Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Dantza tradizio berri bat Arraterako

2005/04/01

Dantza tradizio berri bat sortzera goaz. Arraten egingo dugu, Arrateko Amaren egunean, irailaren 8an. Tradizioa eta berria kontrajarriak direla pentsa liteke, baina uste dugu tradizioak berezkoa duela berri izatea, eta sortuko ditugun dantzak berriak bezain tradizionalak izatea nahi genuke. I...

Pas de Basqueko ingurutxoa

2005/03/29

Zizurkilgo Pas de Basquen ingurutxotik kanpo geratu nintzen (dantzari gazteak gogor datoz) eta argazki batzuk egiteko aukera izan nuen. Banbalina artetik flashak botatzea zatarra da, eta beraz, flashik gabe egin nituen, eta aukeran, kolore aldetik hobeto. Hemen Ane eta Irati. Hemen berr...

Ezpata-dantza donostian

2005/03/18

Atzo ezpata-dantza egin genuen Donostian. Gipuzkoako urrezko domina ematen zien Foru Aldundiak Menchu Gal margolariari eta kooperatiben sortzaileei.   Aurrean bezala Urbeltzi eskatu zioten omenduei egiteko harrera dantza prestatzeko eta Urbeltzek ezpata-dantza egitea proposatu zigun. ...

Hautsi katea!

2005/03/16

Gaur lagun batek Reenvialo porfi izenburua zeraman mezua helarazi dit. Ireki bezain pronto konturatu naiz dagoeneko bide luzea egina zuela mezuak, izan ere, niri iritsi aurretik mezua jaso eta berbidali duten askoren helbideak agertzen baitziren bertan. Segundo gutxi behar izan ditut hoax bat edo i...

Pas de Basque Galdakaon eta Zizurkilen

2005/03/08

Datozen bi asteburuetan Pas de Basque ikuskizunaren bi emanaldi ditugu. Argia dantza taldearekin, eta Elgoibarko Haritz eta Añorgako Arkaitz taldeekin parte hartzen dugu Juan Antonio Urbeltz-ek gidatzen duen ikuskizunean. Martxoaren 12an, larunbata, Pas de Basque Galdakaon, 22.00etan, Torrez...

Gregoriano aste bat opari

2005/02/14

Aratusteetakoa deitzen zaion aste hori -erdia garizumakoa badu ere-, aprobetxatu nahi izan du Carmen Rodriguez Suso gure irakasleak egin digun oparirako. Musika gregorianoaren sustraietara eraman gaituen bidaian sartu gintuen inauterietako larunbat goizean, eta astebete trinko, bete-betea eskaini d...

Dantzari modernoak

2005/02/10

Xabier Mendiguren Elizegiri > Lortu al du euskal dantza tradizionalak moderno bihurtzea, gazta zaharrak baino har gehiago ez izatea? Galdera horrekin abiatu du Xabier Mendiguren Elizegik euskal dantza tradizionalari buruz egindako hausnarketaren bigarren idatzia. Lehenengoan ezkor ageri zitza...

Kaldereroen urteroko bisita alaia

2005/02/04

Eibarko kaleak kaldereroz beteta. Hartza beti bezala jendea izutzen. Kaldereroen azken dantzak Untzaga plazan. Hotza kentzeko dantza apur bat egitea onena! Kaldereroak etorri eta joan ziren. Urtero bezala, joan baino lehenago, Deportiboan argazkia atera zuten. ...

Dantzarik gabekoak bai tristeak

2005/02/03

Xabier Mendiguren Elizegiri Bertsolariari gaia jarrita bezala nator Xabier Mendiguren Elizegiren puntuari erantzutera. Dantzari tristeak izenburupean dantzak eragiten zion alergiaz idatzi du eta dantzari-talde haiek eta haien saioak tristeak, kutreak, zaharkituak eta -modako beste berba bat era...

Zuberotarren milagruak

2005/01/28

Berriz ere milagrua gertauko da Zuberoan. Maskarada baten 40 lagun inguruk parte hartzen du. Ondo trebatutako dantzariak behar dira, eztarri fineko kantariak, jendaurrean uzkurtuko ez diren aktoreak, musikariak, pherediku zorrotzak egingo dituzten idazleak,... Altzürüküko gazteek plazaratuko dit...

Harpidetu