Orain arteko ekarpenak
Kabalkadak Luzaide, Izpura eta Baigorrin Pazko igandez
2011/04/20

Igande honetan, apirilaren 24ean, Pazko igandea ospatzen da. Egun hau aitzaki kabalkada ezberdinak ikusteko aukera izango da Luzaide, Izpura eta Baigorrin. Luzaiden aski ezagunak diren bolantak, Izpuran bertako kabalkaden hogeita hamargarren urteurrena eta Baigorrin Nafarroako eguna ospatuko dira besteak beste.
Dantza argazki eder gehiago GureGipuzkoan
2011/04/19

GureGipuzkoa etengabe ari da argazkiak jasotzen eta sareratzen, eta dagoeneko izugarrizko altxorra du denon eskura. 125.000 argazki baino gehiago sareratu dira dagoeneko GureGipuzkoaren bidez, eta horien artean dantzaren inguruko argazki eder pila ikusi daitezke.
Dantzan Ikasiren eskaintza berria: Ingurutxoak, haur folklorea, dantza eta musika
2011/04/19

Ikastaro eskaintza berria prestatu du Dantzan Ikasik. Ingurutxoak, haur folklorea eta dantza eta musika nola uztartu lantzeko aukera izango da maiatza eta uztaila bitartean eskainiko diren ikastaroetan.
Janet Novas-en ikastaroa Dantzagunean
2011/04/18

Maiatzaren 7 eta 8an, Janet Novas dantzari eta koreografoak ikastaroa eskainiko du Donostiako Dantzagunean, Artelekun. Larunbatean zein igandean 10:00etan hasi eta 14:00etan bukatuko den tailerrean Janet Novasek bere dantza ibilbidean sortu zaizkion galderei erantzun nahian berak asmatutako erantzunak, dantzarako lan metodologiak, proposatuko ditu.
Nafarroaren eguneko dantza eskaintza
2011/04/18

Datorren igandean, apirilaren 24ean, Nafarroaren eguna ospatuko da urtero legez Baigorrin. Ekitaldi ugari antolatzen dira egun horretarako, eta egitarauaren barruan, noski, ezin dantza falta.
Kabalkada, dantzaldiak... aukera andana izango da egun horretan dantzaz gozatzeko. Hemen dakarkizuegu Nafarroaren eguneko dantza egitaraua.
Folk Lore jaialdia 2011 Iruñea eta Uharten
2011/04/15

1996an hasita urtero antolatzen dabil Amaiur Dantza taldea "Folk Lore" jaialdia. Aurten, Folk Lore jaialdi hori apirilaren 16 eta 17ko asteburuan ospatuko da, Iruñean eta Uharten. Euskal Herria eta Kataluniako taldeek hartuko dute parte aurtengo jaialdian.
Portugaleteko VI. Folklore Azoka
2011/04/14

Elai-Alai Fundazioak antolatuta, datorren apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean Portugaleteko VI. Folklore Azoka ospatuko da. Musika, dantza, artisauak, tallerrak eta beste hainbat ekitaldi bilduko ditu azokak.
Xiru Festibala 2011, Gotaine-Irabarne eta Altzürükün
2011/04/13

Asteburu honetan, apirilaren 15, 16 eta 17an, Xiru festibalaren hogeita bigarren edizioa ospatuko da Gotaine-Irabarne eta Altzürükü, Zuberoako udalerrietan. Festibalak izango du dantzarentzat tarterik: Par-Alleles Hip Hop taldea, herriko dantzarien saioa eta "Maskar" ikuskizuna baitaude iragarrita. Ander Lipus, Abarka dantza taldea, Herriko dantzariak... bilduko ditu Maskar ikusgarriak.
Ari du, Oinkariren azken lana
2011/04/12

Villabonako Oinkari dantza taldeak "Ari du" lana aurkeztuko du ostiral honetan Tolosako Leidor antzokian. Euria da Oinkari Dantza Taldea aurkeztera datorren "Ari du" emanaldi berri honen ardatza. Proiektuak, gainera, Juan Kruz Igerabide euskal idazle eta poetaren olerkien laguntza izango du. Poesiak berak markatuko du euriak duen erritmoa, eta Oinkarik erritmo horretara osatuko ditu bere dantzak.
Dantza, euskal kultur soinuen mapan
2011/04/12

Euskal Herrian diziplina askotan lan egiten duten laurogeita bi sortzaile eta eragilerekin hitz egin du Kultura Irekia elkarteak. Disziplina horien artean aurkitu dezakegu dantza ere. Egungo Euskal Kulturaren Soinuen Mapa izena jarri dioten egitasmoan, dantzaren inguruko sei elkarrizketa aurkitu ditzakegu, guztira hirurogeita hamaika elkarrizketa egin badituzte ere.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.