Dokumentuaren akzioak
Bideoak
Marian Arregi oroimenean
Dantzari trebea bazen ere, beste dantzariak bere akordeoiarekin dantzan jartzen ezagutu dugu Marian Arregi Sarasola (1944-2018), Argia dantzari taldeko musikari aparta. Jaurrietako axuri-beltza berpiztu zuen lo zetzan paperetatik eta berak emandako airearekin zabaldu eta hedatu da munduan. Euskal dantzaren eta euskal musikaren azken mende erdiko soinu bandan eragin handia izan du Marian Arregiren lanak. Berak jotako bi pieza eder, Jaurrietako emakumeen dantzarako jotzen zuen zikiro beltza eta Pepe Andoain-ekin ikasi zuen Molinatxo habanera entzun daitezke bere zenbait irudi batzen dituen bideo honetan. Irudiak Argia, Ikerfolk eta dantzan.eus-en artxiboetakoak dira. Edizioa: Eire Vila. Marian Arregi oroimenean, 2018-03-07.
Dokumentuaren akzioak