Orain arteko ekarpenak
Jaime Albillos, Goizaldi taldearen aitzindarietakoa hil da
2019/09/01
88 urterekin zendu da Jaime Albillos Arnaiz (Donostia, 1931-2019), Goizaldi dantza taldearen lehen aroko dantzaria eta dantza-bultzatzaile handia izandakoa. Dantzaz gain heraldika izan du bere ekarpen eremu nagusia eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik Durangoko Azokak Argizaiola saria ...
Gasteiz, Donostia eta Bilboko festetako dantza emanaldiak
2019/08/07
Uda bete-betean murgilduta gauden honetan Euskal Herriko hirietako eta herrietako festek ez dute etenik; eta imajinatzen al dituzue jaiak dantzarik gabe? Guk ez. Festa eta dantza eskutik helduta doaz; dantzan ospatzen ditugu festak eta dantzan pasatzen dugu uda. Datozen hiriburuetako jaietan ere ha...
Ipar Euskal Herriko zinemetara ere berehala iritsiko da Dantza filma
2019/08/07
Hego Euskal Herrriko zinema aretoetan arrakasta handiz erakutsi ondoren, irailetik aurrera Iparraldeko zineetan izango dugu Dantza Filma. Telmo Esnalen azken lanak euskal dantzak ditu oinarri eta irailaren 4an estreinatuko da Ipar Euskal Herriko eta Frantziako zine aretoetan. Estreinaldi ofizialar...
Dantzerti: lehen promozioa kalean, izen-emateak irekita
2019/07/23
Dantzertiko lehen promozioaren graduazio ekitaldia izan da Bilboko Juan Krisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan uztailaren 12an . Esker oneko hitzak nagusi izan zituen hitzorduak gonbidatu berezia izan zuen lehen aukera honetan: Juan Antonio Urbeltz folklore ikertzaile eta adituak eman zuen ek...
Garaiko eta durangaldeko XX. mende hasierako dantza irudiak Zubiaurretarren bilduman
2019/07/22
Dantzari-dantza orain 90 inguru nola dantzatzen zen ikusteko ezinbesteko erakusketa dago Bilboko Arte Ederren Museoan. Valentin eta Ramon Zubiaurre margolari ospetsuek egindako argazki eta film bilduma dago ikusgai ekainaren 5etik urriaren 6ra arte . Zubiaurretarrak Madrilen bizi zen euskal ja...
Portugaleteko 45. Nazioarteko Folklore Jaialdia
2019/07/18
Sri Lanka, Kuba, Serbia, Armenia eta Tahitiko dantza taldeak Euskal Herrian dira dantzarako prest. Herrialde horietako dantzariak eta musikariak izango ditugu aurtengo Portugaleteko Folklore jaialdian. Elai Alai taldean antolatzen duen jaialdiaren inaugurazioa uztailaren 20an izango da Portugaleten...
Uzbekistango eta Ekuadorreko dantza taldeak izango dira Foklore Bizia jaialdian
2019/07/17
Uzbekistaneko Sabo folklore elkarte nazionala eta Ekuadorreko Somos cultura viva folklore elkartea izango dira aurtengo Galdakaoko Folklore Bizian jaialdiko talde gonbidatuak. Galdakaoko Andra Mari taldeak antolatzen duen jaialdia uztailaren 17tik 22ra izango da. Atzerriko taldeen erakustaldi...
Munduko dantzak haurren urratsetan Gauargi festibalean
2019/07/16
Palestinako, Argentinako, Boliviako, Txetxeniako eta Ukrainiako haur dantzariak izango dira Euskal Herrikoekin batera Gauargi Festibalean. Munduko musika eta dantzak izango ditugu uztailaren 17tik 23ra gurean. Ezpeletan izango dira ekitaldi nagusienak, baina Lapurdiko beste zenbait herri ere bisita...
Indarra eta Oñatz Polonian Lemko herriaren jaialdian
2019/07/08
Gasteizko Indarra dantza taldea Poloniako Swiat Pod Kyczera nazioarteko folklore jaialdian da egunotan. Eta gaur bertan abiatuko da Poloniaruntz Oñatiko Oñatz dantza taldea. Indarrakoak uztailaren 3tik 9ra izango dira Polonian eta hortik aurrera Oñatzekoek hartu dute lekukoa. Oñatiarrak ga...
Uda honetan ikusi beharreko 10 dantza ekitaldi
2019/07/05
Udan sartzearekin batera herriko jaietan murgiltzen gara; solstizioarekin festa eta dantzak eztanda egiten dute Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan. Askok hegazkina hartu eta munduko beste lekuren batera ihes egingo dute leku eta kultura berriak ezagutzeko asmoz, baina gurean ere bada zer ik...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Folklorea uda garaian
2017/11/02
Ondoko ekarpena egin du Pablo Izagirrek gaiari buruz facebook-en:
"Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko taldeen tailer eta iniziatibak ere, horren adierazle; dantza taldeetatik pasa gabeko jende asko ari da gaur plazetan dantzan...
Pasarte horren haritik hau komentatu nahi dut:
Bai, oso ondo esan duzu. Jende asko ari gara dantzan plazetan. Adin guztietakoak, gehienak, 40 urtetik gorakoak. Asko ta asko esaten duzun bezala dantza taldeetan txikitan edo gazteetan egon gabekoak edo pasadaz egondakoak.
Oso fenomeno potentea da hori gaur egun ia Euskal Herri guztian. Normalean, nik dakidala edadeko pertsona horietako asko formazioa dantza taldeko egituretan eskuratu edo eskuratzen dute, beste batzuk Aikoren moduko taldeetan. Baina, pertsona hauen interesa nagusia da dantza plazetan dantzatzea, dantza plaza hori edonorentzat zabalik dagoela ere normalean.
Seguru asko, oraingo dantza taldeek hori hartu beharko dute kontuan, orain arte ez badute egin, edadeko jende asko desiatzen dagoela dantza plazetan parte hartzeko, gaur egun ohikoak diren dantzetan aritzeko: Jauziak, kontradantza errezak, jota, arin arinak, lotuan ..
Ordun 2 aspektu dira niretzat nabarmenak gaur egun tradiziozko dantza taldeetan. Batetik tradiziozko dantzen errepertorio zabalean aritzea ( ikuskizunetarako eta tradiziozko ekitaldietarako tokiko folklorea muina delako ) eta bestetik, maila apalago batetan dantza plazetarako, erromerietarako formakuntza, pertsona interesatuei ematea.

Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak
2017/10/24
San Lorentzoko dantzariek gogorazi digute, sarrera honetako argazki bat euren buletineko lehenengo zenbakian argitaratu zutela, baita neskek lehengo aldiz dantzatu zutenekoa ere. Argazki horiei esker ikus dezakegu gizonek zein emakumeek dantzatuak izan direla Eltziegoko dantzak. Gerra aurretik gizonek dantzatzen zituztela azaltzen dute baina galdu egin zen ohitura, gerra ondorenean Sección Femeninak berreskuratu zituen dantzak, orduan hasi ziren emakumeak Eltziegoko dantzak dantzatzen. Irudietan ikusi dugu 1960ko hamarkadan gizon-emakumeek elkarrekin ere dantzatu izan zituztela. Buletinean, dantzarien arropen xehetasunak ere ageri dira. Lotura honetan irakur ditzakezue azalpen guztiak:
http://danzantesdesanlorenzo.com/boletin1.html
http://danzantesdesanlorenzo.com/boletin1.html
Dantzan on Kontra-dantzan 1967
2017/10/23
Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko moduarekin asmatu. Mila esker!
Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna
2017/10/16
Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( orduen txarto ikusita zegoen eta ) aittek eta amak isildu eitxen zituzten " Bizkargire aldatz gora joaterakoan atzetik doazenak prakekin barruko erropak ez ziela ikusiko..." eta horrelakoak esanez. Orduen, ulie labur labur eroatie be ez zen ondo ikusten "mutilen moduen"... atxakixe- luziekin "guapiau" gauzela esanez. Ni neuk be ia 1967...rarte nahiko luzie eroan nuen..."
Dantzan on Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan
2017/10/05
Eskerrik asko, Mikel, jakinarazteagatik. Pena, bai.
Dantzan on Hernio: fandangoa 2009
2017/09/21
Eskerrik asko Patxi, ekarpenagatik.Bideoa orain 6 urte, 2011n, argitaratu genuen Dantzan.eus-en, Youtubetik jasota. Orain, Hernioko erromerien garaia dela aitzakia hartuta, duela urte batzuk argitaratutako sarrerak gogoratzeko erabiltzen dugun "dobla" atalarekin berriro zuekin partekatu nahi izan dugu.
Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko
2017/09/14
Eneko eta zuri esker izan genuen Xabier, argazki horien berri duela urtebete. Mila esker!
Dantzan on Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek
2017/07/28
2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago jarriko dituela.