Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Emilio Xabier Dueñas Musikara emandako hiru bizitza

Dokumentuaren akzioak

Musikara emandako hiru bizitza

2016/10/17 08:30
Musikara emandako hiru bizitza

Argazkia: Soinuenea.

Soinuenea Fundazioak erakundetutako XV. Jardunaldiek, irailaren 2a eta 4a bitartean, musika tradizionalaren alde dena ematen ari diren hiru pertsonaia handiren inguruko zenbait ekitaldi eskaini dizkigute. Joaquín Díaz, Juan Mari Beltran eta Mário Correiaz dihardugu.

Hiru aditu, "hiru museok, hiru musikarik, hiru historiak, hiru proiektuk, hiru bizitzak" lotutakoak. Galdu ezineko deialdia hain unibertsala den musikaren, kanturako, kanta-marmarrerako, dantzarako gertukoen dugun musika horren, zale eta maitale ororentzat.

Hilaren 2an tallerrak eskaini ziren, danbolinteroaren inguruan hiru espezialistak eskainiak, eta ondoren emanaldiarekin osatuak. Ordezkariak honakoak izan ziren: Euskal Herritik Aitor Arozena; Gaztela eta Leonetik Alberto Jambrina eta Pablo Madrid; eta Portugaletik Angelos Arribas.

Biharamunean, hitzordu nagusia hiru gonbidatu nagusiek eskainitako hitzaldiek osatu zuten: Joaquin Diaz eta bere izena daraman Centro Etnográfico J. Díaz, Juan Mari Beltran eta bere Soinuenea Herri Musikaren Txokoa, eta Mario Correia eta bere Centro de Música Tradicional Sons da Terra. Bakoitzak, bere eremuan osatutako ikerketa-lan luze eta eskergarekin, dibulgazio eta zientzia argitalpenekin eta bizipenez betetako beren ibilbide luze eta oparoekin gozarazi gintuzten. Beraiek transmititutako eskarmentua eta ezagutza, ekinaren ekinez eraikitako museoetako erreferentzia saihestezinak izanik, musika eta dantza gure zainetan sentitzen dugunontzat akuilu gerta behar zaizkigu. Eremu oso zehatzetan aurrera egiteko gaitasunaren adibide argia dira, zenbaitetan merezitako neurrian baloratuak ez direnak. 

Joaquin Diaz, Mario Correia eta Juan Mari Beltran 2016
15. Soinuenea jardunaldian Oiartzunen, 2016-09-03. Karlos Sanchez Ekiza, Joaquin Diaz, Mario Correia, Juan Mari Beltran eta Xabier Etxabe. Argazkia: Emilio Xabier Dueñas.

Goizean bizitzako historia pusketak aurkeztu baziren, arratsaldean lehen zati batean mahai-inguruan egin zen, eta bertan, aipatutako musikariez gain, Karlos Sanchez Ekizak eta Xabier Etxabek parte hartu zuten. Giro arinagoan, gogoeta teoriko eta praktikoak proiektatu ziren.

Zenbait musikarik eta jardunaldietako parte-hartzaileetako batzuek eskainitako kalejirarekin eta ondoko kontzertuarekin borobildu zen eguna. 

Igandean, irailaren 4an, aipatutako hiru eskualdetako hainbat tokitako musikariak (txistulariak, gaitariak, dultzaineroak, trikitilariak, biolinjoeak, etab.) arduratu ziren herriko kale eta tabernak girotzeaz. Giro ezin-hobeak bertako eta kanpokoen parte-hartze ederra eragin zuen.

Jardunaldi horiek Donostiako Europako kultur hiriburutzaren jardueretan txertatuta antolatu dira.

Emilio Xabier Dueñas

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.