Dokumentuaren akzioak
Albisteak
                
                Zarauzko folklorea sakon aztertu dute Alberdik eta Etxabek
Badira hilabete batzuk kaleandela Xabier Alberdi eta Xabier Etxabek idatzitako "Zarauzko folklorea izeneko liburua. Lan sakon eta mardul honetan Zarauzko folkloreari begirada historikoa eta gaur egunekoa luzatu diote, eta bildutako datu andana testuinguruan kokatzeko ahalegina egin dute. Euskal dantzaren ibilbidea herri baten adibidetik ezagutzeko aukera bikaina da.
                
                Gauargi: gaztetxoenen nazioarteko folklore jaialdia
Mazedonia, Errumania, Ukraina, Grenobleko dantza garaikide konpainia bat, eta Euskal Herritik Ezpeletako Ezpela, Hazparneko Elgar Oinka eta Larraineko Erregetxopital dantza taldeak arituko dira 2010eko Gauargi jaialdian. Gaztetxoen nazioarteko 14. folklore jaialdia uztailaren 16 eta 19a bitartan ospatuko da.
                
                Dantza berria estreinatuko dute Antzuolan, Mairuaren Alardean
Uztailaren 17an ospatuko da 2010eko Mairuaren Alardea Antzuolan. Azken urteotan, ikerketa, gogoeta eta aldaketa prozesuan sartuta daude, eta lan horretan urrats berri bat emango da aurten. Neskek dantza berri bat aurkeztuko dute.
                
                "Hiria eta dantza" aztergai izango da Ortzadarren folklore jardunaldietan
Datorren urrian burutuko dira XXVI Folklore Jardunaldiak eta aurtengo gaia "Hiria eta Dantza" izango da. Urriaren 20, 21 eta 22an ospatuko dira jardunaldiak. Hona hemen jardunaldien gaiari buruzko zirkularra.
Udako Ikastaroak Muelle 3-n
Uztailan hiru ikastaro trinko emango dira Muelle 3-n. Dantza klasikoa, momentuko eremuak, eta Gorputza eta Hitzaren inguruan antolatu direnak. Vicky Mujica, Olatz De Andres, eta Matxalen de Pedro arituko dira irakasle lanetan.
                
                Patroiarekin dantzan Oñatin
Oñatiko Corpus Christi festaren inguruko dokumentala egin dute Kepa Aranburuk eta Aitor Perosterenak. 2008. urtean grabatutako irudiak erabili dituzte dokumentala prestatzeko, eta besteak beste Jesus Irizar "Txutxin", Julen Kortabarria, Jerardo Elortza, Jose Antonio Azpiazu, Iñigo Biain eta Oñatz dantza taldeko dantzarien hitzak jasotzen ditu dokumentalak.
                
                Dantza erakustaldiak Elkon, AEBtan
Elkoko Euskal Jaialdiaren 47. edizioa ospatuko da asteburu honetan Nevadako hirian. Festa egitarauan dantzak dira osagai nagusietakoak eta kabalkada bat ere ospatuko da.
                
                Dantza ekoizpenen inguruko datu estatistikoak bildu ditu Kulturaren Behatokiak
EAEko Kultura-industrien eta Arteen egoera, arte eszenikoen produktore eta programatzaileen nahiz ikus-entzunezkoen produkzio-etxeen azterketa argiratu du Kulturaren Euskal Behatokiak. 2007ko datuetan oinarritzen da txostena, eta konpainia eta dantzari profesionalek kopuruak, emanaldiak eta beste zenbait kontu interesgarri jasotzen dira bertan.
                
                Gradu mailako dantza ikasketak arautzen dituen dekretua
Ekaina hasieran argitaratu da Espainiako Aldizkari Ofizialean (BOE) goi mailako dantza ikasketak arautzen dituen dekretua. Gradu mailako beste edozein ikasketaren parekoa eta Europako beste dantza ikasketen mailakoa izateko asmoz prestatu da lege hau. Ikasketen egitura eta landu beharreko edukiak jasotzen ditu dekretuak.
                
                Eszenika, Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola aurkeztu da Bilbon
2012ko irailean aurreikusten da irekiko dituela ateak antzerkia, dantza eta eszenoteknia ikasteko Bilbon irekiko den eskolak. Eszenika izena izango du zentroak eta Eitb-ren azpian izango du egoitza. Bertan aurkeztu dute gaur proiektua Hezkuntza saileko eta arte eszenikoen alorreko ordezkariek.
Dokumentuaren akzioak

 
