Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

129 urteren ondoren paloteadoa plazaratuko dute Corellan

2025/09/19

Datorren larunbatean, mende luzez galduta egon ondoren, Corellan paloteadoa antzeztuko dute. 19:00etan izango da, Foruen Plazan. Nafarroako Erriberako zonaldeetan ohikoak diren paloteadoen gisan, dantza, musika, antzerkia, umorea eta kritika eramango dituzte oholtzara. Tambarria dantza taldea...

Gehiago irakurri

Olatz Larunbe: Ihtok

Berrioplano, María de Maeztu Kultur Etxea
2025/10/12 19:00

Soka-dantza plazaratu dute Mutrikun luzaroan galduta egon ondoren

2025/09/18

Gure Ametsa dantza taldeak soka-dantza dantzatu du Kalbario jaietako Piñastegi egunean. Herri osoa mahoiz jantzita esnatu da; portuan da gaurkoan festa. Sardina usaina sumatzen da eta umeak arranplan ari dira jolasean, txirristan. Helduak, berriz, kukainarekin. Bar Puerto aurreko zabalgunean hesia...

Gehiago irakurri

Murchante, Atharratze, Mendexa, Tolosa eta Gasteizko dantzariak Basaurin

2025/09/17

Euskal Herriko Dantza Agerketa egingo da urtero legez asteburuan Basaurin. 53. edizio honetan Murchante, Atharratze, Mendexa, Tolosa eta Gasteiztik etorriko dira dantzariak beren etxeko dantzak erakustera; jaialdi honen helburua tokian tokiko dantzen erakustaldia egitea baita. Larunbatean i...

Gehiago irakurri

Dantza, erbestea eta maitasuna eramango ditu Karmelek Zinemaldira

2025/09/11

Kirmen Uribe idazlearen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarritutako Karmele filma Zinemaldian aurkeztuko du Asier Altunak . Gerra garaiko dantza eta kantuen bidez korapil a tu zen maitasun istorioa kontatzen du filmak eta irailaren 21ean, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizi...

Gehiago irakurri

Agintariak soka-dantzan Ameriketan

2025/08/26

Boiseko Jaialdiren baitan, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria eta Brad Little Idahoko Gobernadorea soka-dantza bana gidatzen ikusi ditugu uda honetan. Boiseko kapitolian soka-dantzan lotu ziren uztailaren 29an eta Idaho Center-en beste horrenbeste egin zuten abuztuaren lehenean. Aurr...

Gehiago irakurri

Bilboko Aste Nagusia Dantzan 2025

2025/08/16

Mari Jaiak besoak altxa eta dantzarako gonbita egingo die abuztuaren 16tik 24ra Bilbora gerturatzen diren guztiei: erromeriak, euskal dantza taldeen emanaldiak, erraldoien kalejirak, dantza ikastaroak... Abuztuak 16 larunbata 20:00 Erromeria eta Larrain-dantza Plaza Barrian. Abuztuak...

Gehiago irakurri

Donostiako Aste Nagusia Dantzan 2025

2025/08/08

P iraten abordaiarekin eta kanoikadarekin batera lehertuko da festa larunbat honetan Gipuzkoako hiriburuan. Abuztuaren 9tik 16ra bada zer dantzatu eta zer ikusia: dantzaldiak, dantza emanaldiak, erraldoi ak ... izango dira Donostiako hainbat txokotan. Abuztuak 9 larunbata 18:00 ...

Gehiago irakurri

Kepa Artetxe, Galdakaoko dantza-maisua hil da

2025/08/07

Kepa Artetxe Altuna (1939-2025), Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko dantzari eta dantza-maisua hil da 86 urterekin. Jaiotzez galdakoztarra, Arratiako gurasoak izan zituen Kepak eta hain zuzen, Arratiako jotak deitu izan den dantza-moldearen erreferente nagusia izan da, Euskal Herri osoan eta nazi...

Gehiago irakurri 1

Gasteizko jaiak dantzan

2025/08/04

Abuztuaren 4tik 9ra bitartean ospatuko dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak . Aurreko egunetan ere festa usainean ibili dira gasteiztarrak, baina gaur lehertuko da jaia Zeledonen jaitsiarekin. Dantzarako lekurik onenak Aihotz eta Santa Maria plaza izango dira, trikitixa, larrain-dantza edota ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.

Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/08/14

Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."

Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen

2013/05/20

Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!

Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/04/30

Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, bildotsak eta hartza gerora ere agertu izan zirela maskaradetan. Kapela konikoak monografiko baterako emango luke!

Dantzan.com on British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta

2013/02/21

Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo honetan, "48 segundutik aurrera, Andra Mari Eusko Dantzariko dantzariak" agertzen direla eta "Euren artean lehenengoa Kepa Artetxe".
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
 

Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/14

Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".

Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/14

Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz:

"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."

Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):

http://www.dantzan.com/[…]/file

Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/14

Aitor Gorostizak <dantzan> posta zerrendan esandakoa:

Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:

"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"

Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf

Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/08

Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun.
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...

Dantzan.com on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan

2013/02/04

Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com