Orain arteko ekarpenak
La Fundicionek antolatzen duen Dantzaldia jaialdia martxan da Bilbon
2020/10/06

Osasun-protokoloek eskaintzen dituzte arnas-gunea aprobetxatu eta irailaren 24tik abenduaren 18ra dantza garaikideko hainbat pieza emango dira Bilboko hainbat oholtzatan. La Fundición-ek antolaturiko Dantzaldia jaialdia Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek inauguratu zuten irailaren 24an eta Dinis M...
Gaur hasiko dira Ballet. T jardunaldiak Donostian
2020/10/05

Ballet. T Egunak antolatu dituzte Malandain Ballet Biarritzek eta Viktoria Eugenia Antzokiak urriaren 5etik 11ra. Balleta eta dantza ardatz dituen aste osoko egitaraua osatu dute aurten hirugarren aldiz. Thierry Malandainen balletak Viktoria Eugenia antzokian emango duen La Pastorale ikuskizuna...
Bizkaiko dantza taldeen oholtza bihurtu da Bilboko Euskal Museoa
2020/10/02

Bizkaiko hainbat dantza talderen emanaldiei lekua egin die Bilboko Euskal Museoak. Euskal dantzak izenburupean dantza taldeak emanaldiak eskaintzen ari dira Euskal Museoko klaustroan iraileko eta urriko asteburuetan. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak osatu du dantza programa hau eta Beti Jai Alai...
Baditugu Arineketan diskoen zozketako irabazleak
2020/10/02

Arineketan bi disko oparitu dizkigute Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre musikariek Dantzan-en irakurleen artean banatzeko. Horretarako honako galdera luzatu dugu :
Nork idatzi zuen XIX. mendearen lehen partean Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburua?
Askok asmatu ...
Amaia Elizaran, Organik, Invisible Beauty, Dantzaz, LaRutan eta Kukai izango dira Pasaiako dantza festibalean
2020/10/01

Aurreko urtean hasitako bideari jarraituz lau eguneko dantza festibala antolatu dute Pasaian. Amaia Elizaran, Organik, Invisible Beauty, Dantzaz, LaRutan eta Kukai konpainien ikuskizunekin osatu dute lau eguneko egitaraua. Urriaren 1etik 4ra Pasai Antxo eta Pasai Donibaneko kaleetan izango dira dan...
Galtxetaburu, dantza-jauziak plazetara itzuli zituen soinularia
2020/09/30

Soinularia, kantaria eta kontalari ona. Galtxetaburu zendu zela 30 urte bete diren honetan haren musika eta dantza-jauzien berpiztean izan zuen eragina gogora ekarri dute Irulegi Irratian . Beñat Galtxetabururen oroitzapen eta musikak berpiztu dituzte Jean-Christian Irigoien semeak eta Jean-Miche...
Ez festarik, ez dantzarik San Migel egunean
2020/09/29

San Migel egunez, irailaren 29an, eta urriko lehen asteburuko Errosarioko festarekin agurtzen ditugu uda garaiko festa eta dantza saioak. Aurtengo udan, festarik ezean, apenas izan dugu dantzarik gure herrietako jai egunetan. San Migel eguna egun seinalatua izan ohi da besteak beste, Iurretan, Cort...
Arineketan diskoaren zozketa
2020/09/28

Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre musikariek Arineketan bi disko oparitu dizkigute irakurleen artean banatzeko. Zozketan parte hartzeko erantzun beharreko galdera honakoa duzue: Nork idatzi zuen XIX. mendearen lehen partean Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburua?
Galder...
Dantzarako protokoloa
2020/09/24

Egunotan dantza-talde, eskola, akademia eta elkarte gehienak zoratuta ditu dantza jarduera berrartu ahal izateko prestatu beharreko protokoloak. Kirolean eta beste hainbat jardueratan ereduak dauden bitartean, dantzari ez diote begiratu oraingoz osasun-arduradunek, eta ez dago ez jarraibiderik, ez ...
Dantza kinka larrian jarri du pandemiak
2020/09/17

Martxotik mundua hankaz gora daukan covid19-aren pandemiak alor guztiei eragin die eta dantza ere kinka larrian aurkitzen da. Ekonomia, hezkuntza, ostalaritza, turismoa... zailtasun handiekin ari dira egokitu eta aurrea egin nahian, eta dantza? Zer gertatzen ari da dantzarekin?
Karmen Egune...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Ituren: soka-dantza 1951
2016/02/22
Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du.
Ituren, 1951-07-08
10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe izena] eta Iñaki Aizkorbe, Azentzenekoa. Atabalaria: Jexux Azpiroz, Iturengo Apezenekoa. Segizioa elizara bidean doa, Pioinea eta Arriberria etxeen parean, Saturnino Telletxea, Iñarrekoa, buru duela -Saturninok suziriak botatzen zituen-.
11’’. Herriko bandera daramana Eustakio Elizalde Arrosenekoa [Arrosanea] da.
13’’. Balentina Idigoras, Jose Ignazio Telletxearen amaren ondoan, Martin Aizpurua doa, Apeztegikoa, garai hartan alkate zen eta ibilbidean barna behin baino gehiagotan ageri da. Haren ondotik, Ignazio Elizalde, Lopetxenekoa [Lopetxonea], eta Periko Mikeo, Aurtizko Apezenekoa.
16’’. Apez betaurrekoduna Tomas Lizarraga, garai hartan Iturengo apeza zena eta don Faustino Arbizu, erretorearen laguntzailea. Gainerako apezak beharbada Jose Ignazio Telletxearen ikaskideak eta lagunak, Jose Maria Setien eta beste batzuk.
17’’. Apezen gibeletik heldu direnak, hauexek: ezkerretik eskuinera, Antonio Goñi, Xixternekoa [Sastrearena], Joxe Ariztoi, Pioinekoa, Ramon Mutuberria, Sotillenekoa eta Maurizio Azkue, Lopenekoa. Joxeren eta Ramonen gibelean, Mattin Azkue, Lopenekoa.
54’’. Martintxo alkatea eta Nikasio Labaien, Juantsenekoa [Joansantzenea].
1’07’’. Nikasioren gibelean, Benedikto Vicente, Herriko Etxeko idazkaria. Benediktoren gibelean, Joxe Ariztegi, Manekoa [Marenea].
1’13’’: Lehen lerroan, Francisco Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita], Periko Mikeo eta Ignazio Elizalde. Gibelean, Joxe Mari Urroz, Barbenekoa [Barberenea], Domingo Aizpurua, Betenekoa [Beruetenea]. Ignazio Elizalderen eskuinean Jorgitto, Altxunekoa ageri da eta Ignazioren gibeletik, Maximo Ariztegi, Prosentzenekoa [Perosantzenea], aipatutako Joxe Ariztegi, eta Luis Mari Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita].
1’33’’. Zortzikoa edo mutil dantza, plazan. Ignazio Elizalde, Joxe Mari Urroz, Serapio Sagaseta –txalekoarekin- Palazioko bordakoa, Eustakio Elizalde, Antonio Goñi, Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Aranburunekoa, Bautista Bereau, Tolatekoa [Tolaretea], Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Martintxo Baleztena, Iturengo Errandenekoa [Errandonea] eta, azkena, Maximo Ariztegi.
2’11’’. Soka-dantza. Serapio Sagaseta, Maria Angeles, Ignazio Telletxearen arreba, Bautista Bereau...
2’ 38’’. Ignazio Elizalde... eta lau haur pareta kontran. Horietan ttikiena, ustez, Andres Iñigo.
2’ 59’’. Luisa Urroz, Alontsenekoa [Alontsonea], Joxe Mari Urroz, Antonio Goñi... ageri dira.
3’10’’. Victor Sagardia apeza, Palaziokoa, ageri da, ezkerraldean.
3’17’’. Plazaren erdian, ustez, Ignazio Iturbe, Alontsenekoa [Alontsonea].
3’37’’. Saturnino Telletxea, botila eskuan, eta Ignazio Elizalde.
Emakume gehienak agian Telletxearen familiakoak edo lagunak izanen dira, egun horretarako Donostiatik Iturenera etorriak.

Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/12
Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia
Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/11
Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.
Dantzan on Joxemiel Bidador Pastorala Iruñeko euskaldunak
2015/10/19
Aupa Leire, mila esker zure erantzungatik! Bideoari dagokionez, guk ikusi dugu bideoa txertatuta zure blogean ( http://eibar.org/blogak/leire/iruneko-euskaldunen-lezioa ) eta ongi ageri zaigu. Ez dakigu zer arazo izan daitekeen. Ordenagailuarekin begiratu duzu ala tablet/mugikorrarekin?
Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?
2015/07/29
Eskerrikasko Aurtzaka!
Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.
Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.
Ondo ibili!
Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.
Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.
Ondo ibili!
Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?
2015/07/28
Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!
Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?
2015/06/12
Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.
Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika
2015/03/09
Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.