Badatoz!!!!

2006/06/27

Badatoz Iruñeko feriak eta ez da bertan dantzarik faltako. Ekitaldi ofizialetan, ez ofizialetan, ekitaldi ere ez direnetan,...

Dantzarako grinak uste ez dugun tokietara eramaten gaitu zenbaitetan. Iaz nire dantza esparrua zabaltzea bururatu zitzaidan eta Iruñeko erraldoien konpartsan izen ematea erabaki nuen. Iaz ezin izan nuen dantzarik egin, berna-hezurra hautsi bainuen. Orain osatu naiz eta San Ferminak heltzeko irrikitan nago.

Sarri, erraldoien dantzak ahaztuta izaten ditugu dantzariok. Ni saiatuko naiz blog honetan txokotxo bat egiten.