Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Beritza: Üda batez

Dokumentuaren akzioak

Beritza: Üda batez

2019/02/15 09:50

Beritza konpainiaren Üda Batez ikuskizuna larunbat honetan Baionan izango da. Kanaldudek eginiko bideo honetan Pette Jaragoien eta Graxiana Castillon dantzarien eta Fabio Lopez koreograforen azalpenak ageri zaizkigu entseguko irudiekin batera. Goizean Goizik abestia oinarri duen Joana Etxartek idatzitako testu batean oinarritzen da ikusgarria, abestiak goizean ezkondu eta iluntzean alarguna den emakumearen historia kontatzen du. Hortik abiatuta Zuberoako dantza eskoletako 25 dantzarirekin osatutako piezak emakume baten eta bi gizonen arteko triangelu amorosoa azaltzen du. Larunbat honetan Baionako Lauga Salan 20:30ean izango da ikuskizuna. Beritza: Üda batez, Zuberotar dantza garaikide bat. Kanaldude, 2018-10-10

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.