Dokumentuaren akzioak
Biba Gamere Zihigako ezpata-dantzariak!
Joan dira aste batzuk jadanik udako pastoraletatik, baina kontu hau hemen gordeta utzi nahi nuen eta hara!
Iazko urrian helduko zitzaigun proposamena, Gamere-Zihigako herriak 2024ko udan emanen zuen pastoraleko eszena batean dantzan laguntzekoa.
Luis eta Maialena Ligetx koblakariei buruzko pastorala. Une batean Zuberoako eta Bizkaiko lagunak gurutzatu egiten dira Zazpi probintzien jaialdi haietako batean eta bertan bizkaitarrek dantzan agurtuko lituzkete Zuberotarrak. Bururatu zitzaigun onena izan litekeela Durangaldeko Dantzari-dantzako aleren bat irakastea, eta horretan jarri ginen —inpostorearen sindromeak jota, dena esan behar bada—. Dantzariek pixka bat luzitzeko aukera izan zezaten, Banangoa izan zen hautatu genuen dantza.
2023ko abenduaren 2an egin genuen lehenbiziko errepika Iriondo kartierrean, mustraketarako atondutako artegian. Ihitz Iriart Aloztarra eta biok aritu ginen han —eta ondoko entsaioetan ere— eta lehenbiziko hartu-eman hartatik ageri zen Gamere-Zihigako gazte haiek dantzari sena bazutela.
Abenduko errepika hartatik beste 5 edo 6 ere joan ziren, Zuberoara hurbiltzerik genuen asteburuetan. Bitartean gamerearrek haien entsaioetan lantzen zituzten urrats eta mugimendu koreografikoak. Tartean, Martxo aldean, Iruñera txangoa egin zuten zuberotarrek eta Dugunako dantzariekin dantza eta festa truke polita egin genuen. Gurekin aritu ziren dantzari-dantzan eta gu haiekin, Zuberoako dantzetan trebatzen.
Eta konturatzerako, hor genuen uda, sanfermin-ostea eta pastoral denbora. Emaitza nik azaldu beharrean, hortxe Gamere-Zihigako ezpata-dantzarien abileziak.
Esperientzia aberasgarria eta ohore handia izan da halako erritual baten nondik-norakoak barrutik ezagutu eta eszena gainean ere aritu ahal izatea —nik egin bainituen txistulari lanak ere—. Mila esker aukera eder honengatik.
Biba Gamere-Zihigako ezpata-dantzariak!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aritz Ibañez Lusarreta
Jasotako azken erantzunak
- Aritz Ibañez Lusarreta on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Xabier Etxabe on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Xabier Etxabe on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Anartz Ormaza Ugalde on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Oier Araolaza on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Patxi Laborda on Nafar eta zuberotar dantzariak Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan
- Aritz Ibañez Lusarreta on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean