Dantzan Egunean Behin jokoan
Egunean Behin galdera-erantzunen jokoan protagonista izan da Dantzan 2025eko azaroko lehen astean (3-10). CodeSyntax enpresak (Dantzan.eus webgunea egiten duen berberak) garatzen duen jokoan 37.797 jokalarik parte hartu dute aste honetan. Guztira 198.282 partida jokatu dira, eta beraz, Dantzan-en iragarkiak 250.000 ikuspen inguru izan ditu. Jokoaren pantailan eskaintzen zen lotura jarraituz 931 klik bideratu dira dantzan.eus-era.
Lau galdera jarri dira Dantzan-etik proposatutakoak jokoan eta jokalariek emaitza txukunak lortu dituzte:
1. Zer dira errebonbilloak?
- Elorrioko alardea 5912 %76.4
- Erretako bonbillak 569 %7.4
- Erregositako esnea 1253 %16.2

2. Zenbat dantzarik parte hartu dute Beasaingo Igartzako 2025eko ezpata-dantzan?
- 100 4331 %55.3
- 10 76 %1.0
- 1000 3427 %43.7

3. Nongoa da Orok Bat euskal dantza taldea?
- Saint-Pierre eta Mikelune 4056 %51.9
- Urruña 2717 %34.8
- Laudio 1045 %13.4

4. Non atera du aurreskua Pradales lehendakariak abuztuaren 1ean?
- Boise 4127 %53.6
- Azpeitia 1282 %16.6
- Bilbo 2292 %29.8

Egunean Behin asteko irabazleak eta zozketa bidez hautatutakoak Dantzan Dendako ( https://denda.dantzan.eus/ ) produktu sorta bat jasoko dute.