Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 'Azken dantza maisua' dokumentala ekainaren 3an estreinatuko da

Dokumentuaren akzioak

'Azken dantza maisua' dokumentala ekainaren 3an estreinatuko da

2022/05/26 08:15
'Azken dantza maisua' dokumentala ekainaren 3an estreinatuko da

Azken dantza maisua dokumentala, Bira produkzioak.

Dantza, transmisioa, kirola eta generoaren inguruko kezkei erreparatu nahi izan diote pasa den urtean hil zen Xabier Sarriegi Pasatxo (1958-2021) dantza-maisua abiapuntutzat duen Azken dantza maisua dokumentalean; ekainaren 3an estreinatuko da, 19:00etan, Beasaingo Usurbe antzokian. Pasatxo molde zaharreko dantza maisua zen. Tokian tokiko dantzak transmititzeko eta irakasteko aurreko belaunaldietako manera erabili duen azken maisua izan da. Hortik abiatuta eta bere seme dantzari eta futbolariaren figura hartuta ardatz, Beasaingo Loinaz jaietako dantzen historiari zein etorkizunari begira jarri dira dokumentaleko hamabost elkarrizketatuak.

Azken dantza maisua
Azken dantza maisua dokumentala, Bira produkzioak.

Bira Produkzioak ekoiztetxeko Mikel Alvarezek zuzendu du dokumentala. Bere bihotzean leku berezia izango duen dokumentala izango dela dio; izan ere, mutikotan Loinaz jaietan dantzari aritua da eta Pasatxo osaba zuen. Aurtzaka dantza taldetik iritsi zitzaion proposamena eta hasieratik garbi ikusi zuen aurrera atera beharreko proiektua zela. 

Azken dantza maisua
Azken dantza maisua dokumentala, Bira produkzioak.

Horrela, hilabete batzuen buruan, ikus-entzunezko lana osatu eta pantailaratzeko prest dute. Ekainaren 3an izango da aurrestreinaldia. Lehen saioa parte-hartzaileentzat eta gonbidatuentzat antolatu da, baina dagoeneko sarrerak agortuta daude. Estreinaldi ofiziala ekainaren 6an izango da, 20:15ean, Usurbe antzokian. Leihatilan eta kutxabanken eskuratu daitezke sarrerak.

Sinopsia

Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, hainbat belaunaldiz transmititu den dantza-irakaskuntza ereduaren azken katebegia izan baita.
Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?

Azken dantza maisua 2022 trailer

Ekipo kreatiboa

  • Elkarrizketatuak: Mikel Sarriegi, Isabeltxo Sarriegi, Izaskun Salazar, Juanito Cacho, Josu Sarriegi, Oihane Sarriegi, Jon Ordoñez, Yanyo Alustiza, Javi Arroyo, Idurre Eskisabel, Nerea Sarriegi, Oier Araolaza, Karmele Sarasola, Joseba Sarriegi, Maren Orthous
  • Ekoizpena: Bira Produkzioak eta Aurtzaka Dantza Taldea
  • Zuzendaria: Mikel Alvarez Sarriegi
  • Argazki zuzendaria: Leire Egaña
  • Kamerak: Leire Egaña, Eñaut Tolosa, Beñat Iturrioz
  • Soinua: Leire Egaña, Lander Llorens
  • Grafismoak: Oskarbi Sein
  • Soinu postprodukzioa: Beñat Iturrioz

 

Azken dantza maisua 2022 teaser

Fitxa teknikoa

  • Iraupena: 75’
  • Generoa: Dokumentala
  • Jatorrrizko izenburua: Azken dantza maisua
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania
  • Grabaketa formatua: HD
  • Soinua: Stereo
  • Urtea: 2022
  • Ekoizpena: Bira Produkzioak
  • Azpitituluak: Euskara, gaztelania
  • Proiekzio formatua: Digitala + DCP
  • Proportzioa: 1,78:1
  • Estreinaldi data: 2022ko ekainaren 3a

 Azken dantza maisua kartela

 

Dokumentuaren akzioak