Munduko euskaldunak soka berean aurreskua dantzatuz

2019/12/06
Munduko euskaldunak soka berean aurreskua dantzatuz

Euskal Gizataldeak Munduan VII. Kongresuaren baitan, Euskaldunak Kalifornian erakusketa ireki da Bilboko Euskal Museoan urriaren 3an. Bertan izan dira kongresuan parte hartzera etorritako munduko hainbat lurraldetako euskaldunak. Hitzartzeekin hasi aurretik, guztiak batera soka batean batu, eta elkarrekin aurreskua dantzatu dute.

Euskaldunak Kalifornian erakusketaren irekieran dantzatutako aurreskua, Bilbon, Euskal Museoan, 2019-10-03. Argazkia: Irekia.

Sokan sartu dira munduko hainbat txokotako euskaldunak, Boise, Montevideo, Londres, Salt Lake City, Reno, Mar de Plata, Gasteiz edo Necocheakoak, eta tartean, William Douglas, euskal kultura eta identitateari buruz nazioarteko ikerketan aitzindaria. Aurresku hori bideratzeaz arduratu dira dantzan.com, Kezka dantza taldea eta Usartza txistulari taldea. 

Euskaldunak Kalifornian erakusketaren irekieran dantzatutako aurreskua, Bilbon, Euskal Museoan, 2019-10-03. Argazkia: Irekia.

Euskaldunak Kalifornian erakusketaren irekieran dantzatutako aurreskua, Bilbon, Euskal Museoan, 2019-10-03. Argazkia: Irekia.

Sokan Euskal Museoko klaustro ederrean, Mikeldiren idoloaren alboan, ingura-minguran hasi ondoren, desafioa dantzatu dute aurresku eta atzeskuek. Zerbitzariek lehen gonbidatua plazaratu dute aurreskuak agurra dantza diezaion. Patty Miller izan da lehen gonbidatua, Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeko zuzendaria, eta bere aurrean dantzatu du aurreskuak. Bigarren gonbidatu berezia Asun Garikano, idazlea eta Ameriketako euskaldunen historiaren ikertzailea izan da, eta atzeskuak dantzatu du bere aurrean. 

Euskaldunak Kalifornian erakusketaren irekieran dantzatutako aurreskua, Bilbon, Euskal Museoan, 2019-10-03. Argazkia: Irekia.

Euskaldunak Kalifornian erakusketaren irekieran dantzatutako aurreskua, Bilbon, Euskal Museoan, 2019-10-03. Argazkia: Euskal Museoa.

Banan-banangoa sokako guztiek dantzatzeko aukera izan dute, bakoitzari beren txanda iritsi ahala, pauso batzuk aurrera egin eta bakarka dantzatu dute hainbat kidek. Munduko euskaldunek, beste behin erakutsi dute euskal dantzaren hizkuntza menderatzen dutela, euskal dantzak batzen gaituela bateko eta besteko euskaldunak, gorputz-lengoaia bera konpartitzen dugula. 

Euskaldunak Kalifornian erakusketaren irekieran dantzatutako aurreskua, Bilbon, Euskal Museoan, 2019-10-03. Argazkia: Irekia.

Euskaldunak Kalifornian erakusketaren irekieran dantzatutako aurreskua, Bilbon, Euskal Museoan, 2019-10-03. Argazkia: Irekia.

Euskaldunak Kalifornian erakusketaren irekieran dantzatutako aurreskua, Bilbon, Euskal Museoan, 2019-10-03. Argazkia: Irekia.

Fandango eta arin-arin eta azken kalejira alaiarekin, gorputzak berotuta eta soka-kide guztien arteko harremana tinkotuta bukatu da soka-dantza. Hizlarien ekarpenak entzun eta erakusketa bisitatzeko unea iritsi da.