xxmendea etiketa duten bideoak
Oñati 1967 Korpus dantzak
1967ko Oñatiko korpus eguneko dantza irudiak ageri zaizkigu bideo honetan; Goizaldi dantza taldearen lehen aroko dantzaria izan zen Jaime Albillosek grabatuak dira. 1960ko hamarkadan Euskal Herriko dantza eta festa ugari grabatu zituen, horien artean Oñatiko korpus-dantzak. Hasieran Corpus Christi eguneko irudiak ikus ditzakegu, prozesioa plazara iristen da dantzarien laguntzaz eta dantzariek plazan banangoa dantzatzen dute. Ondorengo irudietan plazan jarraitzen dute dantzariek, baina horiek ...