Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzen doinu eta partiturak Euskomedian
Eusko Ikaskuntzak tresna eta dokumentazio bikaina jarri du sarean: Euskal Kantutegia. Bertan 5000 partiturak osatutako musika bildu ederra aurki daiteke, tartean hainbat dantzaren doinuak noski.
San Juan jaiak
Nik neure aldetik orain hemen ingurukoak agertuko dizkizuet, gozatzera etorri nahi duenarentzat eta informazio bezala jakin nahi duenarentzat:
Dantzak Irungo jaietan
Ekainaren 23tik Uztailaren 1ra Irungo jaiak ospatzen dira. Bertan dantzarekin zerikusia duten ekintzak agertzen zaizkigularik.
San Juan jaiak eta dantzak Tolosan
San Juan jaiak inguratzen ari direla eta gure herriko egitaraua jartzera animatu naiz. Soilik folklore eta tradizioaren inguruko ekitaldiak jarriko ditut. Printzipalena San Juan bezperako sua (Udaberri Dantzari Taldea eta Tolosako Banda eta Tolosako orfeoia) eta San Juan eguna (Eskupetariak eta Bordondantzariak). dena den hona hemen egitarau "osoa":
Doinu eta Dantza 8. zenbakia
Hemen dago Gasteizko Folklore Eskola-ren Doinu eta Dantza boletinaren 8. zenbakia, ekainari dagokiona.
Dantza ikastaroak UEUn
Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.
Dantzaren garaia, 'Amuña'ren garaia
El pueblo vasco ha cultivado el arte de la danza con todo el fervor que lo hizo el pueblo heleno; aún subsisten vestigios de aquel culto, que aquí, en Zarauz, se ostentan en las ocasiones en que el viejo Amuña siente renacer los bríos de su lejana juventud. Es un caso superviviente de una époc...
Gorpuzti Eguna
Atzo izan zen Gorpuzti eguna (Gorpuzti eguna noiz den jakiteko ikus hemen, eta beraz, asteburu honetan izango dira Gorpuzti eguneko ospakizun nagusiak eta ondorioz hainbat dantza. Gorpuzti egun ikusgarrienetakoa Oñatikoa da dudarik gabe. Oñatiko dantzariak gaur hasi dira lanean eta asteburu osoan jarraituko dute. Hori bai, igandekoa izango dute egun handiena.
Pasaiako Aurresku Txapelketaren emaitzak
Nahiz eta izen emanda 13 dantzari egon, 12 izan ziren parte hartu zutenak, bat ez baitzen aurkeztu.
Dantza Plazan zikloa
Berriro dator udara, Gasteizen benetazko udara baldin badago Eta uda aroan gure Dantza Plazan zikloa kalera, edo hobeto esana, Plazara. Dantza Plazan zer den azaltzea zaila iruditzen zaigu. - Ikustera joan behar edo? - Ez ba joan eta ikusi ez da Dantza Plazan jakiteko modu aproposena.Joan eta dantzatu, horixe bai dela Dantza plazako zentzua.
Dokumentuaren akzioak


