nazioartean Euskal Herriaren berri emango zuen dantza eta abesbatz konpainia nazionala sortu zuen: Eresoinka. Hango eta hemengo dantzari, kantari eta musikariak deitu eta Saran batu zituen Jaurlaritzak, eta bertan izan ziren zenbait hilabe...

Gehiago irakurri

San Joan jaiak eta dantzak Euskal Herrian

2016/06/23

San Joan bezpera da gaur eta Euskal Herriko hamaika txokotan izango dira suak eta dantzan gaur arratsalde eta gauean. Dantzek bihar jarraipena izango dute, izan ere, aurresku, soka-dantza, zortziko, azeri-dantza eta tokian-toki dantza bereziz beteta etortzen zaigu urtero San Joan festa Euskal Herr...

Gehiago irakurri

60 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak

2016/06/22

Jaialdietarako diru-laguntza deialdia kendu du Eusko Jaurlaritzak. Aurten diru-laguntzarik ez dela izango abisatu gabe egin du gainera, dagoeneko gastuak egin dituzten hainbat jaialdi desagertzeko arriskuan jarriz. Bidasoako Gazteen Folklore Jaialdia, Segurako dantza txapelketa, Elorrioko Break on ...

Gehiago irakurri 2

Verdieren begirada: Dantza-jauzien dantzakera Amikuzen XX. mendean

2016/06/21

Muxiko edo dantza-jauzien dantzakeran XX. mende bukaeran gertatu den aldaketa eta galera agerian jartzen dute besteak beste Michel Verdieren filmazio hauek. Zehazki 1965ean eta Amikuzeko eskualdean, Bithirina eta Iholdi herrietan hartu zituen irudiok Verdierek. Aiko taldeak  Urraska: Dantza Jau...

Gehiago irakurri

Abandoibarra dantzaz beteko da Lekuz Leku jaialdiarekin

2016/06/15

Ekainaren 24an eta 25an, Bilboboko Abandoibarra dantzaz beteko da.  Dantza garaikidea ikusle guztiengana hurbiltzea du helburu La Fundicionek antolatzen duen jaialdi honek. Bilboko hirigune ezberdinetan  nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira Lekuz Leku jaialdiaren  IX...

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko 2016ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia

2016/06/09

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2016ko deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Aurrekoaren moduan, deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 400.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesiona...

Gehiago irakurri

Andoni Iribarren dantzari iruindarra zendu da

2016/06/07

Larunbatean zendu zen, 60 urtetan, Andoni Iribarren Imaz, dantzari iruindarra. Ortzadar dantza taldeko sortzaile, Iruñeko erraldoien konpartsako kide ere izan zen eta Afrikar erregea dantzarazi zuen 40 urtez. Erronkari ibarreko bizi kulturalean inplikazio handikoa, bertako dantza aferak ere bultza...

Gehiago irakurri

Dantza sormena bultzatzeko diru-laguntza deialdia egin du Mikel Laboa katedrak

2016/06/06

Arte-sormena bultzatzeko EHUko Mikel Laboa katedrak urtero egiten duen  diru-laguntzen deialdian dantza alorreko sormen lanak bultzatuko dira 2016 urtean. 3.000 euroko diru-laguntza eskaintzen du Laboa katedrak, proiektuak aurkezteko epea irailaren 12 arte dago irekita, eta sorkuntza lanak abendua...

Gehiago irakurri

Eloy Pericet, Eskola Boleroaren azken dantza-maisuetakoa hil da

2016/06/02

Esan dugu lehen ere, Gipuzkoak dantzen lehengusutzat jo dezakegu Eskola Boleroa . Gaur egun fandangoarekin lotzen dugun estiloko dantza bada ere, oinarrian Gipuzkoako dantzetan aurkitzen dugun sistema bera dago bertan, eta urratsetan ere "saltos, vueltas y complicados trabajos de pies, trenzados y...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!

Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26

Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.

https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan

Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

2014/02/25

Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".

Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com