Dokumentuaren akzioak
Lucia Lakarra, "Hamarkadako dantzaria" izendatu dute Moskun
Jaialdi bukaeran, Lucia Lakarra "Hamarkadako dantzari" izendapena eman zioten, eta horren erakusle den garaikurra eta larruzko berokia oparitu zizkioten.
Sari berriaren ingurua, Lucia Lakarrak honakoa adierazi du: "Antzoki eta konpainietan dantzari nagusi moduan egiten dudan lanaz gain, 1995ean hasi nintzen Nazioarteko Dantza Galetan. Ordutik, eta urte guzti hauetan, munduko eskenatoki zoragarrienetan izar gonbidatu moduan dantza egiteko aukera eta zorte handia izan dut. Gaur, Moskuko Kremlineko eskenatoki honetan eta 6000 lagunen aurrean "Hamarkadako dantzaria" izendapena jaso izana oso hunkgarria izan da, urte guzti hauetako lanaren errekonozimendua baita. Batez ere, transmititzen saiatu naizen emozio txiki edo handi horiek ikusleari iristen zaizkiola ikustea da zoriontsuago egiten nauena. Iruditzen zait ez dagoela poz handiagorik artista batentzat modu berezi batean oroitzatua izatea baino.
Dokumentuaren akzioak