Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ez festarik, ez dantzarik San Migel egunean

Dokumentuaren akzioak

Ez festarik, ez dantzarik San Migel egunean

2020/09/29 11:15
Ez festarik, ez dantzarik San Migel egunean

Iurretako dantza taldea.

San Migel egunez, irailaren 29an, eta urriko lehen asteburuko Errosarioko festarekin agurtzen ditugu uda garaiko festa eta dantza saioak. Aurtengo udan, festarik ezean, apenas izan dugu dantzarik gure herrietako jai egunetan. San Migel eguna egun seinalatua izan ohi da besteak beste, Iurretan, Cortesen, Markinan, Igantzin edota Iruran. Herri horietako festetan protagonismo berezia hartzen dute dantzek, baina aurtengoan festak bertan behera gelditzearekin batera ez da izango zuzeneko dantza ekitaldirik.

Bideoak Iurretan eta Cortesen

Iurretan San Migel bezperan hasi ohi dituzte dantzariek festetako lanak plazan egiten duten azken entseguarekin. Atzo ez zuten dantzatu eta gaur eguerdian eta iluntzean ere ez da dantzari-dantza eta erregelarik izango. Hala ere, dantzariak ez daude geldirik eta entseguekin jarraitzen dute, San Migel festetako urteroko zita gogoratuz bideoa kaleratu dute entseguko irudiekin.

Cortesen paloteadoa plazaratzen dute festetan, baina aurten ez da publikoaren aurreko emanaldirik izango. Duela egun batzuk hainbat dantza eta antzerki zati grabatu eta gaur 18:30ean sare sozialen bidez emitituko dute.

Markina-Xemeinen ezpata-dantza, aurreskua eta mahaigainekoa dantzatzen dira San Migel egunean. Aurten, ordea, Arretxinagako Jai Batzordeak erabaki du jairik ez ospatzea eta dantzariek beraien erabakiarekin bat egin dute. San Migel festak ez direnez ospatuko, Igantziko ezpata-dantza eta Irurako dantza-soka ere bertan behera gelditu dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.