Dokumentuaren akzioak
Jean-Sebastien Lourdaisen dantza pieza bat Azkuna Zentroan
Jean-Sebastien Lourdais koreografoak Milieu de nulle part pieza emango du gaur, otsailak 2, 20:00etan, Bilboko Azkuna Zentroan. Lourdais Fabrication Danse dantza-fabrikaren sortzailea da, eta gorputza esplorazioko lurralde gisa planteatzen du bere proposamenetan. Jean-Sebastien Lourdaisek ikusleengandik oso hurbil kokatzen ditu dantzariak, intimotasuna hurbilarazteko.
Milieu de nulle part, Jean-Sébastien Lourdais
- Tokia: Azkuna Zentroa
- Data: otsailaren 2a, osteguna
- Ordua: 20:00
- Prezioa: 12 euro /10 euro AZ txartelarekin
Fitxa artistikoa
- Koreografoa: Jean-Sébastien Lourdais, lanean parte hartzen duten artista dantzarien laguntzarekin
- Dantzariak: Sophie Corriveau, Jean-Sébastien Lourdais, Caroline Gravel, Catherine Lalonde, Linda Rabin, Catherine Tardif, Anne Thériault
- Aholkulari Artistikoa: Sophie Michaud
- Musika: Ludovic Gayer
- Argiztapena: Jean Jauvin
- Zuzendari teknikoa: Philippe Richard-Authier
- Agora de la danserekin lankidetzan ekoitzia.
Fabrication Danse (Quebec)
Jean-Sebastien Lourdais zuzendari artistiko, koreografo eta dantzariak sortu zuen 2003an Defaut de fabrication (Fabrikazio akatsa) izenarekin. Hasiera batean, gizakion egoeraren disfuntzioei, anomaliei eta harmonia-faltei buruzko galderak izan ziren konpainiaren ardatza. 2010ean izena aldatu zuen, Fabrication Danse (Dantza fabrikazioa) izena hartuz. Izan ere, lehen aipatu ditugun gaiak aldatu egin ziren konpainiaren obretan, eta gorputzaren askapenerako bilaketa bihurtu ziren.
Artista eta dantzariekin batera landutako eraldaketen ondoren datozen formetan inspirazioa lortuz, Jean-Sébastien lurralde ezezagunetan barneratu zen obra berri hauekin. Lurralde horiek, funtsean, kontzientziarenak dira, kontzientziaren askotariko egoerenak, eta horrek dituen joan-etorrizko mugimenduen, potentzialaren eta indarraren lurraldeak. Gorputza dago beti erraietatik sortzen den hausnarketa organiko horren erdian.
Informazioa: Azkuna Zentroa
Dokumentuaren akzioak