Doktoretza eskuratu du Alaia Cachenautek Uztaritzeko kaskarotei buruzko ikerketarekin
Alaia Cachenaut-ek doktore-tesia defendatu du Tolosan (Okzitania), Jean Jaures unibertsitatean. Antropologia Sozial eta Historikoaren alorrean egindako ikerketan, azken 50 urteetan Uztaritzeko kaskarotetan emakumeek izan duten lekua, genero-harremanen bilakaera eta kultur bizitzan parte hartzeko eskubidea aztertu ditu. Ikerketaren emaitzen zati bat iazko Dantzan Topaketetan aurkeztu zuen. Orain, doktore-tesia defendatuta, lana osorik aurkeztu du.
Sukaldetik plazara
Ikerketak emakumeen rolak eta haien bilakaera aztertzen ditu, baita nesken dantzarako eskubidearen alde azken hamarkadetan garatutako aldarrikapenak eta erresistentziak ere. Abiapuntu gisa, kultura-eskubideen ikuspegia hartu du, eta Uztaritzeko kasua baliatu du tradizioaren, generoaren eta kultur parte-hartzearen arteko harremanak aztertzeko.
Ikerketak azaleratu du emakumeak, protagonismoko funtzioetatik baztertuak izan direla, baina beste kaskaroten inguruko hainbat lanetan aritu direla, nahiz eta sarritan ikusezin geratu diren. Era berean, azaltzen du nola, 1970eko hamarkadatik aurrera, emakumeek dantzan parte hartzeko aldarrikapenak egin zituzten, eta nola prozesu horrek 2022an izan zuen mugarri nagusia, kaskaroten taldea mistoa izatea onartu zenean.
Dantzan