Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Mentxu Alkorta dantzaria eta soinujolea hil da

2021/01/25

Dantza klasikoan, garaikidean eta trikiti munduan ibili den Mentxu Alkorta Arzak (Donostia, 1947 - Erratzu, 2021) hil da. Dantza klasikoan formatu zen lehendabizi eta ondoren Anexa Euskal Herriko lehenengo dantza garaikide konpainiako kide izan zen. Dantza garaikidean dantzari profesionala i...

Gehiago irakurri

Festak ez dira ospatu, baina alkate-dantza egin dute Lakuntzan

2021/01/22

San Saastin jaiak bertan behera gelditu dira Lakuntzan, baina kintoek alkate-dantza dantzatzeko ohitura ez etetea erabaki dute. Hori horrela, San Sebastian egunean, arratsaldeko 18:30ak aldera plazaratu dira neska-mutil gazteak. Dantzari segida emateko erabakia hartu dute, baina osasun neurriak kon...

Gehiago irakurri

Inauteri ofizialik ez dirudi izango denik aurten

2021/01/19

Sunbilla, Leitza eta Malerrekako inauteriak izaten dira lehenak, eta udalek bertan behera utzi dituzte inauteri festak ofizialki. Urteko lehen inauteriak, ofizialki behintzat, ez dira ospatuko, eta otsaileko inauteriekin gerta daitekeenaren iragarpena izan daiteke.  2020an inauteri gehienak just...

Gehiago irakurri

Sabino Arana saria Juan Antonio Urbeltzi

2021/01/15

Sabino Arana Fundazioak 2020ko sariak zeintzuk diren jakinarazi du eta Juan Antonio Urbeltz folklorista da saria jasoko duenetako bat. Honakoak dira beste sarituak: Remei Sipi, Jose Barreira, Amaia Gorostiza eta Bilboko Mediku Zientzien fakultatea. 50 urteko ibilbidea sarituta Juan Antonio Ur...

Gehiago irakurri

Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/12

Dantza talde ez profesionalen entseguak baimendu ditu Eusko Jaurlaritzak neurri berriekin . Azaroaren 6an "dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez profesionalak" bertan behera gelditu ziren . Orain, dantza talde ez profesionalek entseatzeko aukera izango dutela diote neurri berriek, hon...

Gehiago irakurri 6

Ana Santa Coloma Beti Jai Alaiko kide historikoa hil da

2021/01/08

Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldean  hainbat hamarkadaz aritutako Ana Santa Coloma hil da. Gaztetan Sección Femeninan aritu zen dantzan, baina dantzaren munduan buru-belarri Beti Jai Alai dantza taldean murgildu zen, taldeko  jantzitegiaren a rduradun eta jostun lanetan bereziki. Lantalde ...

Gehiago irakurri

Igor Yebra badoa Uruguaiko Sodre Ballet Nazionaletik

2021/01/05

Agur esan dio Igor Yebrak (Bilbo, 1974) Uruguaiko Sodre Ballet Nazionalaren gidaritzari. Hiru denboralditan aritu da balletaren zuzendaritza artistikoan. 2018ko urtarrilean ekin zion lanari, Julio Bocca argentinarraren erreleboa hartuz; eta orain, Maria Noel Riccetto dantzari ohi uruguaitarrak hart...

Gehiago irakurri

2020 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak

2020/12/30

2020. urtea berezia izan bada ere, azken urteetan bezala, sarrerarik arrakastatsuenak Zuberoako Maskaraden egutegia eta Inauterien oinarrizko egutegia izan dira. Horiek alde batera utzita, jarraian dituzue 2020ak eman dituen  10 albiste irakurrienak eta 10 bide...

Gehiago irakurri

Martinez, Mayor, Santa Coloma, Lezameta eta Uri Oste eskertuko ditu gaur BDBk

2020/12/04

IV. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldia izango da gaur, eta Maria Rosario Martinez, Jesus Mayor, Ana Santa Coloma eta Pedro Lezameta dira aurtengo izendatuak. Esker Onak ekitaldiak dantza tradizionalarekin eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lotura duten norbanako eta taldeak balioan jar...

Gehiago irakurri

Dantzazaleentzako hamaika produktu Durangoko Azoka online dendan

2020/12/04

Aurtengo Durangoko azoka berritasun nagusia online denda da. COVID-19ak mugatutako azoka izango da 2020koa, baina etxetik erosteko aukera ekarri du pandemiak. Dantzazaleentzako interesgarriak izan daitezkeen zenbait produktu zerrendatu ditugu sarrera honetan. Aurtengo nobedadeak jaso eta aurreko ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"

Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com