Dokumentuaren akzioak
Euskal musika?
Lehenengo blogaren lehenengo hitzak, urduri nago ba!
Interesgarria da musikaren mundua euskal folklorean, dudarik ez. Guk, beste hainbat herrik bezala, guztiz loturik ditugu dantza eta musika gure sustraietan. Etnomusikologia ikasketetan argi uzten da hasieratik, bide horretatik joaten den orok izan beharko duela kontaktua dantzekin.
Bèla Bartók (1881-1945) hungariarra dago kontsideratuta lehenengo etnomusikologoa bezala. Hau egia den edo ez ez dakigu, baina badakigu berak egin zuen lan guztiak XX. mendeko gizarte nahasian izan zuen erreperkusio handia. Hungaria eta inguruko (inguruko-k milaka kilometro esan nahi du kasu honetan: erdi-europa, Balkanak eta Turkia) folklorea aztertu zuen nekatu gabe, herriz herri, etxez etxe, ahal zituen grabazio teknikak eramanez, eta papera eta arkatzarekin bestela. Kuriosoa da jakitea Bartók-ek 25 urterekin, kasualitatez, Transilvaniako emakume baten kantu bat entzun zuela. Kantu bakar horrek piztu zion Hungariar eta Errumaniar folkloearekiko izan zuen interesa, bizitza guztian izan zuelarik.
Koxka zera da, berak bazekiela musika guzti horrek dantzan zeukala zutoina. Ezezagunak ziren erritmo guztiz mamitsuak aurkitu zituen, eta bazekien dantzarekin lotura estua zeukatela denek. Hala ba, ohartu zen musika hori ezagutu nahian, dantza munduan murgildu beharko zuela ere. Argi utzi zuen gero leku menditsu haietako dantza exotikoak nolabait menderaturik zituela, bere "Errumaniar Dantza Folklorikoak" konposatu zituenean. Honekin gainera, folklore eta musika klasikoaren artean inoiz lortu izan den loturarik handiena egin zuen.
Gure mundura bueltan, badakigu Bèla Bartók-en "imitatzaile" dexente izan ditugula, baina aspektu bakarrean, antza: euskal musika folklorikoa musika klasiko barnean sartzeko saiakeretan. Akatsa non izan da, ordea, inork ez zuela musika guzti hori sakon ikasi, inbestigatu, edo berreskuratu. Lagun batek esan zidan moduan: "no mamaron del pueblo". Hau da, musika ikasketak egin eta gero edozein gauza egiteko libertatea hartu zuten askok. Jesus Guridi izan zen adibiderik argiena. Haien musika jakituriak handiak ziren, baina euskal musika egin nahi izan zuten, euskal musika ulertu gabe.
Guzti honek erantzun bat izan dezake, ziurrenik, eta nire iritzia zera da, hauek ez ziotela dantzari eman beharreko garrantzia eman. Inork ez zuen aurkitu Bártok-ek folklorean aurkitu zuen dantza eta musikaren arteko lotura. Dantza subestimatu egin zuten, nolabait.
Adibide bat izango da, askoren artean, baina gurean gertatu izan dena da. Eta argi dago musikak dantzara bideratzen gaituela, dantza musikarik gabe ezinezkoa den moduan. Lotura interesgarria da, eta nahiko ebidentea askorentzat, baina ikusi dugun bezala, askok ez zuten lotura hori kontuan hartu, eta halakoa izan zen erantzuna...
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Julen Leuza Izkue
Jasotako azken erantzunak
-
oier on Godalet: manexen afruskeri galanta
oier2013/04/23
-
Julen on Erantzuna
Julen2012/01/29
-
Antxoniz on Musikaren transmisio idatzia: desberdintasunak ahozkoarekin eta bere eraginak
Antxoniz2010/10/12
-
oier on Musikaren transmisio idatzia: desberdintasunak ahozkoarekin eta bere eraginak
oier2010/10/12
-
on Gaita edo dultzaina?
-
Iker on Gaita edo dultzaina?
Iker2010/06/03
-
Julen on Gaita edo dultzaina?
Julen2010/06/03
-
Patxi on Gaita edo dultzaina?
Patxi2010/06/03
-
Ekaitz Santazilia on Dantza sorkuntza batendako musika konposaketak: Monteagudoko Dance-a
Ekaitz Santazilia2010/03/12
-
Julen on Dantza sorkuntza batendako musika konposaketak: Monteagudoko Dance-a
Julen2010/03/12
Bide batez, aipatzekoa da Eusko Ikaskuntzaren "Cuadernos de Folklore" aldizkarian, 1.go zenbakian "El Folklore, material de composición" gaiaz idatzi zutela hiru musikagile ezagunek:
- Carmelo Bernaola: El Folklore, material de composición
- Luis de Pablo: El Folklore, material de composición
- Lorenzo Ondarra: El Folklore, material de composición
Ongi etorri eta animo, pozik irakurriko ditugu eta zure gogoetak!oier.
Eskerrik asko Oier.
Luis de Pablorena bakarrik neukan irakurrita, ondo etorri zaizkit besteak ezagutzea ere.
;)