Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hemen da Dantza Hirian, aire zabaleko dantza inoiz baino estimatuagoa den honetan

Dokumentuaren akzioak

Hemen da Dantza Hirian, aire zabaleko dantza inoiz baino estimatuagoa den honetan

2020/09/11 08:45
Hemen da Dantza Hirian, aire zabaleko dantza inoiz baino estimatuagoa den honetan

Dantza Hirian, 2012. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Irailaren 11tik 27ra hamaika dantza konpainia arituko dira Irun, Hendaia, Errenteria, Donostia eta Hondarribiko kaleetan. Hamaika konpainia horietatik sei euskal koreografoenak dira eta gainerakoak Galizia, Madril eta Kataluniakoak. HQPC proiektu kolektiboa, Larrua proiektua, Full Time konpainia eta Fabian Thome, Glovo kolektiboa, Osa + Mujika, Led Silhouette, LaRutan, Lasala, Arnau Perez, Zum Zum teatro konpainien lanek osatuko dute aurtengo Dantza Hirian jaialdiko egitaraua.

Hamabosgarren edizioko egitaraua osatzeko orduan hainbat muga eta zailtasun izan dira Covid-19a dela eta. Aurten ezin izan dira atzerriko dantzariak gonbidatu. Bestalde, ez dira izango aurreko urteetako edizioetan antolatu izan diren ikastetxeetarako saioak, dantza- eta marrazketa-tailerrak eta master class eskolak.

Baina bestalde, Dantza Hirianen ohiko ezaugarria, aire zabalean garatzen den jaialdia izatea, bere aldeko puntu gehigarria bihurtu da aurten, antzoki eta aretoetan dantza oso urrituta baitago garaiotan. Sei egunez, bost hiritako kaleetan dantzaz gozatzeko aukera izango da. Dantza garaikidean gora egiten ari diren artista gazteen azken joeren aldeko apustua egin ohi du jaialdiak eta aurten ere ez dute hutsik egingo.

Egitaraua

Irailak 11, ostirala - Irun

  • 19:00 HQPC proiektu kolektiboa: “Habrá que ponerse cachas” – 20 ́. Lekua: Junkal plazatxoa
  • 19:20 Larrua proiektua: “Idi-Begi” – 15 ́. Lekua: Junkal plazatxoa

Irailak 12, larunbata - Hendaia

  • 19:00 HQPC proiektu kolektiboa: “Habrá que ponerse cachas” – 20 ́. Lekua: Gaztelu Zaharra frontoia
  • 19:20 Full Time konpainia: “Moi Je” – 15 ́. Lekua: Gaztelu Zaharra frontoia

Irailak 13, igandea - Errenteria

  • 19:00 Glovo kolektiboa: “Mapa” – 13 ́. Lekua: Koldo Mitxelena patioa
  • 19:15 Full Time konpainia eta Fabian Thome: “Moi Je” – 15 ́. Lekua: Koldo Mitxelena patioa

Irailak 18, ostirala - Donostia

  • 19:00 Osa + Mujika: “Expectations will not kill you” – 13 ́. Lekua: Trinitate plaza
  • 19:15 Led Silhouette: “Wild Street” – 15 ́. Lekua: Trinitate plaza

Irailak 19, larunbata - Donostia

  • 19:00 LaRutan: “Out Of The Blue” – 11 ́. Lekua: Trinitate plaza
  • 19:15 Lasala: “Fight” – 13 ́. Lekua: Trinitate plaza
  • 19:30 Arnau Perez: “Young Blood” – 13 ́. Lekua: Trinitate plaza

Irailak 27, igandea - Hondarribia

  • 18:30 Julia Godino i Alexa Moya: “Picnic on the moon” – 15 ́. Lekua: Kasino Zaharra
  • 18:45 Zum Zum teatro: “Hippos” – 25 ́. Lekua: Kasino Zaharra

Konpainiak

HQPC proiektu kolektiboa: “Habrá que ponerse cachas”. Esanahien, txorakerien, xarma handiaren eta graziaren arteko jokoa da.

Dantza garaikidea herritarrengana hurbilduko da Dantza Hirian jaialdian —  dantzan.eus

Larrua proiektua: “Idi-Begi”. Idi-proba tradizionaletan dago oinarrituta lan hau. Horren bidez, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura interpretatzen dugu.

Full Time konpainia eta Fabian Thome: “Moi Je”. Eraikuntza mental –edo psikologiko– bat gara, kontzeptu abstraktuez osatua, eta Nia edo Egoa deritzona sortzen duena.

"Moi-Je"

Glovo kolektiboa: “Mapa”. Mugimendua ikertzeko premia baten gisa sortu da pieza, errefuxi­atuen eta mugen munduan oinarrituta. Mendez mende, mundu, herrialde eta pertsonen artean jarri ditugun mugako hesiak.

M A P A - Cía. Colectivo Glovo | Agenda cultural | Web Oficial de Turismo  de Santiago de Compostela y sus Alrededores

Osa + Mujika: “Expectations will not kill you”. Buruan ditugun helburuak lortzen ez ditugunean sentitzen dugun tristezia sentimendutik abiatzen da; bizitzan itxaropen handiz espero izandako nahiak ez lortzeak eragiten digun ezegonkortasun emozionala islatzen du.

Expectations will not kill you - Sismògraf. Festival de dansa a Olot

Led Silhouette: “Wild Street”. Globalizazio kulturala deritzon prozesua, nonahi ari da herrialde hegemonikoetako bizimodua eta ohiturak inposatzen, kultura forma anitz suntsituz. Hizkuntza gutituak mehatxatuak dira.

LaRutan: “Out Of The Blue”. Ezerezetik sortzen dena. Abisurik gabe deika hasten dena.

 Out of the blue II

Lasala: “Fight". Gizakiak borrokarekin duen harre­ mana primitiboa da. Borroka betidanik izan da presente. Lasala-ko kideok borroka orokorrean bizitzako, eta zehazki, dantzako funtsezko elementu gisa ikusten dute.

Dantza pieza laburrak: "Fight" + "Indala" + "Ghu"

Arnau Perez: “Young Blood”. Bide berriak garatzeko energia, sormena eta inplikazioa duten gazteen belaunaldia gara, baina gizarte honen jarrerak ezerezean
uzten du.

Julia Godino i Alexa Moya: “Picnic on the moon”. «Tableau vivant» bat da, eguzkipean piknik bat egiten ari diren bi pertsonaiarena, haize leunak beren ilea laztantzen duen bitartean.

Picnic on the Moon |

Zum Zum teatro: “Hippos”. Animaliak eta pertsonak elkarrekin bizi diren mundu honetan, tangentetik irteten diren hipopotamo batzuetara gerturatzen gara.

Hippos | Zum-Zum Teatre

Egitarau osoa: Dantza Hirian 2020 (pdf)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.