Bideoak

Barkoxe 1979 makila-dantza

Barkoxeko gaztetxoak Zuberoako makila-dantza egiten ageri zaizkigu Eric Bouvierrek 1979an grabatutako irudi hauetan. Urte horretan Altzürüküko gazteek eman zituzten maskaradak neguan eta Barkoxeko gazteek, ohiko egutegitik kanpo, udan antolatu zituzten. Irudiak arratsaldeko saiokoak dira, maskaradetako ofizioen tartean dantzatutako makila-dantza. Gaztetxoak makila luze parea eskuetan hartuta dantzatzen dira borobilean, jauzien gisan, baina makilak kolpatuz hanken azpitik eta gainetik. Bigarren ...