Sare sozial pribatiboak eta bestelako plataforma batzuekiko Dantzan-en jarrera
Sare sozialak (IG, X, Fcb,...) eta bestelako plaforma batzuren (youtube, e.a.) erabili kritikoa egitearen garrantziaz ohartuta gaude. Jabetuta gaude maiz gure denbora eta edukia eskaintzen diegula, nahiz eta gure eta gure edukien kontrako joera izan haien algoritmo zein erabaki pertsonalek. Gainera, egun batean haien jokabidea edo jabeak aldatu eta gure kontra zuzenean baliatzen dute oparitu diegun guztia.
Horregatik, badago aspaldi nazioarteko mugimendu bat jabetza komunala duten plataformak (wikipedia, mastodon, e.a.) lehenesteko eta norabide horretan RAP neurriak bultzatu ditu izen bereko elkarteak (Frantzian sortutako elkartea da, bere siglek adierazi nahi dutena Publizitate Erasoari Erresistentzia (RAP) da. RAP-ek kapitalismo digital publizitarioaren eragina minimizatzeko eta komunikazio osasungarriagoa sustatzeko, hiru neurri errazez osatutako karta bat sortu zuen 2016an.
1. Erabili sustatu gabe. Alegia, ez jarri "gure espazioetan haien ikonoak" eta jarrita baditugu "haien ikonoak gure webgunetik kentzea".
2. Saihestu eduki esklusiboa. Ez argitaratu sare sozialetan eduki esklusiborik eta gure webgunea edo parte-hartzeko komunitarioko espazioak lehenetsi. Iruzkinei buruz ere, salbuespenezkoak izatea gomendatzen da, "osasungarriagoa da elkarrizketak espazio propioetan edo komunitarioetan sustatzea."
3. Diru-ekarpenik ez egin. "Gure argitalpenak lehenesteko ordaintzen badugu, pertsonen arreta esplotatzen duen eta ingurune digital toxikoa sortzen duen publizitate-sistema bat finantzatzen eta horretan parte hartzen ari gara. Erabaki dezakegu, ordea, giza makro-etxaldeak finantzatzeari uztea. Ez dezatela gure aldetik zentimorik ere jaso!"
Informazioa: +RAP! -Neurriak