Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iñaki Arregi

Orain arteko ekarpenak

Gordejuela

2014/08/25

Gure belaunaldiko dantzariei eta gazteagoei dantza maisuaren irudia oso lausotua agertu izan zaigu, iraganeko gauza bat balitz bezala. Dantzari taldeen agerpenarekin joan ziren hauek desagertzen eta erreferentziarik gabe gelditu ginen. Goizalditik gatozenontzat, Candido Pujanarekin bukatu zen hauen...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Iñaki Arregi on Arcadio Larrea 1947-1948 Bikoteak dantza soltean

2019/10/18

Ederra benetan. Oso dantza organiko eta naturala. Ze gauza politak egin daitezken bi urrats sinpleekin eta gorputza mugitzen jakinda. Gure herrian egungo planteamentutan, ez beti baina bai zenbaitzutan, bide hau galdua dugu zoritxarrez, sofistikazio antzuekin obsesionatuta

Iñaki Arregi on Oñati 1967 aurreskua

2019/10/09

Gordejuelari behin baino gehiagotan entzun izan nion, nola Candido Pujanak ere zuzentze lan horiek egiten zituen plaza irekian. Oker ez banago makil batekin ibiltzen omen zen eginkizun horietan eta ez zen izaten, antza, oso aldarte xamurrekoa

Iñaki Arregi on Gallastegik jokatzen zuen moduan dantzatzea izan da gure ametsa

2019/01/04

Goian bego Migel
Oso gogoeta polita Oier
Eskerrik asko!

Iñaki Arregi on "Zertako ezarri mugimendu berriak? Zentzurik eta intentziorik gabe, teknika hutsa da"

2016/01/22

Josu, argigarria dek hire farolaren eta mozkorraren parabola. Problema dek aspalditik izan direla literna sail ederra inguruan iluntasunean ibiltzeko eta ez direla erabili nahi izan.

Dantzan on Eusko Ikusgayak 02 Donostia: Ezpata-dantza 1923-1928

2015/12/03

Eskerrik asko,

Filma hau aspaldi ikusia nuen eta guk deitutako modu zaharreko dantzakeraren lehenetako erreferentzia izan zen niretzako, Juanani aitutakoak eta Andoainen ikusitakoekin batera.

“Ozenki pentsatzera noa” batik bat nire ideiak ordenatzeko: Bere garaian filma ikusi genuenean, hasieran egiten duten besoetako eboluzio hori, Boastitzearekin lotzen genuen. Iztuetaren Brokel dantzaren irudi malguagoa izan aurretik, Boastitzea niretzako, Goizaldin neskek painueloekin egiten zuten dantza zen. Nork sartu ote zuen painueloa? Propioago esan da Brokel dantza zikloko Paseoa litzateke, eta hau da, uste dut nik, Mikelek diona bere oharrean.

Taula gimnastikoan txingo luzearen pausoa deitu diogunarekin egiten da bai Ezpata dantza nola Boastitzea, beraz ez da harritzekoa filmean ikusten den dantzakera modu hori. Gauza da, nola galdu zen besoen mugimendu hori mutiletan, bi dantza hauetan?

Galdera hauek garai horretan eman zen aldaketen inguruan sortu diren galderen barruan sartzen ditut nik.

iñaki arregi on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/11

Ez diot dokumentu honi duen garrantzia gutxitu nahi baina nire lehen inpresioa, ahotsik gabeko bertsioan, Berlangaren “Bienvenido Mister Marshall” filmaren pasarte baten aurrean nengoela zen eta horrek ondorengo iritzi guztiak baldintzatu dizkit.
Bada ez bada ere, bihoa aurretik filma (Berlangarena alegia) bikaina dela, beste gauza batzuen artean Espainiako gerra ondorengo egoera oso modu zorrotz eta kritikoan azaltzen dakielako.
Gauzak horrela, eta momentuz kapaz ez naizenez asuntoa beste era batean ikusteko, nahiago dut besterik ez esan.

iñaki arregi on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/11

Niri, begietara iritsi zaidana maskaradako segizioarekin batera festan parte hartzen duten herritar dantzariak dira. Barrikadan nola festa bukaerako jauziak egiterakoan beraien dantzatzeko modu dotorea . Ezagun da asko dantzari bikainak direla, ez bakarrik urratsak eta aldairak ondo osatzen dituztelako, baizik eta beraien dantzakera, gorputza paratzeko modua eta mugitzeko elegantzi landua gaur egun eta testu inguru horretan (eta ez naiz Zuberoari bakarrik ari) ohikoa ez delako.
Ikus Guilcherrek Zuberoan grabaturiko filmak eta atari honetan eskura ditugunak.
Non bukatzen da dantzatzeko modu, demagun, “akademikoa” eta non hasten dantzatzeko modu “herrikoia”?
Hor badago eredu bat, agian gure herriko leku gehiagotan hedaturik zegoena eta egun galdu duguna.
Herria dantzan.
Iñaki Arregi

Iñaki Arregi