Orain arteko ekarpenak
dantza.eus domeinua izango dugu
2014/06/12
PuntuEus fundazioak .eus domeinua izango duten 91 aitzindariak izendatu ditu, eta horien artean dantzan.com-ek eskatutako dantza.eus dago. Ekainaren 21ean aktibatuko dira .eus lehen domeinuak.
'n' gabe?
Bai, begi zorrotza duzuenak ohartuko zineten, dantza.eus idatzi dugula, eta ez dantzan.eu...
San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sorrera ekitaldia egingo da ostiralean
2014/06/11
San Martin Ezpata-dantza 2014ko azaroaren 11an estreinatuko da Biarritzen eta ezpata-dantza hori plazaratzeaz arduratuko den kofradiaren eratze ekitaldia ospatuko da ostiralean, ekainaren 13an, Baionan. Maritzuli konpainiaren ekimenez, eta Lapurdiko zenbait dantza taldetako kideen parte hartzeareki...
Ekainaren 26an argitaratuko dira dantza sustatzeko Jaurlaritzaren diru-laguntzak
2014/06/10
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak jakinarazi duenez, dantza sustatzeko diru-laguntzen 2014ko deialdia datorren ekainaren 16an argitaratuko da EHAAn. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 26ra arte (hori barne) zabalik egongo da. Kultura Sailaren oharrean nabarmendu denez "Iazko deialidarekin alde...
Natxo Monteroren "Barbecho" lanaren estreinaldia La Fundicionen
2014/06/09
Erabat ezinezko litzaiguke bizitzea jolasteko aukerarik izango ez bagenu. Jolastu, diogu, baina ez tren txiki batekin, gizakiok jolasten dugun moduan baizik. Musika entzuten dugunean, jolasten arigara; dantzan egiten dugunean, jolasten ari gara; paseoan bagoaz, jolasten ari gara. Zentzu ludikoa hor...
Dantza berriak Cabanillaseko paloteadoa berpizteko
2014/06/05
Aurrera doaz Cabanillaseko paloteadoa berreskuratzeko lanak, eta Tresmontes elkarteak jakinarazi du 2014ko abuztuaren 16an izango dela estreinaldia. Mendebetez lozorroan izan da paloteadoa Cabanillas-en, eta Jimeno Juriok, Francisco Sierrak eta Ortzadar elkarteak bildutako dokumentazioa baliatu dute paloteadoa berregiteko. Deabrua, Aingerua, nagusia eta artzainarekin batera 22 dantzari arituko dira.
Mikel Laboa Katedraren 2014ko deialdiak argitaratu dira
2014/05/30
Euskal musika, dantza eta bertsolaritzari buruzko ikerketak burutzeko zenbait deialdi egin berri ditu Mikel Laboa Katedrak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker sorturiko Mikel Laboa Katedraren helburu nagusia euskal arteari buruzko ikerket...
Emakumeek eta gizonezkoek mutil-dantzak elkarrekin dantzatu dituzte Iruritan
2014/05/30
Iruritako Xalbatore festak hasi dira Baztanen, eta bi urtez Iruritako festetan mutil-dantzarik egin gabe pasa ondoren, ikusmina zen ea aurtengoan zer gertatuko den ikusteko. Bart egin da lehen mutil-dantza saioa Iruritako plazan eta liskarrik gabe, emakume eta gizonek elkarrekin dantzatu dituzte mutil-dantzak.
"Nundik Nora" ikuskizuna estreinatuko du Maritzulik ekainaren 20an Hendaian
2014/05/30
Jon Iruretagoienak eskainitako hitzaldi-dantzatua ikuskizun bihurtu du Maritzuli konpainiak, eta datorren ekainaren 20an, Hendaiako Mendi Zolan egingo du estreinaldia. Hamabi dantzarik lagunduta, Zuberoako dantzen aurrekari historikoak agerian jartzen ditu ikuskizunak, hitzak eta dantzak uztarturik.
Dantza mugimenduaren pedagogia Aiko taldearekin
2014/05/29
DantzaBiz Bizkaiko dantza etxeak antolatuta, dantza mugimenduaren pedagogia ikastaroa eskainiko du Aiko taldeak datozen ekainaren 13an eta 20an Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren egoitzan. Mugimendua, erritmoa, suspensioa, azentoa, konpasa eta oro har musika, erritmoa eta egitura lantzeko gonbidapena da ikastaroa.
Antonio Arraiza, 100 urte bete zituela ospatzeko aurreskua dantzatu zuen fraidea
2014/05/29
Azken egunotan zenbait komunikabidetan argitaratu da honako argazki bitxi hau. EFE berri agentziak 100 urte bete ditu, eta hori ospatzeko zenbait erakusketa eta ekitaldi burutu ditu, eta erakusketa horietako batean honako argazkia ageri da. Errenterian, 1992. urtean egindako argazkia da, eta irudian ageri dena Antonio Arraiza da, 100 urteko gizona bere urtebetetze berezia ospatzeko zer, eta aurreskua dantzatzen ageri dena.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com - Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe [...]
Dantzan.com - Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu [...]
Dantzan.com - Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa [...]
Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.
Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/07
Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.
Dantzan.com - Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua
2013/12/10
Mila esker Weiditz-en liburuaren loturagatik Mikel! Pisgeina hitzari buruz, Oier Gorosabel-ek twitterren galdetu du ea ez ote den izango "vizcaina" hitzaren transkribapen fonetikoa. https://twitter.com/Txikillana/status/408888045383843840