Aukeratu Dantzan.eus zure iturburu hobetsien artean

2026/06/11
Aukeratu Dantzan.eus zure iturburu hobetsien artean

Dantzan.eus zure erreferentziazko informazio-iturria bada euskal dantzaren inguruko albisteak, erreportajeak, ikerketak eta agenda jarraitzeko, orain are errazago duzu haren edukia Googlen bertan lehen lerroan izatea. Googlek berriki zabaldu duen "Preferred Sources" edo "Iturburu hobetsiak" funtzioari esker, erabiltzaileek gustuko dituzten hedabideak lehenetsi ditzakete bilatzailean. Aukera horren bidez, aukeratutako komunikabideetako edukiak maizago agertzen dira Googleren Top Stories eta From your sources ataletan, betiere bilaketarekin lotutako informazioa argitaratu badute.

Dantza eta euskal kulturaren inguruko informazioa jarraitzen dutenek aukera dute hemendik aurrera Dantzan.eus ere beren iturburu hobetsien artean gehitzeko. Horretarako nahikoa da esteka honetan klik egitea.

Googlek azaldu duenez, erabiltzaile bakoitzak nahi adina hedabide aukeratu ditzake, eta horiek maizago agertuko dira albisteekin lotutako bilaketetan. Hala ere, gainerako iturriek ere presentzia izaten jarraituko dute; hobespen-sistemak ez ditu bestelako emaitzak ezabatzen, baizik eta aukeratutako iturriei ikusgarritasun handiagoa ematen die.

Dantzan.eus-en kasuan, euskal dantzaren inguruko albisteak, ikerketak, agenda, ikus-entzunezkoak eta ondareari buruzko edukiak jarraitzen dituzten irakurleentzat modu erraza izan daiteke webguneko informazioa Googleren bidez ere gertuago izateko.