Dokumentuaren akzioak
Bideoak
Miercurea Ciuc: Transilvaniako musika eta dantza
1997. urtean Miercurea Ciuc (Csíksezereda hungarieraz) Errumaniako herrian egindako jaialdia baten Irudiak ikus daitezke bideo honetan. Transilvaniako musika eta dantza tradizionalak ageri dira bertan. Ijito musikari familia batekoak dira irudietan ageri diren Sinka Sandor eta bere taldea. Sandor Sinkaren (1936) biolina, Rozalia Duduj (1940) bere emaztearen gardon hungariarra, eta gainontzeko taldekideen doinuak eta doinu bizi horien erritmora jira-biraka dantzan ageri dira herritarrak. Rozaliak jotzen duen Gardon-a Ciuc eskualdeko Szekelys etniaren tradiziozko sokazko eta perkusiozko musika-tresna da. Biolontxelo itxura izan arren, arkua eta sokak kolpatuz jotzen da, eta tarteka Rozaliak bere ahots bereziarekin kantatzen du. Irudiak MTV telebista katearen erreportaje baterako hartutakoak dira eta Seppä erabiltzaileak Youtubera igoak. Transilvaniako musika eta dantza, Miercurea Ciuc, 1997.
Dokumentuaren akzioak