Orain arteko ekarpenak

Aretxabaleta 2026: Aurten gu be kintta

2026/03/10

1967-1987 urteen bitartean jaiotako 60-bat emakume kinto jantzi dira zegokien momentuan ospatu ezin izan zuten eguna izateko. “Gure iraultza ere dantzan egin genezake” pentsatu zutela azaldu digu Mirari Irurek (1977);  Aurten gu be kintta! ekimenaren abiapuntua Emma Goldmanen (1869) istorioarekin piztu zitzaiela, anarkista lituaniarraren "ezin badut dantza egin, ez da nire iraultza" esaldian pentsatzen hasita.

Gehiago irakurri

Aretxabaleta 2026 Aurten gu be kintta!

2026/03/09

Garai batean kintoen jaiak ospatzeko aukerarik izan ez zuten Aretxabaletako hainbat emakumek aurreskua plazaratu dute martxoaren 7an. 18-19 urteko aretxabaletarrek Santa Ageda egunean eta inauteri igandera arteko igande guztietan aurreskua ateratzeko ohitura dute; luzaroan, ordea, gizonezkoek bakarrik dantzatzen zuten; 2005era arte emakumeek ez zuten aukerarik izan. Horrela, aurten hainbat emakume elkartu eta “Aurten gu be kintta!” ekimena antolatu dute. Egun osoko egitaraua osatu dute eta arratsaldean aurreskua atera dute sokan, eta parte-hartzailek banan-banan dantzatu dira. Zegokiena baino urte batzuk beranduago izan bada ere, azkenean, plazan izan dute beren lekua. Argazkiak: Idoia Lahidalga. Aurten gu be kintta!, Aretxabaleta, 2026-03-07.

Gehiago irakurri

M8 2026 Emakumeak irradakan

2026/03/09

Martxoaren 8a emakumeek irradakan ospatu dute; eskuetatik heldu eta borobilean elkarrekin dantzan eta kantuan. Barakaldo, Mungia, Zizurkil eta Andoainen Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan aldarrikapen eta manifestazioekin batera emakumeek eskuz esku plazak hartu dituzte dantzan. Irradakak zirkuluan egiten diren dantzak dira; kantua, eskuen mugimenduak eta hanken erritmoa uztartu ohi dira. Euskal Herrian ez ezik, munduko hainbat tokitan ere egiten dira, zirkuluan dantzatzeak indar eta esanahi berezia baitu; eta horregatik, kultura askotan eta historian zehar, emakumeek irradakan dantzatu izan dira eta dantzatzen dira. Irudiak: Ibarra-kaldu, Arkaitz Pascuas, Eneko Iturbe, Uxue Ugartemendia. M8 Emakumeak irradakan, 2026-03-08.

Gehiago irakurri

Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Uthürri

2026/03/06

Irudi horiek Zuberoako Barkoxe Herrian, Txapela kartielan filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Bi dantzari heldu argertzen dira, hiriko jantziekin beztiturik. Bi horiek ez dira nornahi. XX. mendean, eta batez ere bi mundu gerlen artean, Zuberoan izan diren influentzia handiko dantza maisuak dira: Pierre Üthürri (1892-1975) eta Alexis Pikotxet (1891-1982). Lehenik, dantzari oso trebeak izan ziren bata eta bestea. Biak Martin Hegobürü-Heguiaphal dantza maisu famatuaren ikasleak izan ziren Lehen Mundu Gerra aurretik. Hegobüru, ainitzek Zuberoako dantza modernoaren aita bezala izendatzen dutena, XIX. eta XX. mendeen loturan eragin handia ukan zuen dantza maisua da. Hain zuzen, frantses armadako erregimentuetan ikasitako teknikaren erakarpenaren bitartez, bertako dantzek beste aurpegi bat hartu zuen garaian. Martin Hegobürü Montpellier hirian 81. Erregimenduan egona zen eta han dantza maisu izendatua izan zen. Bere aurretik jadanik Barkoxe herriak dantza eskola famatuak zituen: Guilcher-ek dioenez, Johañe Goieneix Gaztelondo auzoan eta plazan Saphiula etxean, aurkitzen ziren orduan erreferentziak ziren dantza eskolak. Hortik hurbil, Eskiulako Ezpelet etxean zegoen beste dantza eskolara joaiteko aukera zuten bertako gazteek 1880 inguruan (La tradition en Béarn et Pays basque français - 308 orrialdea). Horien segidan bere irakaskuntza hedatzeko aukera ukan zuen Martin Hegobürük. Dantza maisu izan zenetik, armadan irakatsitako zorroztasuna zaindu zuen eta aldi berean dantza garbi eta menperatua mantendu nahi izan zuen. Pikotxet eta Üthürri-k Lehen mundu gerra ondoren haien maisuaren segida hartu zutenean, bertako dantzari alde atletikoagoa eman zioten eta aldi berean dantzaren estetikari aldaketa garrantzitsua ekarri zioten: “Hegobürük irakatsi zuen tarte luzean, praktika militarretik zekarren estilo neurtua ezarri zuen Barkoxen. Hori guztia gazteriaren eskaeren gainetik egin zuen; izan ere, gazteek efektu ikusgarriagoen bidez nabarmendu nahi zuten. Bi gerren artean Pierre Uthürry eta Alexis Picochet-ek beren maisuaren lekukoa hartu zutenean, luzaroan eutsita egon ziren nahiak askatasunez agertu ziren. Mugimenduen marrazkiari eta posizioen zehaztasunari dagokienez kontzesio nabarmenik egin gabe, estiloak bilakaera izan zuen zabaltasunaren, goratasunaren eta erakustaldi atletikoaren norabidean”. (J. M. Guilcher, La tradition en Béarn et Pays basque français - 313 orrialdea) [fr] Aussi longtemps qu’Hegobürü à enseigné, il a imposé a Barcus le style mesuré qu’il tenait de la pratique militaire. Cela en dépit des sollicitations de la jeunesse qui brûlait de se signaler par des effets plus spectaculaires. Quand P. Uthürry et A. Picochet, entre les deux guerres, ont pris la suite de leur maître, les aspirations longtemps contenues se sont donné libre cours. Sans concession importante quant au dessin des mouvements et à l’exactitude des positions, le style a évolué dans le sens de l’ampleur, de l’élévation et de la performance athlétique.  (J. M. Guilcher, La tradition en Béarn et Pays basque français - 313 orrialdea) Irudi horiek gabatuak izan zirenean, 70 urtetik gora zuten bi protagonistek. Ez da hor agertuko lehen aipatutako dantza atletikoaren erakuspenik, bai aldiz XX. mendeko bi dantzari zuberotar nabarmen helduaroan dotorezia handiz dantzan. Bi jauzi dantzatzen ikusi ditzakegu. Lehenik Aintzina pika edo Marianak eta gero Ostalerrak. Bukatzeko jauzien urratsak banan bana erakusten dituzte hala nola sinple, pika, zeina eta ebats. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpainia. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.   Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Markina-Xemein: Dibertimendue 2026

2026/03/03

Markina-Xemeingo dantzak oinarri hartuta eta Nafarroa Behereko libertimenduen eredutik edanda Dibertimendue kaleratu dute markinarrek otsailaren 28an. Ezpata-dantzan irten dira dantzariak kalez-kale eta atzetik musikari, bertsolari eta kokoxen segizioa. Elizatik plazarako bidean bi geldialdi egin dituzte, antzerkilari helduek eta gaztetxoenek beren lanak egiteko, plaza nagusia gazteen esku utzi dute. Guztiz betea zegoen plaza Zerutxu dantza taldeko dantzariek eta kokoxek) hartu dute, udaletxe aurrean kokatu dira musikariak eta bertsolariak. Bi orduz aritu dira, bakoitza beretik eta dagokionetik, eguzki zein euritan. Dantzariek, txistularien doinura ezpata-dantza, aldi honetarako propio sortutako makil-jokoa, mahai-gainekoa, saragi-dantza eta aurreskua eskaini dituzte; kokoxek eta bertsolariek, berriz, umorez eta zirtoz astindu dute plaza. Irudiak: Oier Araolaza. Dibertimendue, Markina-Xemein, 2026-02-28.

Gehiago irakurri

Markina-Xemein: Dibertimendue 2026

2026/03/02

Nafarroa Behereko libertimenduen ereduari tiraka eta herriko dantzak oinarri hartuta Dibertimendue plazaratu dute larunbatean (otsailak 28) Markina-Xemeinen. Ezpata-dantzan abiatu dute Markina-Xemeingo Dibertimendue, eurek Dibertimendue deitua. Dantzari, musikari, bertsolari eta antzerkilariek egin dute segizioa. Elizatik plazarako bidean bi geldialdi egin dituzte, antzerkilari zaharrek eta gazteek beren lanak egiteko, plaza nagusia gazteen esku utzi dute. Jendetza batu zaie bidean eta plazara iristerako herritarrez eta inguruko bisitariez inguratutako plaza hartu dute Zerutxu dantza taldeko dantzariek eta kokoxek; hau da, Abarka antzerki taldeko gazteek. Musikariak eta bertsolariak udaletxe azpian kokatu dira eta denen artean 2 orduko saioa eskaini dute. Eguzki eta euri, inor ezta alde egin plazatik. Txistularien doinura aritu dira dantzariak; ezpata-dantza, aldi honetarako propio sortutako makil-jokoa, mahai-gainekoa, zaragi-dantza eta aurreskua plazaratu dituzte. Kokoxak zirti eta zarta aritu dira herri guztia astintzen eta bertsolariek ere hauspotu dituzte kokoxen esanak. Argazkiak: Amaiur Aristi. Dibertimendue, Markina-Xemein, 2026-02-28.

Gehiago irakurri

Zer dira libertimenduak?

2026/02/19

Zer dira libertimenduak?
Dantzari, musikari eta zirtzilek herriaren itzulia eginda plaza hartu dute. Zapurrek, serio-serio, joko eremua markatu dute. Atzetik datoz banderariak, zigantak, basandereak... bolantak, zirtzilak, bertsolariak eta musikariak. Denak txandan ari dira plazan, bakoitza bere lekutik, dagokion tresna et...

Gehiago irakurri

Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak

2026/02/17

Irudi horiek 1963 grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek Zuberoako Altzürükü herrian. Ez dira hor maskaradak egiten ziren egunean grabatutako irudiak. Kasu honetan dantzariak jantzi eta haien dantzen demostrazioa egin zuten Ikertzaile bikotearen aitzinean. Bost dantzari agertzen dira eta bakoitzak aitzindari bat jokatzen du. Bazterrean bi emazte ikusten dira dantzariak begiratzen baina ez da musikaririk agertzen filmeetan. 00:35 Lehendabiziko dantza egiteko aitzindariak bi lerrotan daude. Alde batetik "galtzak": txerreroa, gatuzaina eta entseinaria. Bestetik "gonak": zamaltzaina eta kantiniersa. Formakuntza honek Gabota dantza oroitarazten du baina puntuen antolaketak, dantzaren estruktura musikala finkatzen laguntzen du. Hor Aitzina pika jauziaren doinua baliatuz dantzatua den koreografia da. Gauza harrigarria beraz, garai hartan eta gaur egun arte, jauziak borobilean dantzatzen baitira Zuberoan. Jauzi motzak direnean (Aitzina pika, Ostalersa, Larrabürrü…) errepikapena puntuekin dantzatzea da bertako ohitura. Gauza oso ez-ohikoa da beraz hor ageri dena, ez baita ohikoa izan jauziei halako koreografia-egitura ematea. 01:19 Formazio berdinarekin Gabota ematen dute dantzariek. Ez da dantza osoa ikusten, baina parte bat baizik. Zamaltzainak eta Kantiniersak "Pas français eta entrexat" puntua egiten dute aitzinera eta gibelera. Beste hiruek haien txandan errepikatzen dute. Horretan gelditzen da filmaketa. 01:36 Bost aitzindariak lerro batean, Barrikada edo Satan-dantzaren doinuarekin egiten duten dantza dugu hor. Lehenik taldeko puntua ematen dute eta bukatu bezain laster, txerreroa doa bakarkako dantza egitera. Irudia moztu egiten da eta ondoren zamaltzaina bakarrik dantzan ari dela ikusi daiteke. Bitartean Aitzindariak banan-banan dantza egin dutela pentsa daiteke. Bukatzeko berriro taldeko puntua ematen dute bost aitzindariek. 02:49 Hemen Godalet dantza ikusi daiteke. Aitzindariak zirkulu erdian daude eta horren erdian basoa dago lurrean pausaturik. Ezkerretik eskuinera ordenu honetan kokatuak daude dantzariak: entseinaria, txerreroa, gatuzaina, kantiniersa eta zamaltzaina. Baso gaineko puntuei dagokionez, entseinaria, txerreroa eta gatuzainarena baizik ez dira ikusten. Nahiz eta bukaera ez ikusi maskaraden tradizioan ohizko moduan egiten den bezala, dantza zamaltzainaren puntuarekin bukatzen dela suposatu daiteke. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n  Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.     Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Kaskarotak 2026

2026/02/11

Kaskarotak 2026
Urtarriletik kalez kale, etxez etxe eta baserriz baserri dantzan, kantuan eta festan dabiltza kaskarotak. Goiztiarrenak martxan dira eta gainerakoak datozen asteetan aterako dira; martxora arte luzatuko dute festa askok. Aurten honako herrietako kaskaroten irtenaldiak izango direla jaso du IDBk : ...

Gehiago irakurri

Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak

2026/02/03

Irudi horiek 1976ean grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek. Altzai-Altzabeheti-Zunharretako gazteek emandako maskaradak ikusi daitezke. Irudiotan Hauzeko plazan eskaini zuten maskaradetako dantzen eta ofizioen agerraldia ikus daiteke. 1976ko neguan Altzaiko gazteek emandako maskaradak bi egun eta bi herritan filmatu zituzten Guilchertarrek: Hauzen eta Urdiñarben. Aurreko zenbait iruditan Hauzen (Guilcher 06) eta Urdiñarben (Guilcher 07), goizez ziur aski, eskaini zituzten barrikadak ikusi daitezke, bai eta arratsaldeko emanaldiko dantzak (Guilcher 08) ere. Horien segidakoak dira honakoak, Altzaiko gazteek emandako maskaraden arratsaldeko dantza eta ofizioen emanaldiko irudiak baitira. Hauzen hartuak dira batzuk, baina ez da segur denak Hauzeko emanaldikoak direnik, Urdiñarbe edo beste nonbaitek hartuak izan litezke irudietarik batzuk.  0:23-3:35 Barrikada? Hor agertzen den dantza ez da zuzen identifikatua, baina bi sekuentziako estruktura musikalak dituenez, Barrikada izan daiteke. Hala bada ez dirudi aurretik ikusi dugun maskaraden kronologiarekin bat datorrenik. Beste momentu batean grabatua izan daiteke, Altzaiko maskaradak orain arte ikusi ditugun bi herrietan, Hauzen edo Urdiñarben, baina beste herri batean ere izan daiteke. Horra nola ikusten diren puntuak: 0:23-1:57 Entseinariaren puntua - Laborariaren puntua 1:57-3:35 Entseinariaren puntua - Jauna eta Laborariaren puntua 3:36-4:37 Godalet-dantza Haria galdu eta gero berriro Hauzeko plazara goaz maskaraden kronologia errekuperatzeko. Hor dantzariak godalet-dantza ematen ari dira. Hasieran jauziaren partea ikusten da eta borobilaren erdian Pitxu zozokeriak egiten agertzen da. Ondotik hainbat dantzari baso gaineko puntuak egiten ikusten dira ordena honetan: Marexala, Zamaltzaina, Txerreroa, Entseinaria eta, azkenik, Zamaltzaina. 4:37-7:56 Barrikada Lehen aurkitutako kasuan gara berriro. Musika gabe zaila da zein dantza den ezagutzea, baina barrikada dela erran daiteke kasu honetan ere. Hor ere dantzariak gerritik bera grabatuak dira eta puntu desberdinak argiki ikusten dira. Kantiniersarena osoki ikusten da hor (Barrikada baldin bada); besteenak, aldiz, parteka baizik ez dira agertzen. Pertsonaiak ordena honetan agertzen dira: Kantiniersa, Zamaltzaina, Txerreroa, Entseinaria, Laboraria. 7:56-8:08 Marexalen ofizioa Azken parte honetan berriro Hauzeko plazan emanak diren maskaradetara goaz. Emanaldiaren zenbait parte agertzen dira grabazioaren bukaeran. Zamaltzain eta Marixalak batera egiten duten antzerki-dantza da lehena, zamaria ferratzeko momentua etorri denean. Ohituraz godalet-dantzaren musika berdinarekin egiten da eszena hori. Behin zamaria ferratuta, zamaltzainak frixat handiak eginez erakusten du ongi ferratua izan dela. 8:08-9:11 Kerestuen ofizioa Kerestuek beren ofizioan egin ohi duten dantza Fricassé izenarekin ezaguna da frantses armadak XIX. mendean irakasten zuen errepertorioan. Bere musika ezaguna da eta sorgin-dantzaren oso hurbil den melodiarekin egiten da. Jauziaren partea egin eta gero (sinple lauetan) jokoa bera egiten dute bi dantzariek. Honako ordenean: makilak lurrean joka, makila bata besteari joka, txaketak elkarri kendu eta belarrietatik tira. 9:11-9:58 Gabota Dantzariek plaza hartu eta gabota dantzatuko dute. Kasu honetan zortzi dantzari dira: Txerreroa, Gatuzaina, Kantiniersa, Zamaltzaina, Entseinaria eta bi Marexalak daude. Gabota borobilean egiten dute, baina bi lehen sekuentziak baizik ez dira ikusten irudietan. 9:58-10:11 Buhame dantza Bukatzeko, buhameen dantza ikus daiteke. Lau Buhame daude hor, ohituraz egiten den kontradantza itxura duen dantza hori emaiteko. Egurrezko ezpata buru gainetik mugituz, ezker eskuinera doaz lehen parte batean eta gero binaka, diagonalean duten lagunarekin gurutzatu eta ezpataz elkar jotzen dute, ez beti goxotasun eta elegantziarekin. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 008. Hauze, Altzaiko maskaradak, 1976. Dantzan-en argitaratze data:   Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n  Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.     Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!

Dantzan.com - Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26

Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe [...]

Dantzan.com - Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

2014/02/25

Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu [...]

Dantzan.com - Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa [...]

Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com - Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua

2013/12/10

Mila esker Weiditz-en liburuaren loturagatik Mikel! Pisgeina hitzari buruz, Oier Gorosabel-ek twitterren galdetu du ea ez ote den izango "vizcaina" hitzaren transkribapen fonetikoa. https://twitter.com/Txikillana/status/408888045383843840