Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

koronabirusa etiketa duten bideoak

Biarritz: San Martin ezpata-dantza 2020

Azaroak 11, San Martin eguna. 2014tik, San Martin ezpata-dantzak ospatzen ditugu Biarrizko kaleetan, San Martin egunetik igande hurbilenean. Aurten ere hasi ginen prestatzen, baina koronabirusagatik ezin izan dugu dantzatu. Eguraldi eguzkitsua izanda ere, hartza goizago konfinatzea aukeratu du koronabirusak, eta gure dantzak berarekin, negua aitzinatuz. Sasoiak pasatzen diren bezala, laster elkartzea desira dezagun, gure dantzekin bizirik segitzen den kultura ospatzeko: ezpata esku batean, eta gure geroa bestean! San Martin ezpata-dantza hurrengo urtean itzuliko da. Gora San Martin! San Martin ezpata-dantza, Biarritz, Maritzuli konpainia, 2020-11-11.

Dokumentuaren akzioak