Manifestazioak eta dantzariak
Larunbat honetan Euskalerria Irratiaren aldeko manifestazioa eginen dute Iruñean. Manifestazio itzela izatea nahi dute. Merezi bezala. Horretarako ioaldunak, fanfarreak eta dantza taldeak deitu dituzte, aldarrikapena koloretsua izan dadin.
Dagoeneko ohitura bihurtu da gisa ezberdinetako manifestazioen aitzinean dantzariak ikustea. Elkarretaratze horien helburua gutxitan izaten da kultura sustatzea, esaterako (larunbat honetakoan bai, nire ustean). Askotan, bestelako leloak aldarrikatzen dira eta dantzariak horiekin identifikatzeko "arriskua" begibistakoa da.
Askotan galdetu izan diot nire buruari dantzarendako mesedegarri ote den hori.