Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Iruñeko sanferminak dantzan 2019

2019/07/04

Larunbat eguerdiko suziriarekin batera egingo du eztanda festak Iruñean. Bederatzi egunean jaiak ez du etenik izango. Festak dantzan ospatzeko baino modu hoberik ezagutzen al duzue? Festa eta dantza eskutik helduta joan ohi dira ia beti, baita Iruñean ere. Sanferminetan momentu eta txoko guztieta...

Gehiago irakurri

Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Iruña taldean eta San Lorentzoko Danzanteen Kofradian lan handia egindako Jesus Pomares Espartza hil da Iruñean 61 urterekin. Dantza tradizionalen alde mende erdiz ibilbide oparoa eta ondare aberatsa utzita zendu da Pomares. Dantza tradizionalaren historiaren maitale eta ezagutzaile handia, errit...

Gehiago irakurri 4

Bilboko Abandoibarra pasealekua dantzaz beteko da

2019/06/27

Lekuz Leku Nazioarteko Dantza Jaialdia dela eta ekainaren 28an eta 29an Bilboko Abandoibarra pasealekuan dantza-pieza ugari ikusteko aukera izango da. Hamabosgarren aldiz, dantza garaikideko konpainiek beren lanak aurkeztuko dituzte Bilbon. Euskal Herriko zein nazioarteko taldeen lanak izango d...

Gehiago irakurri

Boiseko Dan Ansotegi musikaria eta dantzaria saritu dute

2019/06/24

Dan Ansotegi ri "National Fellowship of the Arts" saria eman diote; Estatu Batuetako folk eta musika tradizionalean jaso daitekeen aitorpen garrantzitsuena. Artisten lana aitortu eta beren proiektuak diruz laguntzea da sariaren xedea. Aitortza hori jaso duen...

Gehiago irakurri

Sanjoanak dantzan 2019

2019/06/21

Gaur arratsaldeko 18:00ak jotzear direnean hasiko da uda, gaurkoa dugu urteko egunik luzeena eta gaurik motzena. Euskal Herriko txoko askotan udarari ongi etorria dantzan egingo zaio. Sanjoanak ospatuko dira asteburuan eta festaren bueltan hainbat ohitura, erritu eta dantza izango dira gure herriet...

Gehiago irakurri

Urbeltzen "Danza vasca: aproximación a los símbolos" liburua eskuragarri

2019/06/19

Juan Antonio Urbeltzek 2001. urtean argitaratu zuen "Danza vasca: aproximación a los símbolos" liburua dantzan.eus-en bertan deskargatzeko aukera duzue . Etor-Ostoa argitaletxeak argitaratu zuen Euskal Herria entziklopedia enblematikoa bilduman kaleratu zen Urbeltzen lana. Eusko Jaurlaritza...

Gehiago irakurri 1

Dantzertiren egoitza EITB dagoen eraikinean ezartzea erabaki dute

2019/06/14

Dantzerti , Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolaren leku aldaketaren asmoen berri eman du Hezkuntza Sailak. Eskola Bilboko BAMI eraikuntzara eramango dute, EITBren egoitzaren azpira. 2020. urtearen bukaeran hasiko direla lanekin aurreikusten dute. 3.000 metroko karratuko espazioa...

Gehiago irakurri

Jexux Larrea: "AEBetako dantza taldeen ilusioa eta kemena mirestekoa da"

2019/06/12

AEBtako euskal etxeetan euskal dantzak erakusten ibili da Jexux Larrea, Argia dantza taldeko dantza-maisua. Ia bi hilabetean ibili da Ameriketan zehar; San Francisco (Kalifornia), Ontario (Oregon), Boise (Idaho), Reno (Nevada), Salt Lake City (Utah) , Buffalo (Wyoming) eta Elkoko (Nevad...

Gehiago irakurri

Harrera ezin hobea egin diete Berrizko dantzariei Ingalaterran

2019/06/07

Ingalaterrako Thaxted hirian eta inguruetan dantzan igaro dute Berrizko San Lorentzo dantza taldeko dantzariek asteburua. Thaxtedko Morris Dantzaren jaialdian parte hartu dute eta bertako Morris dantzariekin ibili dira dantzan eta festa giroan ostiraletik igandera. Karmelo Angiozar Berrizko dantz...

Gehiago irakurri

Polonian jaialdi batean parte hartzeko aukera

2019/06/06

Ekainaren 27tik uztailaren 2ra Poloniako hegoaldean ospatuko den  Nazioarteko Folklore Jaialdi batean parte hartzeko euskal dantza talde baten bila dabil jaialdiaren antolaketa. Berez hiru txandatan antolatu da euskal dantza taldeen parte hartzea jaialdian, eta dagoeneko bigarren eta hirugarren t...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.

Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com