Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Emilio Xabier Dueñas Musika tresnak, musika eta askoz gehiago

Dokumentuaren akzioak

Musika tresnak, musika eta askoz gehiago

2023/07/13 10:55
Musika tresnak, musika eta askoz gehiago

Portugaleteko XVII. Folklore Azoka. Argazkia: Emilio Xabier Dueñas

2023ko maiatzeko bigarren asteburuan, hilaren 13an eta 14an, Portugaleteko Folklore Azokaren XVII. edizioa ospatu zen, Elai Alai Elkarteak antolatuta eta, aurrekoetan bezala, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu zuten.

2020. urtean eta 2021ean izan ezik ―pandemiaren ondorioz ezin izan baitzen antolatu lehenean eta bigarrenean urrian eta La Canilla ibilbideko karpa handi baten azpian izan zen―, gainerako edizioak maiatzean (hasieran eta azkenean) edo ekainean egin dira.

Azokaren historia 2006an hasi zen, eta, urte hartatik aurrera, askotariko luthierrak (hari-instrumentuen eraikitzaile eta konpontzaileak) eta era guztietako instrumentu eta musika-objektuen artisauak bertaratu dira beren produktuak erakustera eta saltzera. Erakusmahaiaren bi aldeen arteko harremana hurbilekoa da, eta azalpenak emateko eta iritziak trukatzeko erabiltzen dira: musika-tresna eta materialetako edozein zuzenean probatzeko aukerak baditu abantailak.

Portugaleteko  XVII. Folklore Azoka
Portugaleteko XVII. Folklore Azoka. Argazkia: Emilio Xabier Dueñas
Amurrioko Gancedo (aita eta semea) txistu fabrikatzaileak, Iruñeko Ezpelur gaitak eta danborrak, Zeanuriko Iker Díez (Jotzen) txalapartak, Osses de Otazu albokak, Bartzelonako Xixo haize-albokak egiten dituztenak, maiz joaten dira azokaren hastapenetatik. Horiez gain, badira beste urte batzuetan izan diren artisauak ere: Sanin (perkusioa), Obradoiro Seivane eta Master Gaita (gaita galiziarra), Alfonso García eta Xaneco (zanfonak), Jean Badouin (harizko danborrak), Diego Langarika (soka eta perkusio galiziarra), Ezpela (gaitak, danborrak eta atabalak). Gainerakoek, aurrekoek bezala, mota guztietako instrumentuak erabiltzen dituzte (harpak, xirolarruak, artzainen instrumentuak, arrabitak, txirulak, biolinak, etab.) merkatuko lehen solairuan: Agirre Musika, David López, Hevia, Tirikitrauki, Alfonso García, Berroeta, Luis A. Payno, Karrikiri, Eusko Lorak, etab.

Jantzi "tradizionalak", gehigarriak eta osagarriak, beheko solairuan kokatuak, ehungintzaren inguruan biltzen dira, askotan, negozioaren ezegonkortasunak baldintzatuak: J. Pomares, Meltxora, Mendizabal, Texartu, Ziau, Doben, Beletxera... Zeramika ere ezin ahaztu (Lokatz, Loitz edo Suzko, besteak beste), oinetakoetan Alpargatak Alben, makilak eta Gorka Urreztieta bezalako zizelkari bat edo beste, beti prest enborrak eta eguzki loreak erabiliz bereak egiteko.

Aldi berean, ordutegiari dagokionez, azokaren beraren osagarri aktibo eta dibulgatzailea diren hainbat jarduera ordu berean dira. Jarduera hori guztia egituratuta aurkeztu nahian, berezitzat hartzen direnen adibide batzuk eskaintzen ditugu lehenik, urte zehatzetan edo noizean behin egindakoak direlako:

  • 2006, 2016 eta 2019an "Jotamentala" eta "Dantza" dokumentalak eta filmak proiektatu ziren.
  • Zeramikazko tailer iraunkorrak lehen urteetan.
  • Bertsolarien erakustaldia, beren ahalmen lexiko eta mentalak erakutsiz.
  • Jota-lehiaketa edo "dantza soltean", Iñaki Ossorio memoriala.
  • Folk musikako lehiaketak.
  • Tailer didaktikoak Juan Mari Beltran, Aiko Taldea edo Haladziporekin.
  • Haurrentzako herri-kirolen tailerrak.
  • Joko tradizionalak Zureskurekin.
  • Hitzaldiak: Juan A. Urbeltz, Oier Araolaza, Aingeru Berguices, Sabin Egiguren, Argibel Euba edo Patxi Laborda, besteak beste.
  • Jantzi tradizionalen desfilea 2022an, hiribilduaren 700. urteurrena ospatzeko.
  • Gazta Azoka 3 aldiz.
  • Portugaleteko Ezpata Dantza, Elai Alaik 2016an sortua.
  • S. Bikandiren masterclass, dantzan danbolinaren erabilerari buruzkoa.
  • Javier Belaskoren argazki-erakusketak.

 

Portugaleteko  XVII. Folklore Azoka
Portugaleteko XVII. Folklore Azoka. Argazkia: Emilio Xabier Dueñas

Ez da gure asmoa, artikulu honetan, hamazazpi edizio hauetan gertatutako guztiaren zerrenda bat eskaintzea, baina beharrezkoa iruditzen zaigu izenak eta ekintzak labur-labur errepasatzea, egindako urratsak jasota utziz. Horrela, dibulgazio-alderdia bezain garrantzitsua da prestakuntza-atala, tailer eta ikastaroetan oinarrituta:

  1. Haurrentzako tailerrak, instrumentuak egiteko: alboka, perkusioa, gaita, txalaparta, zarrabete, bodram, panderoa, etab.
  2. Elai Alai Dantza Taldeak, Patxi Larraldek, Patxi Labordak edo Aiko Taldeak "euskal dantza", Kontrajantzak, mutil dantzak, Nafarroako dantzak eta abarrekin emandako dantza tailerrak.

Dantza irakaskuntzatik erakustaldietara, talde antolatzailea izanik gotorleku nagusia, beste gonbidatu batzuk batu zaizkio: San Lorenzo (Berriz), Kezka (Eibar), Udaberri (Tolosa), Andra Mari (Galdakao), Arkaitz Añorgako Dantzariak (Donostia), Grup Folkloric Sant Josep de La Talaia (Ibiza) edo Zerutxu (Markina-Xemein). 2013an Tarragonako (Castells) Colla Jose Xiquets izan zen. Haur taldeak, Elai Alaienaz gain, bertakoak izan dira: Berriztasuna, Ikusgarri, Lora Barri edo Gaurko Gazteak.

Portugaleteko  XVII. Folklore Azoka
Portugaleteko XVII. Folklore Azoka. Argazkia: Emilio Xabier Dueñas

Goazen kontzertuetara, abesbatzak barne. Ekitaldi finko eta ugari izan dira edizio gehienetan. Aipagarrienen artean: Lolo eta David, Ruaille-Buaille, Osses, Orfeón Jarrillero, Herriko Abesbatza, Salazar Abesbatza, Xarnege, Lur Nice, Desmonicayres & Cie., Xabi Aburruzaga, Jira Biraka, Pablo Carpintero, Arís, Portugaleteko Udal Musika Banda bakarka edo beste talde batzuekin batera, hala nola Bilboko Udal Txistulari Banda, Silboberri Txistu Elkartea, Isasi Eskolako Txistu Banda, Barakaldoko Udal Txistu Banda, Xaramel Taldea, Portugaleteko Txistu Zaleak edo Bizkaiko Dultzaineroak.

Portugaleteko  XVII. Folklore Azoka
Portugaleteko XVII. Folklore Azoka. Argazkia: Emilio Xabier Dueñas

Musika eta musika gehiago kaleko animazioarekin. Bi egunez hainbat instrumentu eta talderen musika doinuak besterik ez dira entzuten Alde Zaharrean: Bilboko albokariak, Joaldunak (Simon de Otxandategi eta Orritz), Bilboko txistulariak, Andres Isasi Musika Eskola fanfarrea, Karrakan Trakalan fanfarrea, Txanbezpel Erraldoien Konpartsa, Elai Alai Musika Taldea (txistulariak, gaitariak, trikititilariak, panderojoleak, etab.), Bizkaiko Trikitixa Elkartea, pertsonaia mitologikoen desfilea, Ceo de Sil musika-taldea, Xaramel Musika Taldea, Fanfarre Zuperri, Bizkaiko Dultzaineroak, Jarauta 69, Taberna Ibiltaria, Campasperoko dultzaineroak, Portugaleteko Txistu Zaleak, Elai Alai Musika Eskola, Birakari erraldoien eta gaiteroen konpartsa, Txapelak bat (kantu jira), Nafarroa Kanta Taldea, Trikileku, Ezpelur Gaiteroak, Juravca, Aratzu (kanta taldea), etabar.

Portugaleteko  XVII. Folklore Azoka
Portugaleteko XVII. Folklore Azoka. Argazkia: Ander Blasco

Parte hartzeko atala ez da besteak baino garrantzitsuagoa, izan ere, giroa lasaia eta espontaneoa bilatzen da Dantza Plazan, erromeria eta dantzekin. Bertaratutakoek ondo ezagutzen dituzte Tapia eta Leturia, Patxi eta Konpania, Aiko Taldea, Jarauta txaranga, Arrabots, Elai Alai Musika Taldea, Imuntzo eta Beloki, Portugaleteko Udal Musika Banda, Errebal, Ezpelur, Sestaoko Gaiteroak... Eta, arau gisa, Larrain Dantza masiboa, jarraitzale leialentzat falta ezin dena.

Ikusleei dagokionez, Ander Blasco egungo (2017tik) zuzendariaren hitzetan, nahiz eta duela urte batzuetatik egonkortu kopurua, positiboa da. Izan ere, gure folklorearen zati honi, musika eta dantza tradizionala, lotuta dagoen sektorearen azoka espezializatu bakarra da. Era berean, eremu honetan azokako aurreko arduradunek egindako lan desinteresatua gehitu behar da: Aitor Beitia, Gaizka Maruri, Gorka Saez eta Xabier Martínez eta Ana Garciaren etengabeko elkarlana.

Portugaleteko  XVII. Folklore Azoka
Portugaleteko XVII. Folklore Azoka. Argazkia: Emilio Xabier Dueñas

Ikus daitekeenez, elkarteak errepikatu egiten dira, ez bakarrik urtez urte, baita hainbat ekitalditan ere. Ekitaldi horiek lehentasunezkoak dira eta, funtsean, antzinako Merkatuan egiten dira. Merkatu horri beste gune batzuk gehitzen zaizkio, hala nola Solar plaza, La Canilla ibilbidea eta hiribilduko Alde Zaharra.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.