Dokumentuaren akzioak
Dantza soltea, makila-dantzak eta ezpata-dantzak aztergai Jentilbaratz aldizkarian
Gustavo Couto, Galiziako jotaren inguruko azalpenak ematen, Dantza soltearen inguruan egindako Eusko Ikaskuntzaren jardunaldian. Argazkiak: Iñaki Zugasti. Eibar, 2011-06-04.
Dantza soltearen inguruan antolatu zituen jardunaldiak Eusko Ikaskuntzaren folkore sailak 2011an, gai horren inguruan antolatu zen Ezpalak jaialdiarekin bat eginez. Jardunaldi horietan aurkeztutako lanak jasotzen ditu Emilio Xabier Dueñas-ek zuzentzen duen aldizkari honek.
Euskal dantza soltearen inguruan Iñaki Irigoien-ek, Jose Ignazio Ansorenak, Aingeru Berguices-ek eta Josu Erramun Larrinagak idatzitako lanak biltzen dira bertan, eta Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko Ainara Artetxe, Kepa Artetxe, Mikel Goitia eta Kepa Otaegik Arratia, Dima eta Zeberion jota dantzatzeko erari buruz eta horren transmisioari buruzko artikulua idatzitakoa ere jasotzen du aldizkariak. Asturiaz, Gaztela, Teruel, Extremadura eta Galiziako jota eta solteko dantzen inguruko lanak biltzen dira aldizkarian.
Bestalde, "Dantza tradizionalak tresnekin: makila eta ezpata dantzak penintsulan" artikulu eskaera deiari erantzunez jasotako lanak ere biltzen ditu Jentilbaratz aldizkariak. Segoviako makila-dantzak, Tenerifeko zinta-dantza, Huelvako ezpata-dantzak, Cortes-eko paloteadoa, Zamora eta Bragança-ko makila-dantzak eta Kataluinako bastoners taldeen inguruko kontuak biltzen dituzten ikerketa lanak jasotzen dira Jentilbaratz aldizkariaren 14. zenbaki honetan.
Aldizkaria paperean atera da orain artea, baina aurrerantzean sarean, online argitaratuko da eta dohain. Hona hemen aldizkariko artikuluen zerrenda osoa eta pdf guztiak eskuratzeko modua:
Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore 14
Iturria: Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore 14 (Eusko Ikaskuntza)
Dokumentuaren akzioak