Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Emilio Xabier Dueñas Ikusgarri, 50 urte dantza miresten

Dokumentuaren akzioak

Ikusgarri, 50 urte dantza miresten

Ikusgarri, 50 urte dantza miresten

Arretxinagako San Migel Dantza. Lehenengo emanaldi ofiziala, Alonso Allende Taldearen (Errepelega) inaugurazioa, 1968.

1967an Portugaleteko Errepelega auzoan Ikusgarri Dantza Taldea sortu zenetik, hainbat belaunaldi igaro dira bere lerroetatik. Partaideen helburua dantza eta musika zabaldu eta sustatzea izan da. Euskal Kulturaren elementu transmititzaile moduan ulertuz, hasiera batean botere faktikoagatik eskuak lotuak zituztenean.

Ikusgarri 50 urte 1
Arku-dantza. Lehenengo emanaldi ofiziala, Alonso Allende Taldearen (Errepelega) inaugurazioa, 1968.

Auzoko agente kultural eta dinamizatzaile moduan, ez ditu alde batera utzi bere herriarekiko betebeharrak. Jakintza horiek ondo erakutsi dizkio partaideei baita egertokiko zorroztasuna indartzen ere. Euskal Herriko 7 lurraldeetako dantza eta melodiak biltzen dira bere errepertorioa zabalean: gertukoena den Durangaldeko ezpata-dantzatik Luzaideko kabalkadetara, Baztaneko sagar-dantza apal batetik Zuberoako maskaradetako pauso konplexuetara; edo Arabar Errioxako dantzetatik Erronkariko ttun-ttunera.

Atzerrira egindako bidaietan bandera fisiko bezala ikurrinak eta sinboliko gisa Portugaletekoak, harro sentitzen duten herria munduan zehar ikustarazteko balio izan dute. Hungariak, Errumaniak, Ingalaterrak, Italiak, Portugalek, Frantziak edota Suitzak gazte talde baten irudi alaia paseatzen ikusi dute, baita heldu batzuena ere; adina izanagatik ere umore ona eta publikoari dena emateko gogoa ez baitute galdu.

Ikusgarri 50 urte 5
Middlesbrough-esko (Ingalaterra) jaialdia, 1999.

Ikusgarri 50 urte 4
Musika-emanaldia Marco de Canaveses-en (Portugal), 1985.

Hala ere, kanpora zabaltze horrek ez gaitu itsutu behar eskaintzan, etengabean, herriaren espazio-markoan: festen antolakuntza eta dantza-emanaldiak, urtero, San Kristobal jaietan Errepelegan; San Rokeren jaitsieran edo herriguneko Giako Andra Mariaren jaian parte hartzea, Olentzeroren irteera abenduaren 24an, edo helduei dantza erakustea.

Ikusgarri 50 urte 6
Garaiko txotxongiloa, 2000.urtea. Bilboko hiribilduaren sorreraren 700. urteurreneko ospakizuneko alardea.

Ikusgarri 50 urte 3
Gipuzkoako jorrai-dantza. San Kristobal jaian 1984, Errepelaga.

Zeinek esan behar zuen; hasierako kideek, esfortzuarekin, umiltasunez eta dirurik gabe euskal dantza talde bat osatzea lortu zutenean, Babcock Wilcox herri zaharrean aterperik gabe entseatzen zutenean eta papera eta kartoia saltzen zituztenean jantziak ordaintzeko; 50 urte geroago bizirik jarraituko zutela ondare aberatsa biltzen?

Urteurren hau ospatzeko, urtean zehar hainbat ekintza ari dira egiten: Santa Ageda abestiaren entonazioa, Errepelega kantari hainbat larunbatetan, San Kristobal jaietan jaialdia ekainean, musika-emanaldia, argazki eta arropa erakusketa maiatzean, oroitzapenezko liburuaren edizioa... Eta amaitzeko, urriaren 28an jaialdia, estatutuetan jartzen duenaren arabera, elkartea sortu zenaren 50 urteak betetzen diren garaian.

Ikusgarri 50 urte 7
Egungo taldea. San Kristobal jaiak, 2016.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.