Dokumentuaren akzioak
Aukeranen Migratzaileak, emozioak eta galderak mugimenduan
Migratzaileak dantza ikuskizuna sortu du Aukeran dantza konpainiak; obra honen bidez migrazioaren inguruko emozioak eta galderak sorrarazi nahi dizkiote ikusleari. Donostiako Dferia azokan aurkeztu berri dute lana, eta datorren emanaldia Bilboko Loraldia festibalean izango da, hilaren 25ean, 19:30ean, Arriaga Antzokian.
Mugitzen, migratzen
25 urte dira Aukeran oholtzetan mugitzen hasi zela; Migratzaileak 15. ikuskizuna da. Lan honekin ikusleak hausnartzera gonbidatu nahi ditu: "Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak".
Oholtzan migratzen, ideiak dantzatzen eta gorputzak mugitzen ibiliko dira Ane Anza, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano eta Claudia Talavera; Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean. Oier Guillanek egin du gidoia, Xabi Aburruzagak konposatu du musika eta argiztapenaz Carlos Solano arduratu da.
Fitxa artistikoa eta teknikoa
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Gidoia eta Dramaturgia: Oier Guillan
- Musika konposatzailea: Xabi Aburruzaga
- Koreografia berezia “Aukeran 2.5”: Iker Karrera
- Koreografia garaikideak: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz.
- Argiztapen-diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Anza , Ane Etxeberria , Unai Iraola , Maier Muruamendiaraz , Nahikari Sanchez , Uxue Sanchez , Danel Serrano , Claudia Talavera
- Off-eko ahotsak: Intza Alkain, Yoro Ndiaye
- Ekoizpena: Eli Alberdi
- Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
- Ilustratzailea: Carlos Latorre León
- Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak
Migratzaileak Loraldia festibalean
- Noiz: Martxoaren 25ean, 19:30ean.
- Non: Bilboko Arriaga Antzokian.
- Sarrerak: Arriaga Antzokia
Dokumentuaren akzioak