Dokumentuaren akzioak
tve etiketa duten bideoak
Raices 02 - La danza 02 TVE
Otsagabian hasten da dantzari zuzendutako Raices programa hau, eta hain zuzen ere, beste zenbaitetan ikusi izan ditugu irudiak, baina bere osotasunean, ageri dira bertan. Claudio Villanueva Muskildako maiordomoa elkarrizketatu eta ondoren modorro ikasten ageri da dantzari gazte talde bat, eta modorro dantzatzen helduak entsegu batean. Ondoren, Nafarroatik Aragoi aldera, baina Pirinioetan, Hecho herrian grabatutako elkarrizketa eta dantzak erakusten dizkigu Manuel Garrido Palacios-ek. Bitxia da, bertakoak "chesa" hizkuntzan ari direlako, eta chesa dantza (la danza chesa) da dantzatzen dutena. Hechoko gizonek azaltzen dutenez jota bat da chesa dantza hori, eta hiru zati ditu:"el trenzado, la pateta, el paseillo". Musika sokazko talde baten eskutik dator, eta jotak chesan kantatzen dituzte. Ondoren, Cespedosa de Tormes-en, Salamancan, ageri zaizkigu Raices-en kamerak. Bi makila-dantza eskaintzen dizkigute bertan: "La danza de los frailes" eta "la danza de las fiestas". Azkenik, Huescan berriz ere, Buerban, "O cascabillo", aurkezten du Angel Contek folklore ikertzaileak, eta ondoren, Sobrarbeko, Cañon de Añisco-ko dantza hau ikus daiteke. Gidoia: Manuel Garrido Palacios. Zuzendaria: Carlos Serrano. La Danza 01, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.
Dokumentuaren akzioak