Orain arteko ekarpenak

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2009 Atarrabian

2009/07/06

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2009 Atarrabian
Euskal Dantzarien Biltzarrak Euskal Herriko Dantzari Egunaren egitaraua eta emanaldi nagusan egingo diren dantzen zerrendaren berri eman du. Irailaren 12an Atarrabian ospatuko da Dantzari Eguna.

Gehiago irakurri 2

Ikasi moonwalk edo ilargiko ibilera egiten bi minututan

2009/06/29

Sustatun irakurri dugu datorren asteazkenean, uztailaren 1ea, nazioarteko Moonwalk eguna izendatu dutela, Michael Jacksonen omenez. Moonwalk edo ilargiko ibilera da bere ekarpen koreografiko ezagunenetakoa.

Gehiago irakurri 1

Dantza taldeen funtzioaz mahai-ingurua Errenterian

2009/06/23

Errenteria Dantzan egitarauan dantza taldeen funtzioaz, iraganaz eta etorkizunaz hitzegiteko mahai-ingurua burutu da. Ramon Santxez-ek moderatuta Xabier Mendizabal, Patxi Laborda eta Jon Maya aritu dira hizketan. Hona hemen mahai-inguruaren audioa entzuteko moduan.

Gehiago irakurri

Stonehengen dantzan Udako solstizioan

2009/06/22

Stonehengen dantzan Udako solstizioan
Udako solstizioa hainbat tokitan ospatzen da, baina gune batzuk oihartzun berezia izaten dute. Stonehengen, Ingalaterran, adibidez milaka lagun biltzen dira historaurreko megalito ikusgarrien inguruan eguzkiaren ezkutatze eta agertze orduetan. Morris dantzariak ere bertan izan ohi dira.

Gehiago irakurri

Agintariak dantzan

2009/06/16

Agintariak dantzan
Zuri-gorriz jantzitako dantzariez gain, zinegotzi eta alkateek ere parte hartzen dute soka-dantzetan Euskal Herriko zenbait herritan. Antzuolan, Beasainen, Lazkaon, Ordizian, Zerainen... izaten dira agintarien soka-dantzak. Horrez gain badira une jakin batzuetan ere dantzan aritu izan diren agintariak. Patxi Lopez lehendakari berria dantzari izandakoa dugu eta dantzan ikusiko al dugu aurki?

Gehiago irakurri

Euskal dantza taldeak atzerrira 2009

2009/06/16

Euskal dantza taldeak atzerrira 2009
Uda giroa heldu ahala, asko dira atzerrira dantzara ateratzen diren euskal dantza taldeak. Urtero bezala, horien bilduma egin nahi dugu dantzan.com-en. Bidai batzuen berri badugu dagoeneko, baina zuen dantza taldearekin atzerrira bazoazte udan, gustora jasoko genuke albiste honetan.

Gehiago irakurri 3

Euskal dantzak 1922an, folklorista britainiar baten begietan

2009/06/11

Euskal dantzak 1922an, folklorista britainiar baten begietan
1922an Janet Heatley Blunt folklorista Euskal Herrian izan zen, bertako dantzak ikusi eta horien inguruko informazioa biltzen. Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Gipuzkoan izan zen, eta hainbat dantza dokumentatu zituen argazki, testu eta partitura bidez. Bildutako material interesgarri hori eskura dugu orain English Folk Dance and Song Society elkartearen ekimen bati esker.

Gehiago irakurri

Guardiako dantzak Indarra dantza taldearen eskutik

2009/06/09

Gasteizko Indarra dantza taldeak Guardiako hainbat dantza eskaini zituen 2009ko urtarrilaren 17an, Galdakaon, Ibilaldiaren ospakizunetan, eta Andra Mari dantzari taldeak gonbidatuta. Arku-dantza, kalejira, makil-dantza, jota eta txulalai ikus daitezke ondoko bideoetan.

Gehiago irakurri

Amaitu dira luzamenduak

2009/05/27

Amaitu dira luzamenduak
Dantzariek joko polita eman diote asteburuan Berria egunkariari Eibar-Gasteiz autobidearen inaugurazioaren berri emateko. Ekitaldian dantza egin behar zuten bi dantzariak luzamenduak egiten ageri dira autopistaren ertzean eta "Amaitu dira luzamenduak" titularrarekin joko bikoitza egin du kazetariak, dantzarien hankak adina luzatu diren errepide-lanei erreferentzia eginez.

Gehiago irakurri

Udako dantza ikastaldiak Donostian

2009/05/26

Udako dantza ikastaldiak Donostian
Ohi bezala, udako dantza ikastaldiak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritzak. Dantza klasikoa eta garaikidea izango dira ikasgai. Orlando Salgado izango da dantza klasikoko irakaslea, eta Nadine Gerspacher dantza garaikidekoa. Artelekun egingo dira ikastaroak ekainaren 29tik uztailaren 10era.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]

Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/22

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]

Dantzan - Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.