Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Gaztetxoen zahagi-dantza eta dantzaurrea

2023/09/10 12:00 Zestoa, plaza

12 urteko gaztetxoek Umeen Eguneko txupinazoa bota eta zahagi-dantza eta dantzaurrea plazaratuko dituzte.

Gehiago irakurri

Zahagi-dantza eta dantzaurrea

2023/09/10 20:00 Zestoa, plaza

Zahagi-dantzarekin eta dantzaurrearekin amaituko dituzte festak Zestoan. Itxaropena dantza taldeko zahagi-dantzariak kalez kale ibiliko dira Zestuko Trikitixa Elkarteko eta Idiakatzeko txistulariekin batera. Plazara iristean dantzaurrea egingo dute.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Dantza Agerketa

2023/09/16 19:00 Basauri

Deustuko Andreak, Eltziegoko Dantza Taldea, Eibarko Kezka, Letzako Aurrera eta Bilboko Ondalan erraldoiak izango dira aurtengo dantza agerketan. Tokian tokiko dantza tradizionalak berreskuratzen eta mantentzen ahalegintzen diren dantza taldeak sustatzea eta zaintzea helburu du Basauriko Dantza Agerketak.

Gehiago irakurri

Beethoven B-boy

2023/09/15 19:00 Igorre, Goiko frontoian

Beethoven b-boy” ikus-entzunezko ikuskizunak musika klasikoa eta break dance fusionatzen ditu. Soilik Beethovenen musika entzuten da: Alditan piano bakar-saioa, bestetan pianoa eta DJ-a aldi berean eta bestetan perkusioa. Soilik dantza dago; “b-boys / girls” izendatuak pianoaren akordeak jarraituz dantzatzen dira; DJ-aren erritmoan, biak aldi berean edo perkusioaren erritmoa jarraituz.  Dekoratua eszenografia birtualek eta testu proiektatuek osatzen dute, zein halaber ikuskizunean zehar publikoa gidatzeko baliabide modura erabiliko diren.

“B-boy” (“b-girl” genero femeninoarentzat), Kool Herc DJ-ak break dance dantzatzen duten pertsonak izendatzeko erabilitako jatorrizko izena da. Dantza sozial bat da, kaletarra, iraultza izpiritua dariona. 70. hamarkadan, New Yorken hip-hop kultura sortu zenean, kaleko festak antolatzen ziren Brooklynen eta Bronxen zeinetan DJ-ak musika pieza berdin baten bi kopia aldi berean jartzen zituen, haiek break-a luzatzeko nahastuz. Horrela, txandakako dantza ikuskizunak antolatzen ziren zeinetan banda aurkariek eremuarekin lotutako bere liskarrak ebazten zituzten. Banda garaileak trebetasun handiagoa erakusten zuen, aurkaria barregarri uztea lortuz.

Gazte askok auzoko festa hauetan euren bizimodutik ihes egiteko modu bat aurkitu zuten. Musikak eta dantzak neska-mutiko hauek inspiratu egiten zituzten, joerari jarraitzen zioten bitartean barnean zeramaten guztia askatzera.

“b-boy” bat dantzarekin duen konexioagatik eta bizi estilo batengatik, janzteko modu jakin batengatik, hitz egiteko eta ibiltzeko modu batengatik hala nola graffiti, MCing eta DJing-ekiko zaletasunagatik definitzen da.

  • Konpainia: Izar Blue Eventos y Producciones
  • Jatorrizko ideia: Iker Nuño
  • Musika aholkularitza: Mercedes Albaina
  • Koreografia: Makala B-Boy
  • Dantza: Crazy Hospital Crew 
  • DJ: Rasy Simone 

Gehiago irakurri

Efecto Siam + Rojo, rojo, verde + False memories

2023/09/15 19:00 Donostia, Konstituzio plaza

2023ko Dantza Hirian jaialdiaren egitarauaren barruan.

19:00etan konstituzio plazan

COLECTIVO SIN PAR (Andaluzia): EFECTO SIAM (14 minutu).

Acieloabierto zirkuitua.

19:00etan konstituzio plazan

COLECTIVO BANQUET (Madril): ROJO, ROJO, VERDE (12 minutu).

Acieloabierto zirkuitua.

19:00etan konstituzio plazan

2HOANG DANCE COMPANY (Herbehereak): FALSE MEMORIES (15 minutu).

Gehiago irakurri

Berriketan: Arima

2023/09/16 13:00 Areeta, Geltokia plaza

Proiektu hau Euskal Herriaren sustraietan jaio zen. Flamenko dantza eta txalaparta uztartzen ditu. Ttakuna pozez, dantzaren takoneoak txalapartaren kantan edo elkarri xuxurlatzen dioten gitarra eta kexuek osatzen dute ikuskizun honetako elkarrizketen joan-etorria eta sentipena. Ariman txalaparta edo ttakunaren soinuaz gozatu ahal izango dugu, baita alaitasunez egindako takoneoez ere, euskarazko kanta batek lagunduta, eta zortzikoekin batera gitarra eta kexu flamenkoak, lerro artean xuxurlatu eta elkarrizketek gordetzen duten sentimendua marrazten dutenak.
  • Txalaparta: Mikel Aveiro, Aitor Korta
  • Gitarra: Miguel Linares
  • Ahotsak: Eider Elorza, Ángel López de Toro
  • Perkusioa: Adrian Larrañaga
  • Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras «La Pulga»

Gehiago irakurri

Kukai: Gelajauziak

2023/09/16 13:15 Urretxu, Gernikako Arbola Plaza

Kukai Dantza Taldeak eta Gesc Gelabert koreografoak bat egin zuten ikuspuntu berri bat eskaintzeko usadioko bi dantzari buruz: Gipuzkoako soinu-zarrak eta Lapurdiko Idantza-jauziak.

Mugaren bi aldeetan garatu ziren bi dantza sozial, bi koreografia multzo aberats, belaunaldiz belaunaldi iritsi direnak guganaino. Gelajauziak bi dantza horietatik sortu da. Kalea da abiapuntua, eta plaza topagunea.

Gehiago irakurri

False memories + Marginalia + Samsara

2023/09/14 12:20 Donostia, Konstituzio plaza

2023ko Dantza Hirian jaialdiaren egitarauaren barruan.

  • 19:00 Konstituzio plaza

2HOANG DANCE COMPANY (Herbehereak): FALSE MEMORIES (15 minutu).

  • 19:15 Konstituzio plaza

ERTZA (Euskadi): MARGINALIA (5 minutu). Estreinaldia.

  • 19:30 Boulevard

ERTZA (Euskadi): MARGINALIA (5 minutu). Estreinaldia.

19:45 Iljentea kalea

ERTZA (Euskadi): MARGINALIA (5 minutu). Estreinaldia.

  • 20:00 Lasta plaza

CHEY JURADO & JAVITO MARIO (Extremadura): Samsara (15 minutu).

Gehiago irakurri

Yarin

2023/09/16 13:30 Errenteria

YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea.

Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna... Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira.

Julen Achiary lagunduko die bere zuzeneko ahotsarekin.

Fitxa

  • Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
  • Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
  • Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
  • Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
  • Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

*Atlantikaldia 2023 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Ertza: Meeting Point

2023/09/16 13:00 Plentzia, Azurtegiondo plaza

Meeting Point lanak jendeak elkar aurkitzen duen lekuez hitz egiten du, horretarako gurutzatu behar diren ur-putzuez, eta itxaron behar den denboraz.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Koreografia: Asier Zabaleta, antzezleen laguntzaz.
  • Antzezleak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • Musika: Bosques de mi mente
  • Argazkiak: Yolanda Girón
  • Iraupena: 15 minutu

* Artekale 2023 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Festina lente: VACAburra

2023/09/16 19:00 Bilbo, La Fundicion

Festina lente latineko lokuzioa da eta hitzez hitzeko itzulpena «Presatu zaitez astiro» da.Pieza honekin pantailaren azalak gure harremanak kolonizatzen dituen une honen, zeregin asko dituzten gorputzen, esposizioan dauden gorputzen, gorputz nekatuen, etenaldiak ulertzen ez dituzten denbora-mekanismoek gainezka egindako gorputzen gaineko gogoeta egin nahi dute.

Geure buruari galdetzen diogu ea aurkitzea posible den, ikusten ez den horri begiratzea. Gure gorputzak, geroz eta gehiago, irensten dituen kapitalismoaren zurrunbilo horretatik kanpo dauden errealitate berriak nola agertarazi galdetzen diogu gure buruari. Alineazioaren aurrean elkarrekin egotea lortzeko estrategiei buruz galdetzen diogu gure buruari.

AGADIC Galiziako Koreografia Zentroarekin egindako koprodukzioa. Vigo Ártika aretoan egindako egonaldian. Galicia Danza Contemporánearen laguntzarekin.

  • Interpreteak: Clara Ferrao Diz ,  Andrea Quintana
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Gena Baamonde,  Andrea Quintana
  • Koreografia: Andrea Quintana
  • Argiak: Violeta Martinez Rivera
  • Birako teknikaria:  Jorge Ramos
  • Soinu-espazioa:  Menina Arroutada ,  Andrea Quintana
  •  Soinu-konponketak: Les Silva
  • Jantziak:  Gena Baamonde
  • Ekoizpen exekutiboa:  Atenea Fernández
  • Banaketa: Amarelo Banaketa Eszenikoa / Lilian Portela

Gehiago irakurri

Festina lente: VACAburra

2023/09/17 19:00 Bilbo, La Fundicion

Nun Zira? + Otempodiz

2023/09/17 19:00 Lezo, Goiko plazan

* 2023ko Lezoko Jaien egitarauaren barruan.

Nun Zira? 

Ikuskizunak gizaki izateaz hitz egiten digu, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, abesbatzaren babesean, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidaia bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua. Egoera traumatiko bat bizi ondoren, nortasuna berreraiki behar da eta ibilbide horretan datza Nun Zira? pieza.

  • Mota: Dantza Garaikidea
  • Zuzendaria: Marina Eskisabel
  • Koreografia: Xián Martínez
  • Antzezleak: Marina Eskisabel, Iker Sanz
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Musika originala: Iñaki Palacios
  • Ahotsa zuzenean: Ainhoa Tabuyo
  • Jantziak: Raquel Buj - Buj Studio

Otempodiz

Diotenez, mendebaldekook denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifikatu, antolatu egiten dugu. Guretzat, denbora ondasun objektiboa da, gizakiarengandik independentea, gauzak egiteko erabiltzen duguna, baina, ia beti, faltan daukaguna. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten dute; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Munduko leku jakin batean jaiotzeak ezinbestean markatzen du gure denbora-nozioa eta, ezer aldaezina ez bada ere, nekez aldatuko dugu gureganatu genuen lehen nozio hura. Denbora modu askotan bizi daiteke, baita haren esklabo izanda ere; baina ezin da ukatu, eta horrek munduko edozein txokotan balio du, dantzak boterea ematen digula denbora erabateko orainaldian bizitzeko, dantzaren jatorria, generoa edo baldintza edozein dela ere.

  • Jatorrizko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio, Deissane Machava
  • Musika: Batzuk
  • Laguntzak: Embajada de España en Mozambique, Cooperación Española (AECID), Gipuzkoako Dantzagunea (Gipuzkoako Foru Aldundia), Festival ATLANTIKALDIA
  • Ekoizpena: ERTZA Sorkuntza Artistikoa S.L.

Gehiago irakurri

Aukeran: Aiurri

2023/09/17 18:00 Alegria-Dulantzi

Bi saio: 19:00, 21:30

Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Musika: Xabi Aburruzaga
  • Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera

 * Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Arnau Pérez: Vibra

2023/09/17 15:00 Biarritz

2023ko Dantza Hirian jaialdiaren egitarauaren barruan.

15:00. Bellevue plaza.

Arnau Pérez (Katalunia): VIBRA! (15 minutu).

ESTREINAlDIA.

ATERPEAN PROGRAMA.

*Le Temps d´Aimer la Danse jaialdiarekin lankidetzan.

Gehiago irakurri

Yarin

2023/09/17 21:00 Biarritz, Gare du Midi antzokia

YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea.

Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna... Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira.

Julen Achiary lagunduko die bere zuzeneko ahotsarekin.

Fitxa

  • Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
  • Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
  • Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
  • Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
  • Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Gehiago irakurri

Bamboo Dance: Idiotak

2022/09/17 19:00 Villabona, Herriko plaza

Eduardo Galeano Uruguaiko kazetari eta idazlearen liburu, saiakera eta audioetan inspiratutako dantza-ikuskizuna eskaintzen digu konpainia donostiarrak. Testu horiek koreografia bat sortzeko balio dute, bere ironia eta satira estilo nahastezina agerian utziz. Hausnartuko dugu gizarte bezala zer lekutara goazen, eta ez ote dugun askotan “lelokeri” gehiegi.

  • Zuzendaritza teknikoa eta artistikoa: Eider Rodriguez
  • Zuzendari laguntzailea: Ander Ayala
  • Dantzariak: Naroa Rubio, Jhon Encizo, Eider Rodriguez
  • Koreografia: Eider Rodriguez
  • Koreografia laguntzailea: Jhon Encizo
  • Musika sorkuntzaA: Nicolas Leucrini
  • Jantzien diseinua: Mª Carmen Gomez
  • Jantzi eta makilaje laguntzailea: Yeisa Freijido
  • Testua eta audioak: Eduardo Galeano
  • Zabalkundea: Eneko Sola
  • Produkazioa: Bamboo Dance SL

Gehiago irakurri

Mulixka: Harria

2023/09/17 20:00 Hernani, Ezkiaga pasealekua

Mulixka Dantza Taldeak eta Iñaki Perurenak Harria aurkezten dute. Ordubeteko ikuskizuna, non dantza, narrazioa eta zuzeneko musika uztartzen diren. Josu  Sanchez dantzariaren zuzendaritzapean, Mulixka Dantza taldea egongo da. Espreski egindako koreografiak, nortasunaz beteko ditu plaza guztiak. Dantza hauetan, harriarekin lotuta dauden Herri Kirolen zertzeladak ikusi ahal izango ditugu. Iñaki Perurenak harriaren mundura eramango gaitu, eta Iñaki Palacios txistulariak bere konfiantzako musikariekin euren azken lana Harria aurkeztuko dute. Abesti guztiak Harrizko Txalapartaren inguruan eginak izan dira.

Gehiago irakurri

La medida que nos ha de dividir + Meeting point

2023/09/18 19:00 Bilbo, Karmelo plaza (Santutxu)

Eszena Kalera 2023 kale-arteen zirkuituarenegitarauaren barruan.

La medida que nos ha de dividir

Dantza-bikote bat da. Desira moduan sortu zen, itxialdiaren epeletan, etorkizuna irudikatzeko erronkaren aurrean egin beharreko ariketa gisa. Zain daukagun bizitza planteatzean kezkatzen, asaldatzen, ilusionatzen gaituzten, desira, premia edo zalantza pizten diguten gauzei buruzko gogoeta da. Dena egiteke daukanaren intimitatean sortzen diren sentsazio eta galderen mapa bat.

Meeting point

Ohar gaitezen batzuetan bi pertsona bizitzaren labirintoetan gurutzatzen direla eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu. Aurki dezagun dantzarekiko grina nagusitzen den tokia. Han, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz gero zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradapean. Zerbait berria eta zehaztugabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo, hobeto esanda, hirurak).

Gehiago irakurri

Dantzaz: Menu

2023/09/18 10:30 Atharratze-Sorholüze, Lavoir

Bastidako Kale Antzerkia 2022 egitarauaren barruan:

'Menu', Dantzaz-en kale eta espazio ez-konbentzionaletarako ekoizpen berria, Josu Mujika koreografoaren, konpainiaren ohiko kolaboratzailearen, sinadura darama. Erritoaren eta zentzumenen ospakizunaren erdibidean, ‘Babette-re Festin’-ean bizitzen ari zen magia hordigarri hori aldarrikatuz, ikuskizun ibiltari hau alegoria batean inspiratzen da, zeina, aldi berean,
antzekotasun joko bat baita.

Koreografoa chef bat da? Nola ulertzen, lantzen edo ontzen dituzu zure platerak? Bi hamarkadatan Dantzazekin lankidetzan aritu ondoren, Mujikak azpimarratu duenez, «Une garrantzitsu hau ospatzeko garaia iritsi da. Eta zer hoberik hori egiteko konpainiaz eta gure sukaldariek prestatuko dituzten jakiez gozatuko dugun otordu bat baino? Dantzaz
sukalde handi bat da, eta sukaldaritza horretan, eszenan bezala, sortzailearen eta ikusle-hasieraren sinbiosia beharrezkoa da».

Dantzazen sutegiak mundu osoko artisten eskuetan jarri dira, interpreteen mugimendua eskatzen duten errezetak
irudikatzeko, baina baita publiko guztien gustua eta zentzumenak ere. Zizeronek zioen oturuntzetako plazerra ez zela
neurtu behar bertan zerbitzatzen ziren jakien ugaritasunagatik, baizik eta mahai inguruan biltzen ziren adiskideengatik eta
beren solasaldiengatik. Inspirazio horrekin berarekin eta herrialde osoko txoko, taberna edo hiri ugaritara eramaten
dugun 'Dantzapote' herrikoiari bizitza berri bat emanez, Dantzazek publikoa gonbidatzen du jai-zeremonia harrigarri
eta ñabarduraz eta zaporez beteriko baten mahaira esertzera.

  • KOREOGRAFIA: Josu Mujika
  • ZUZENDARI ARTISTIKOA: Adriana Pous
  • DANTZARIAK (HAUETAKO BOST): Raúl Abentín, Andrea Aguado, Mariona Carrasco, Filippo Cosso, Maddi Gaztelumendi,Lara Matea Ivancic, Laura G. Latasa, Lele Mazzella, Noel Quintela eta Iñigo Rementeria
  • MUSIKA: Autore batzuk (Giuseppe Verdi, Gioachino Rossini, Luis Bacalov, Pasquale Catalano, Jerry Roll Morton, Wolfgang Amadeus Mozart eta ekoizpenerako sortutako rap-ak)
  • TESTUAK: Xabier Sukia
  • AHOTSAK: Iker Bengotxea, Josu Mujika eta Xabier Sukia,
  • GRABAKETA ESTUDIOA: Fabio de la Morena (Nashmore Estudio)
  • JANTZIAK ETA ATREZZOA: Saioa Matxain
  • ESKENOGRAFIA: Iñaki Ziarrusta (ATX TEATROA)
  • DOKUMENTAZIOA: Bertha Bermúdez
  • ADMINISTRAZIOA: Iker Bengotxea
  • ARGAZKIAK: Joserra Cabrera, Txikota, Blanca Razquin eta Gari Otamendi
  • IKUSENTZUNEZKOA: Beñat Gereka (Txikota)
  • TESTUAK/KOMUNIKAZIOA: Eduardo Vielba (C&C)
  • ZUZENDARI NAGUSIA: Fernando Sáenz de Ugarte
  • EKOIZPENA: DANTZAZ

Gehiago irakurri

Dantza Plaza

2023/09/17 20:30 Iurreta

Patxi eta Konpaniarekin dantzaldia Iurretan.

Gehiago irakurri

Dantza-soka

2023/09/23 13:00 Irura

Gazte festa ospatzen dute Iruran 16-26 urte inguruko neska-mutilak baserriz baserri ibili ohi dira eskean eta dantzan, eta eguerdian aurreskua dantzatzen dute plazan.

  • 9:00 Gazte-festaren hasiera San Migel plazatik
  • 13:00 Gazteen Dantza-soka San Migel plazan

Gehiago irakurri

San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza

2023/09/24 11:30 Iruñea, Alde Zaharra

Duguna dantza taldeak San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza kaleratuko du. 

Hau izanen da programa:

  • 11:30ean: Arrotxapeko zubian bandera-arbola eta partitzea.
  • 12:15ean: Prozesioa Aldapako elizatik.
  • 13:15ean: Ezpata-dantza udal plazan.
  • 14:00 Soka-dantza Aldapako elizaren atarian.

Gehiago irakurri

Dantza-soka

2023/10/01 19:30 Urnieta

Urnietako Egape dantza taldeko dantzariek eta herritarrek dantza-soka plazaratuko dute San Migel jaietan.

Gehiago irakurri

Mauleko maskaradak Bilbon

2023/09/30 09:30 Bilbo (Santutxu)

  • 9:30-14:40 Barrikadak: Gaztedi, El Carmen, Basarrate, Sei Izar, Ricardo Bastida eta Karmelo plazetan,
  • 15:00 Bazkaria eta zozketa
  • 16:30 Mauleko maskarada
  • 20:00 Bide batez erromeria taldea

Gehiago irakurri

Galiziar eta euskal dantzak

2023/09/23 12:30 Markina-Xemein, Arkupe aurrean

Galiziako Brens (A Coruña) herriko dantza taldearen Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldearen emanaldia.

Gehiago irakurri

La medida que nos ha de dividir + Meeting point

2023/09/21 19:00 Bilbo, Ametzola parkea

Eszena Kalera 2023 kale-arteen zirkuituarenegitarauaren barruan.

La medida que nos ha de dividir

Dantza-bikote bat da. Desira moduan sortu zen, itxialdiaren epeletan, etorkizuna irudikatzeko erronkaren aurrean egin beharreko ariketa gisa. Zain daukagun bizitza planteatzean kezkatzen, asaldatzen, ilusionatzen gaituzten, desira, premia edo zalantza pizten diguten gauzei buruzko gogoeta da. Dena egiteke daukanaren intimitatean sortzen diren sentsazio eta galderen mapa bat.

Meeting point

Ohar gaitezen batzuetan bi pertsona bizitzaren labirintoetan gurutzatzen direla eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu. Aurki dezagun dantzarekiko grina nagusitzen den tokia. Han, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz gero zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradapean. Zerbait berria eta zehaztugabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo, hobeto esanda, hirurak).

Gehiago irakurri

My dearest rituals

2023/09/21 19:00 Errenteria, Lekuona Fabrika

Obra hau Share proiektuaren markoan Errenterian eskainiko duten azken ikuskizuna izango da, Ghanan eta Zagreben aldez aurretik egindako lan guztiaren emaitza. Honen ardatz nagusia erritualak dira.

Gehiago irakurri

Ostiralak dantzan

2023/09/22 18:00 Donostia, Intxaurrondo Kultur Etxea

Oharra: Gonbidapenak irailaren 19tik aurrera banatuko dira Intxaurrondo Kultur Etxean (gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko).

Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.

Helburua dantzatzea eta gozatzea da.

Gehiago irakurri

Lasala: 10 urte

2023/09/22 20:00 Elorrio, Arriola Antzokia

LASALAk, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak, 10 urte betetzen ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainia etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatzeko eta kezka horiei erantzuteko. Ibilbide betea eta aberasgarria, zeinari esker hizkuntza koreografiko sendoa lortu baitu, konpainiaren bereizgarria, ezbairik gabe. LASALAren bilakaera beraren obretan ikus daiteke. Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte.

Konpainiari bere lana aitortu zaio bai Euskadin eta bai Espainiako Estatuan, bai Europan eta bai Taiwanen edo Kanadan, esaterako, haraino iritsi baitira LASALA proiektu koreografikoaren uhinak.

Gehiago irakurri

AMAraun

2023/09/22 19:00 Zarautz, Modelo Aretoa

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Gehiago irakurri

La medida que nos ha de dividir + Meeting point

2023/09/22 19:00 Bilbo, Enkarnazio plaza (Atxuri)

Eszena Kalera 2023 kale-arteen zirkuituarenegitarauaren barruan.

La medida que nos ha de dividir

Dantza-bikote bat da. Desira moduan sortu zen, itxialdiaren epeletan, etorkizuna irudikatzeko erronkaren aurrean egin beharreko ariketa gisa. Zain daukagun bizitza planteatzean kezkatzen, asaldatzen, ilusionatzen gaituzten, desira, premia edo zalantza pizten diguten gauzei buruzko gogoeta da. Dena egiteke daukanaren intimitatean sortzen diren sentsazio eta galderen mapa bat.

Meeting point

Ohar gaitezen batzuetan bi pertsona bizitzaren labirintoetan gurutzatzen direla eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu. Aurki dezagun dantzarekiko grina nagusitzen den tokia. Han, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz gero zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradapean. Zerbait berria eta zehaztugabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo, hobeto esanda, hirurak).

Gehiago irakurri

Córdoba Drone (Memoria 1) + Doppel - Leo + Vibra!

2023/09/22 13:55 Errenteria

2023ko Dantza Hirian jaialdiaren egitarauaren barruan.

  • 19:00 Herriko plaza

DANIEL HERNADEZ (Euskadi): CÓRDOBA DRONE (MEMORIA 1) (15 minutu).

  • 19:15 Herriko plaza

LOKKE-OLATZ DE ANDRES (Euskadi): DOPPEL - LEO (16 minutu).

  • 19:45 Xabier Olaskoaga plaza

ARNAU PEREZ (Katalunia): VIBRA! (15 minutu).

ESTREINALDIA. Aterpean Programa 2023.

Gehiago irakurri

Ander Fernández: Ni neure gorputza izanez naiz

2023/09/22 20:00 Donostia, Tabakalera

Lehendabizi ulertu behar izan nuena izan zen, neure gorputza naizela, eta ez gorputz bat daukadala. Ni neure gorputza banaiz, eta nire gorputza neu banaiz, hortaz, honek nor naizen adierazten du, lehen jabetu gabe, eta orain geroz eta kontzienteago. Pertsonok geure gorputzak gara. ni neure gorputza izanez naiz.

Ander Fernandez (Bilbo, 1989), antzezgizona eta Gestalt terapian aditua. Mariemma erret dantza kontserbatorio profesionalean dantza garaikidea ikasi ostean Bilbora itzuli zen, hezkuntzaruntz bere arreta bideratuz, bai eta haurtzaroan indarkeria edota sexu-abusuak pairatu dituzten helduak laguntzen. Gaur egun “ni neure gorputza izanez naiz” proiektuaren sormen prozesuan murgilduta dago.

Fitxa artistikoa

  • Ideia eta zuzendaritza: Ander Fernández.
  • Zuzendari-laguntzailea: Aiala Echegarai.
  • Laguntza artistikoa: Isabela Rossi eta Miguel González Padilla.
  • Interpretea: Ander Fernández.
  • Artista plastikoa: David Rivas Fernández.
  • Argazkigintza: Gonzalo Gallego.

Babesa: 2023. Urteko Eusko Jaurlaritzako Dantzan Bilaka koreografia sorkuntzarentzako laguntza ekimenari esker garatutako egitasmoa.

Gehiago irakurri

Aukeran: Migratzaileak

2023/09/23 19:00 Durango, San Agustin Kutur Gunea

Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.

Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Gidoia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan
  • Koreografia garaikideak: Iker Karrera
  • Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
  • Argiztapen-diseinua: Carlos Solano
  • Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Anza, Unai Balerdi, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera
  • Ekoizpen Zuzendaria: Eli Alberdi
  • Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  • Zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano 
  • Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak

Gehiago irakurri

Single + Todas las despedidas

2023/09/23 18:00 Hendaia, Gaztelu Zahar frontoia

2023ko Dantza Hirian jaialdiaren egitarauaren barruan.
  • 18:00

ARNAU PEREZ (Katalunia): SINGLE (15 minutu).

  • 18:15

ESUS BENZAL (Andaluzia): TODAS LAS DESPEDIDAS (15 minutu).

Gehiago irakurri

Proyecto Pilota: La bestia negra

2023/09/23 19:00 Bilbo, Harrobia Eskena

Ipar Eszena Bidea 2023ren barruan.

Histeria (grezierako “hystera” hitzetik, umetokia esan nahi duena) mediku guztiak beldurtzen zituen piztia beltz handitzat jotzen zuten.

Egun, La Salpêtrière Parisko beste ospitale bat gehiago da, baina XIX. mendearen amaieran 4.000 emakume hartu zituen tokia izan zen (eskaleak, adulteriogileak, umezurtzak, itsuak, prostitutak, bohemioak, lesbianak eta abar eta abar). Beren egunerokoaren errealitatearen eta ustez zuten gaixotasunaren, histeriaren, irudikapen handizkatuaren, gehiegizkoaren, nabarmenaren eta fotografiatuaren artean bizi ziren.

Ikuskizun hau haiei guztiei egindako omenaldia da, baina baita haiek ulertzeko eta, areago, maitatzeko saiakera ere. Jolaserako gune bat, non ez garena izatearen simulakroak eta behin eta berriro espero dena antzeztearenak beste emakume batzuei atea zabaltzeko aukera eman digun, gero etorri ziren eta gurekin dauden emakumeei.

“Oxala norbaitek, uneren batean, maitasun pitin batekin begiratu balie”. Borja Roces.

Proyecto Piloto

Proyecto Piloto dantza-konpainia 2007an sortu zen. Hasieratik bertatik, bere piezak egin ditu, beste batzuek eskatutakoak eta elkarlanak beste diziplina batzuetan, hala nola antzerkian, musikan, arte bisualetan, plastikoetan, performancean…

Sorkuntza-prozesuak abiatze-posizio ireki eta malgu batetik sortzen dira, eragin poetiko harkor batekin, zuzenean dantza eta dramaturgia esperimentalenetik etortzen dena.

Gehiago irakurri

Dama de vidrio: Bestias heridas o si Dios fuese una 'mujer'

2023/09/24 19:30 Getxo, Muxikabarri

Jainkoak "gizakia" bere irudi eta antzera sortu bazuen, eta "gizakia" arrazoitzeko edo hitz egiteko gaitasuna duen izaki bizidun gisa ulertuz gero, zerk eragozten dio "emakumeari", "gizakia" dela, Jainkoa izatea? Lotsagabekeria da hizkera, eta horregatik, "emakume" berriak trajea janzten du erronka gisa. "Gizonaren" parekoa ez den "emakumea", haren aurkaria baizik. "Emakume" amorratua, etengabe hazten, natura eraikitzen duena harekin bat egin arte. Munstro bilakatzen diren animaliak eta munstroak piztia...  Jainkoa arketipoa izanik, "gizona" estereotipoa, "emakumea" prototipoa, animalia izatea da emaitza bakarra.

  • Zuzendaritza: Mario tejero y Davicarome (DAMA DE VIDRIO)
  • Dantzariak: Laura Escudero, Almudena Guido, Maria Méndez, Gara Pérez, Berta Planchuelo

Gehiago irakurri

Todas las despedidas + Alleo

2023/09/24 19:00 Hondarribia

2023ko Dantza Hirian jaialdiaren egitarauaren barruan.

  • 19:00 San Pedro kalea

JESUS BENZAL (Andaluzia): TODAS LAS DESPEDIDAS (15 minutu).

Acieloabierto zirkuitua.

  • 19:15 Santiago plaza

COLECTIVO GLOBO (Galizia): ALLEO (15 minutu).

Acieloabierto zirkuitua.

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Analëmma

2023/09/27 19:00 Gasteiz, Felix Petite Antzokia

2023ko esperimentazio laborategirako ATALAK deialdiko artista gisa hautatuak, Led Silhouettek bidaia bat proposatzen du orain gure paisaia osatzen duten arteen diziplina eremu desberdinen arteko mugak esploratzeko: dantza, pintura, performancea, ikus-entzunezkoak...

Analëmmarekin, laborategian zehar ikusizko eta antzerkiko elementuen, argazkigintzaren, zinemaren, ilustrazioaren,instalazioaren eta objektu den artearen artean dagoena ikertu nahi dugu, Dantzaz-eko interpreteekin batera, ez sorkuntza- prozesuaren elementu apaingarri gisa, baizik eta koreografia-lanaren lehentasun gisa.

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Analëmma

2023/09/28 19:00 Errenteria, Niessen Kulturgunea

2023/09/29 20:00 Tafalla, Kulturgunea

Hitzaldia: "Iurretako dantzei buruz"

2023/09/26 19:00 Iurreta, Ibarretxe Kultur Etxea

1.973 / 2.023 Gorulari dantzaren 50. urteurrenaren baitan Iñaki Irigoien aritu da  "Iurretako dantzei buruz". Antolatzailea: Mikel Deuna Dantza Taldea.

Gehiago irakurri

Erakusketa: "Goizaldi dantzari taldearen 75. urteurrena"

2023/09/08 10:00 Donostia, Okendo Kultur etxea (Gros)

Nekez uler daitezke egungo Gipuzkoako dantzak Goizaldiren izena aipatu gabe. 1948an sortu, 75 urte igaro ditu, belaunaldiz belaunaldi ikasitakoak transmititu eta zabaltzen. Haria eten ez dadin, gaur ere hala dirau. Hari luze horren lekukotasuna ikusteko parada ematen du.

Tokia: Okendo Kultur etxea (Gros)
Denbora: Irailaren 8tik urriaren 1a arte.
Ordutegia: Kultur Etxearen ordutegi bera
  • Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30
  • Larunbatak eta zubiak: 10:00 - 14:00 / 16:30 – 20:00 (larunbatetan eta zubietan areto zaharra itxita egongo da)
  • Igandeak eta jaiegunak: itxita

Gehiago irakurri

Dokumentala: Goizaldi 75. urteurrena

2023/10/05 18:00 Donostia, Okendon (Gros).

"Goizaldi 75. urteurrena" dokumentalaren aurkezpena. Lekua: Okendo Kultur etxea.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: "Gipuzkoako Dantza maisuak"

2023/10/02 19:00 Donostia, San Jeronimo kaleko kriptan (Alde Zaharra)

Goizaldi dantza taldearen 75. urteurrenaren baitan, Angel Murua eta Mikel Sarriegiren hitzaldia "Gipuzkoako Dantza maisuak", San Jeronimo kaleko kriptan (Alde Zaharra), urriaren 2a, astelehena, 19:00etan.

Gehiago irakurri

Allur: Laia

2023/09/23 21:45 Bidani-Goiatz, Frontoian

Lanabesak lanerako erabili ohi ditugun tresnak dira. Ofizio bakoitzak berezko tresnak izan ohi ditu; Euskal Herrian sarritan eman izan diegu lan tresna horiei beste erabilpen bat, eta folklorearekin lotzen ditugu maiz.

Urteetan hainbat eta hainbat ofizio tradizional izan ditugu euskaldunok. Itsasoari lotuta, arrantzaleen mundutik nekazaritza giroko herrietara, oraindik ere bizirik dirauten ofizioak, eta galdu ditugunak: arrantzale, batelari, jostun, nekazari, abeltzain, arotz, forjari... norbera bere ofizioan, norbera bere lanabesa eskuan hartuta.

Horiek guztiak gogorarazi eta erakutsi nahi ditu Alurr Dantza Taldeak ikuskizun berrian. Emanaldiak joan den mendeko giroan oinarritutako eszena desberdinak aurkeztuko dizkigu, lanbideak eta tresnak oinarri hartuta.

  • Zuzendaria: Nagore Zabala
  • Dantzariak: Allur Dantza Taldeko 22 dantzari
  • Koreografiak: Nagore Zabala, Aiert Beobide, Iñaki Agirre
  • Irudiak: Maider Agirre
  • Jantziak: Elixabete Nosellas, Ramón García
  • Hitzak: Idoia Odriozola
  • Espazioa: antzokian zein kalean egin daitekeen ikuskizuna da (gutxieneko dimentsioa kasu bietan: 8m x 10m)
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta aurreskua

2023/09/29 11:30 Markina-Xemein

Markina-Xemeinen, Arretxinagako San Migelen ermitaren ondoan, San Migel egunez Zerutxu dantza taldeak ezpata-dantza eskainiko du 11:00etako meza nagusiaren ondotik. Ezpata-dantzaren ondoren, soka-dantza dantzatuko dute bertan Zerutxu dantza taldeko dantzariek.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza

2023/09/29 10:30 Igantzi

Nafarroako Igantzi herrian San Migel jaiak ospatzen dira. San Migel eguneko dantzarien taldeak eta txistulari taldeak Herriko Etxetik abiatu eta karrika buelta eginez iratzartzen dute herria. Ondoren, udaletxetik bandera jaitsi eta ezpata-dantzariek elizara lagunduko dute. Meza nagusiaren ondotik, bandera-dantza eta ezpata-dantzarien emanaldia izaten dira.

Gehiago irakurri

Mahai-gainekoa eta aurreskua

2023/09/29 22:30 Markina-Xemein

Markina-Xemeingo Arretxinagan mahai-gaineko dantza egiten dute Zerutxu dantza taldeko kideek dantzan eta abestuz. Ondoren aurreskua egiten dute eta horrela amaitzen dute San Migel eguna.

Gehiago irakurri

Paloteadoa

2023/09/29 18:30 Cortes

Irailaren 29an ospatzen da Cortesen santu zaindariaren eguna, Migel Deuna. Makil dantzariak agertzen dira bai goizeko 11:30ean hasten den prozesioan, bai arratsaldean egiten diren eginkizunetan 18:30ean. Horiekin batera paloteadoaren funtzioaren beste pertsonaiak ere bai. Izan ere, “paloteadoren funtzioak” herri antzerkia eta dantza biltzen du.

Gehiago irakurri

Paloteadoa

2023/10/07 19:30 Ablitas

Paloteadoa (edo Makil dantza) herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XIX.mendearen bukaeran galdutako paloteadoa 1996an birsortzen dute Ablitasen, bide batez Arrosarioko Ama Birjinaren omenezko bestak berreskuratuz. Dantzariek Birjinarekin egiten den segizioan parte hartzen dute eta arratsaldean antzezpenean zehar tartekatuz arku dantza, makil dantza, zinta dantza eta giza dorrea, besteak beste, dantzatzen dituzte.

Gehiago irakurri

Errosarioko Amaren ezpata-dantza

2023/10/07 12:00 Elgoibar

Errosarioko Amaren ezpata-dantza eskainiko dute Elgoibarren 12:00etako meza ostean. Haritz dantzari taldeko dantzariak, Elgoibarko Udalaren txistulari banda eta eskopetariak meza ostean aterako dira ezpata-dantza egitera.

Gehiago irakurri

Errebonbilloak

2023/10/01 05:00 Elorrio

Urriko lehen igandean ospatzen da Errebonbilloen alardea Elorrion. Goizeko 5:00etan hasten dira kalejiran Errebonbilloak Udaletxean hasi eta herriko gurutze desberdinetan salbeak botatzeko. Tiro egiteko lekuak ez dira aldatzen, alkatearen etxe aurrean botatzen dena salbu.

Arratsaldeko 17:00etan, berriro ekiten diote kalejirari, herriari buelta ematen diote prozesioan Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta plazara iristean soka-dantza egiteko.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2023/10/13 12:30 Durango, Udaletxe Plaza

San Fausto eguna Durangon, Udaletxeko arkupeetan artopilak banatzen dituzte eta ondoren Durangoko dantzariek dantza emanaldia eskaintzen dute: dantzari-dantza, gorularien arku-dantza, domingillue zinta-dantza eta soka-dantza edo erregelak. 

Gehiago irakurri

Ingurutxoa

2023/10/08 18:30 Amezketa, Ugarte auzoa

Urriko lehenengo igandean, Amezketako Ugarte auzoko Errosario jaien programazio barruan, Ugarteko Ingurutxoa dantzatzen da, handik 5 kilometrotara dagoen Bedaio auzoan dantzatzen den Bedaioko Ingurutxoaren antzekoa.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak (azken entsegua)

2023/09/28 18:30 Iurreta, plaza

Ohiturazko Doniel-Atxa altxako dute plazan eta jarraian dantzarien azken entsegua: dantzari-dantza eta erregelak.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2023/09/29 11:00 Iurreta, plaza

  • 11:00 Dantzari eta agintarien kalejira Montoitik plazara
  • 12:30 Dantza saioa: Dantzari-dantza eta erregelak
  • 18:30 Dantza saioa: Gorulari dantzaren 50. urteurrena dela eta gorularien-dantzak eta erregelak

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2023/10/01 11:00 Iurreta, plaza

  • 11:00 Dantzari eta Agintarien kalejira Montoitik plazara.

  • 12:30 Dantza saioa: dantzari-dantza eta erregelak.

  • 18:00 Dantza ikuskizuna. Iurretako dantzariak (dantzari-dantza laburtua eta gorularien dantzak) eta talde gonbidatua.

Gehiago irakurri

Aukeran: Aiurri

2023/09/29 18:30 Bilbo, Sabino Arana 50 (Basurtu)

Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Musika: Xabi Aburruzaga
  • Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera

Gehiago irakurri

Kimua: Generorantz

2023/09/29 19:30 Astigarraga, Erribera Kulturgunea

Zeharkatzen gaituzten gaiak, identitatea, generoa, amatasuna, botere harremanak, emakumeen aurkako erasoak eta bestelako gaiak aztertuko dira bertan. Asko eta ondo landutako hitzak eta dantza eta argi joko ikusgarriak nahasten dira saio bikain honetan.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa
  • Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa & Eneko Balerdi Eizmendi
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kepa Errasti
  • Antzezleak: Ander Errasti Arruti, Eneko Galdos Etxaniz, Itziar Uzkudun Sarasola, Izarraitz Larreta Segurola, Larraitz Balerdi Gerrero, Oier Laborde Etxabe, Uxue Urruzola Rezabal, Garazi Egiguren Urkola, Jon Alkain Urdangarin eta Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena.
  • Ekoizpena: Kimua Dantza Kolektiboa

Gehiago irakurri

Oihana Varela: Plañideras

2023/09/30 19:30 Donostia, Gazteszena

Performance dantza bat da bere gai nagusiarekin, gizartean dagoen gehiegizko kexa eta iritzia, eta historian zehar nola iraun eta eboluzionatu duen. Horretarako, negar-kantari pertsonaia aukeratu dugu istorio hau kontatzeko.

Gehiago irakurri

Elahood: NÓ

2023/09/30 19:00 Bilbo, La Fundicion

“Gauza garrantzitsu bat dut esateko, baina oraindik ez dakit zer den”.

Esaldi hori da Elahood konpainiaren NÓ ikuskizunaren abiapuntua. Dantza urbanoen proposamena da, sorkuntza garaikideen ikuspegitik.

NÓk bidaia onirikora gonbidatzen du publikoa, garrantzitsua denaren esanahia luzatuz eta deformatuz. Ironiazko eta fantasiazko iragazkiaren pean, konpainiak genero-deseraikuntzari eta klase-kontzientziari lotutako egungo eztabaidaren aztarnak uzten ditu agerian.

Non dago garrantzitsuaren garrantzia? 

Eszenatokira diskurtso bat defendatzeko erantzukizunarekin igo behar gara beti? 

Garrantzitsuak izan beharrari ematen diren Galiziako bi emakumeren intuiziorik naifenetik abiatzen den collagea da NÓ. Proposamen eszeniko garaikidea, egungo kezken gaineko gogoeta kolektiboa egitera gonbidatzen duena.

  • Zuzendaritza: Sabela Domínguez, Julia Laport eta Kenrick Sandy
  • Koreografia: Sabela Domínguez, Julia Laport eta Kenrick Sandy
  • Dramaturgia: Gena Baamonde eta ELAHOOD
  • Interpreteak: Julia Laport eta Sabela Domínguez
  • Soinu-espazioa: LLXNTO eta Bruno Baw
  • Argiztapenaren diseinua: Afonso Castro
  • Birako argi teknikaria: Nacho Martín Rivas
  • Eszenografia eta atrezzoa: Anahí Taraburelli
  • Ikus-entzunezkoa: Iria Casal
  • Ekoizpena: Sabela Ramos eta Elahood
  • Kudeaketako laguntzailea: Manu Lago
  • Banaketa: Amarelo Banaketa Eszenikoa / Lilian Portela

Gehiago irakurri

Elahood: NÓ

2023/10/01 19:00 Bilbo, La Fundicion

Plaza-dantzak

2023/10/01 12:00 Zarautz, Musika plaza

Dantzaldia izango da urriak 1, igandea, eguerdiko 12:00etan hasita, Zarauzko Musika Plazan.

Gehiago irakurri

Samsara + Otempodiz

2023/10/03 18:30 Bilbo, Arte Eder Museoa

Dantzaldia 2023ren barruan.

Samsara

Gizakiak nortasuna galdu du bere baitatik kanpo aurkitu nahi duelako. Hortik sortzen da Samsara izeneko lana, harea-gazteluz eta ilusio-labirintoz osatutako betiereko ziklo batean dibagatzearen ondorioz. Ziklo horretan, behatzailearen eta behatuaren arteko barne-dualtasunaren onarpenetik eta haren amaieratik etorriko dira irtenbidea eta norbera aurkitzea.

  • 15 minutu
  • Koreografoak: Chey Jurado eta Javito Mario
  • Interpreteak: Chey Jurado eta Javito Mario
  • Musika: Mud – Nicolas Jaer // Spectacle of Ritual – Kali Malone

Chey Jurado eta Javito Mario dantzariak berrogeialdiaren ondoren ezagutu ziren Granadan. Andaluziako hiri hartan erabaki zuten sorkuntza bateratuko prozesu batean murgiltzea, eta horrela amaitu dute beren piezarik berriena: Samsara.

Otempodiz 

Otempodiz dantza-lanak denbora hainbat kulturatan bizitzeko ditugun moduak aztertzen ditu, dantza-hizkera batzuk konbinatuz: hiri-hizkuntza koreografikoa, tradizionala eta garaikidea.

  • 25 minutu
  • Koreografia: Asier Zabaleta Mendia
  • Interpreteak: Fenias Nhumaio eta Deissane Machava
  • Musika: Zenbait egile
  • Argiak: Asier Zabaleta

Hauen laguntzarekin: Mozambikeko Enbaxada AECID, Gipuzkoako Dantzagunea (Gipuzkoako Foru Aldundia), Atlantikaldia Jaialdia eta Exepare Institutua
Pieza honen hautagaitza: Max sariak 2023: ikuskizun onena + koreografia onena

Ertza 2004an sortu zen, Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean (Ezkio, Gipuzkoa, 1972), askatasunez sortu ahal izateko espazio berri bat irekitzeko asmoz, zenbait diziplina artistikoren eta dantza garaikidearen arteko elkarrekintzaren bidez.

Ertza konpainiaren lanek giza eta gizarte kontraesanei buruzko gaiak planteatzen dituzte. Ikusten ari direnaren aurrean jarrera aktiboa hartzera eta hainbat gairen inguruan gogoeta egitera gonbidatzen dituzte ikusleak, betiere era ludiko eta estetikoan.

Bere konpainia sortu baino lehen, Asier Zabaletak 11 antzerki-dantza obratik gora egin ditu, eta interprete jardun du konpainia hauetan: Arteszena (Donostia), Adeshoras (Donostia), Vicente Sáez konpainia (Valentzia), Hojarasca (Burgos), Q-ro eta Cía. (Bilbo) eta Maskarada (Bilbo). 1999. urtetik 2005. urtera bitartean, Genevako (Suitza) Alias konpainiako kide izan zen, eta harekin parte hartu zuen zazpi antzerki-dantza lanen sorreran eta haien mundu-biretan.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Dantzari Eguna

2023/10/07 11:30 Donostia

  • 11:30-18:00 Folklore Azoka, Boulevardean.

  • 12:00 Dantza Plaza, Donostiako Herridantza dantza taldearen eskutik, Boulevardeko kioskoan.

  • 17:30 Desfilea, Parte Zaharreko kaleetan zehar.

  • 18:00 Euskal Herriko Dantza taldeen emanaldia, Zuloaga plazan.

  • 20:00-21:00 Kale animazioa

  • 21:00 Afaria, Trinitate plazan. Euria egingo balu, Orixe ikastolan.

  • 22:00-1:00 Erromeria, Iratzar taldearen eskutik, Boulevardeko kioskoan.

Gehiago irakurri

Kresala: Hitaz Orhoit

2023/10/21 19:30 Donostia, Victori Eugenia Antzokia

* Iturritik Jialdiaren programazioaren barruan.

Hitaz Orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.

  • Zuz. Artistikoa: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
  • Argien diseinua: Inma Irazustabarrena
  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
  • Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Jone Murua, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Aimar Eceiza, Naia Lertxundi, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Manex Zabaleta, Enara Rodríguez, Beñat Sasiain, Lorea Esnaola, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, June Azpiazu, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Maialen Agirregomezkorta, Enara Lardizabal
  • Talde teknikoa: Eragin.Stac – Argiztapena eta soinuztapena
  • Argizaiolak: Xabier Garate – Eskultura tailerra
  • Argazkiak: Mikel Zubillaga
  • Kudeaketa: Aimar Eceiza
  • Komunikazioa: Claudia Erentxun
  • Bitartekaritza: Josu Sagardia

Gehiago irakurri

Muxikoak

2023/10/08 12:00 Errenteria, Herriko Plaza

Uda ostean eta indarberrituta, Muxikoak itzuliko dira Errenteriara datorren igandean, urriak 8.

Muxikoak dantzatzeko aukera izango da Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan euria egingo balu) Beti Prest taldeak antolatuta.

Gehiago irakurri

Dantzan ginen, gara, izango gara

2023/10/14 12:00 Irun

Kemen dantza taldearen urteurrena ospatzeko jaialdia.

Gehiago irakurri

Mutil-dantzen saioa

2023/10/15 12:00 Hondarribia, Arma plaza

Patxi Larralde eta Baztandarrak dantza-eskolako kideekin mutil-dantzen saioa.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza

2023/10/11 20:00 Bilbo, Begoña

Begoñako Amaren jai nagusia urriaren 11an ospatzen da eta Bilboko Beti Jai Alai dantza taldeak ezpata-dantza egingo du Begoñan.

Gehiago irakurri

Aukeran: Aiurri

2023/10/06 18:00 Arrigorriaga, Abusu Zentro Soziokulturala

Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Musika: Xabi Aburruzaga
  • Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Analëmma

2023/10/06 19:00 Donostia, Tabakalera

2023ko esperimentazio laborategirako ATALAK deialdiko artista gisa hautatuak, Led Silhouettek bidaia bat proposatzen du orain gure paisaia osatzen duten arteen diziplina eremu desberdinen arteko mugak esploratzeko: dantza, pintura, performancea, ikus-entzunezkoak...

Analëmmarekin, laborategian zehar ikusizko eta antzerkiko elementuen, argazkigintzaren, zinemaren, ilustrazioaren,instalazioaren eta objektu den artearen artean dagoena ikertu nahi dugu, Dantzaz-eko interpreteekin batera, ez sorkuntza- prozesuaren elementu apaingarri gisa, baizik eta koreografia-lanaren lehentasun gisa.

Gehiago irakurri

Candlelight balleta: Vivaldiren Lau Urtaroak

2023/10/06 19:00 Bilbo, BBK Aretoa

Candlelightek zuzeneko esperientzia musikal eta multisentsorial baten magia dakar Bilboko leku harrigarrietara. Lortu zure sarrerak Candlelight ballet-erako: Vivaldiren Lau Urtaroak BBK Salan kandelen argi mehearen azpian! Kontzertu osoan zehar, lau dantzari profesionalen hainbat ballet ikuskizunez gozatu ahal izango duzu.

Programa:

  • La Folia de A. Vivaldi
    • A. Vivaldiren Lau Urtaroak:
      • 1. Udaberria (Allegro, Largo, Allegro Pastorale)
      • 2. Uda (Allegro non molto, Adagio-Presto, Presto)
      • 3. Udazkena (Allegro, Adagio Molto, Allegro Molto)
      • 4. Negua (Allegro non molto, Largo, Allegro) 

Interpreteak:

  • Hari-laukotea - Musbika
  • Dance Fabrikeko 4 dantzari profesion

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basotik itsasora 2.0

2023/10/07 20:00 Zangoza, Vallesantoro Jauregiko Kultur Etxea

BASOTIK ITSASORA 2.0 formatu hibridoa osatzen duen proposamen bateratua da. Beñat Gerekak sinatzen duen ‘Basotik itsasora’ dokumentalaren 30 minutuko zati bat pasatzeak osatzen du formatu hibridoa, eta, ondoren, Josu Mujikaren ‘Basoa’ lana antzeztuko da.

Haren besaulkiei buruz, ikusleek ‘Basotik Itsasora’ dokumentalaren 30 minutuko laburpena ikus dezakete. Beñat Gerekak sinatu du, eta iraganaren eta orainaren arteko mugak, giza migrazioak eta errefuxiatuen drama islatzen ditu. Haren begirada Gurs-en pausatzen da, Pau inguruan dagoen kontzentrazio-eremuan, non Hirugarren Errepublika frantsesak eremu bat eraiki baitzuen 1939an Espainiako gerraosteko milaka desplazatuak hartzeko. Nazien inbasioaren ondoren, leku hura kontzentrazio-eremu bihurtuko zen. Bigarren Mundu Gerra amaituta, 1946an, estatu frantsesak bere arrastoa ezabatu eta baso bat antolatu zuen. Baso horren eta historia haren aztarnen gainean —eta errepikatzeko beldurraren gainean—, Beñatek bidaia poetiko bat egiten du itsasorantz, eta haren gainean etorkizun hobea bilatzeko itxaropen arriskutsua zabaltzen dutenak.

Hitzaurre horren ondoren, hamar interpretek hartuko dute parte ‘Basoa’ eszenatokian. Pieza hori Josu Mujikak koreografiatzen du, Iñaki Salvadorren konposizio musikalen bidez. Ahots horiek, Gurs eta errefuxiatuenak, zortzi koadro eszenikotan artikulatutako koru-lan baten abiapuntua dira, emozioa, fisikotasuna, samurtasuna eta oroimena bateratzen dituena. «Dantza bat, konpainiarena, oso fisikoa, ondo mugatua; lur askokoa, baina erortzen denaren bertikaltasuna gailentzen da, bai, baina altxatu egiten da; eta, beti ederra, optimismo-puntu batekin kabaretetik pasatzean, Gursen eremuak zituen kultura-etxetxetxoen oroitzapenean: kultura, alderdi guztietan, itxaropena elikatu eta bizitzari heltzen diona» (idatzi du Tealdobnavarrok).

Zinemak mundu osoko belaunaldien bizitza markatu duten istorioak, gertaerak edo kontakizunak harrapatzea ahalbidetu badu, dantza gai da une horiek behatzen duen begirada garbia baino behar ez duen leku unibertsal batera eramateko. Bi hizkuntza edo poesiak aurrez aurre begiratzen dira orain, Dantzaz-ek —eta konpainia inguratzen duen familia handi horrek— forma eta diskurtso berriak aztertzen dituen proiektu batean, artea, oroimena eta gogoeta eskutik joan daitezen.

Gehiago irakurri

Hotzikara: Sintoniak

2023/10/07 19:00 Durango, San Agustin Kultur Gunean

Itsasoak beste kulturekiko harremanetan izan duen garrantzia. Lan honek bidaiaren forma hartzen du: Itsasotik hurbilduko gara, munduko leku batzuetatik irudimenezko ibilbideari ekiteko.
  • Ideia originala eta idatzia: Carlos Frías Gonzálezek idatzia.
  • Diseinu koreografikoak: Inalvis Echevarría Pando, Carlos Frías González.
  • Koreografiak: Inalvis Echevarría eta Pando
  • Eszenaratzea, argien diseinua eta zuzendaritza artistikoa: Inalvis Echevarría Pando, Carlos Frías González

Gehiago irakurri

Daniel Abreu: Dalet (da)

2023/10/07 19:30 Iruñea, Nafarroako Unibertsitateko Museoa

Dalet alfabeto hebrearraren laugarren letra da. Lau zenbakia ere adierazten du eta atea esan nahi du. Zentzu sinbolikoan, leku batetik beste batera igarotzea aipatzen du, egungo egoerarekin alderatuta ona, txarra, hobea edo okerragoa den zerbaitera eraman gaitzakeena. Ondorioz, aldaketa sinbolizatzen du. Baina, hemendik aurrera, Daniel Abreu tinerfestar sortzailearen koreografia berria ere bada Dalet, bizitzaren etapetako antzekotasun batekin parekatzen duena, jaiotzetik hazkundera, nerabezarora, helduarora, senektuera, heriotzara... igarotzen diren etapa horiekin. «Daleten presentziak, ziurtatzen du, tokiz, munduz aldatzera gonbidatzen gaitu».

Gehiago irakurri

Myriam Perez Cazabon: HIRU (3)

2023/10/07 18:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

HIRU(3) aukera berriak eraikitzeko helburuarekin planteatutako Myriam Perez Cazabon koreografoaren proiektu berria da, sorkuntza prozesuari eta ibilbideari garrantzia eman nahi diona. Laborategi ideia batetik abiatuta, ikerketan eta kontzeptuen transmisioan sakonduz, prozesuari beharrezko denbora eskeintzeko ahalegina da. Biltzen ditu, beraz, sormen prozesurako lan-egitura sendo bat garatzeko eta lengoaia pertsonala definitzeko helburuak, zeinak oinarritzat hartuz, material koreografikorekin esperimentatzeko aukera erreztuko duten. Komunikazioaren eraikuntzan beharrezkoak diren entzutean eta begiradan sakontzenko saiakera da.

HIRU(3), hiru bizikidetza atal edo espazio eszenaratzen dituen ez-ohiko espazioetarako dantza-lan esperimental bat da. Zimendu zehatzetatik habiatutako pieza moldagarri eta eraldagarri bat da, une bakoitzean bizigarria dena. Etengabeki eraikitzen den dantza lana.

Fitxa artistikoa:

  • Dantzariak: Eneko Gil, Leire Otamendi, Beñat Urretabizkaia, Olaia Valle.
  • Kanpo begirada: Mizel Theret.
  • Zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon.

Gehiago irakurri

Ballet Grand Théâtre Genève: Ukiyo-e

2023/10/08 18:30 Iruñea, Baluarte

Sidi Larbi Cherkaoui dantzari eta koreografo belgikarrak Ballet du Grand Théâtre de Genève konpainiako 22 artistentzat sortua, Ukiyo-e-k honako galdera egiten digu: krisiak (ingurumenekoak, geopolitikoak, kulturalak) modu kezkagarrian kronifikatu diren mundu batean elkarrekin nola iraun. Bere ikuskizunean, Cherkaouik egungo gizakiaren erresilientzia-gaitasunari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Pieza diseinatzeko, koreografoak obrari izena ematen dion japonierazko terminoa hartu zuen oinarri, “mundu flotagarriaren irudiak”. Edo aldian sortutako izen bereko mugimendu artistikoak hartutako kontzeptua, orainaldia atzemateko premisa zuena. Ukiyo-e-k bide posibleak bilatzen ditu dilindan dabilen unibertso honetan eta gure gorputz fisiko zein sozialen etengabeko negoziazioak aztertzen ditu. Piezari Szymon Brzoskaren konposizio garaikideak ematen dio musika, hari-hirukote eta pianorako, bai eta Alexandre Dai Castaingen perkusio-erritmoen gaineko lan elektronikoek ere. Ukiyo-e-n bilduta, unibertso hauek balletak erakutsitako erreparazio eta garrantzia bilaketan dute oihartzuna. Ikuskizun honekin Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari hasiera emango zaio Baluarten.

  • Koreografoa: Sidi Larbi Cherkaoui
  • Musika: Szymon Brzóska eta Alexandre Dai Castaing
  • Perkusioa: Shogo Yoshii
  • Abeslaria eta dantzaria: Kazutomi Kozuki “Tsuki”
  • Eszena diseinua: Alexander Dodge
  • Argiztapen diseinua: Dominique Drillot
  • Jantziak: Yuima Nakazoto
  • Dramaturgia: Igor Cardellini

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basotik itsasora 2.0

2023/10/08 19:00 Berriobeiti, María de Maeztu Kultur Etxea

BASOTIK ITSASORA 2.0 formatu hibridoa osatzen duen proposamen bateratua da. Beñat Gerekak sinatzen duen ‘Basotik itsasora’ dokumentalaren 30 minutuko zati bat pasatzeak osatzen du formatu hibridoa, eta, ondoren, Josu Mujikaren ‘Basoa’ lana antzeztuko da.

Haren besaulkiei buruz, ikusleek ‘Basotik Itsasora’ dokumentalaren 30 minutuko laburpena ikus dezakete. Beñat Gerekak sinatu du, eta iraganaren eta orainaren arteko mugak, giza migrazioak eta errefuxiatuen drama islatzen ditu. Haren begirada Gurs-en pausatzen da, Pau inguruan dagoen kontzentrazio-eremuan, non Hirugarren Errepublika frantsesak eremu bat eraiki baitzuen 1939an Espainiako gerraosteko milaka desplazatuak hartzeko. Nazien inbasioaren ondoren, leku hura kontzentrazio-eremu bihurtuko zen. Bigarren Mundu Gerra amaituta, 1946an, estatu frantsesak bere arrastoa ezabatu eta baso bat antolatu zuen. Baso horren eta historia haren aztarnen gainean —eta errepikatzeko beldurraren gainean—, Beñatek bidaia poetiko bat egiten du itsasorantz, eta haren gainean etorkizun hobea bilatzeko itxaropen arriskutsua zabaltzen dutenak.

Hitzaurre horren ondoren, hamar interpretek hartuko dute parte ‘Basoa’ eszenatokian. Pieza hori Josu Mujikak koreografiatzen du, Iñaki Salvadorren konposizio musikalen bidez. Ahots horiek, Gurs eta errefuxiatuenak, zortzi koadro eszenikotan artikulatutako koru-lan baten abiapuntua dira, emozioa, fisikotasuna, samurtasuna eta oroimena bateratzen dituena. «Dantza bat, konpainiarena, oso fisikoa, ondo mugatua; lur askokoa, baina erortzen denaren bertikaltasuna gailentzen da, bai, baina altxatu egiten da; eta, beti ederra, optimismo-puntu batekin kabaretetik pasatzean, Gursen eremuak zituen kultura-etxetxetxoen oroitzapenean: kultura, alderdi guztietan, itxaropena elikatu eta bizitzari heltzen diona» (idatzi du Tealdobnavarrok).

Zinemak mundu osoko belaunaldien bizitza markatu duten istorioak, gertaerak edo kontakizunak harrapatzea ahalbidetu badu, dantza gai da une horiek behatzen duen begirada garbia baino behar ez duen leku unibertsal batera eramateko. Bi hizkuntza edo poesiak aurrez aurre begiratzen dira orain, Dantzaz-ek —eta konpainia inguratzen duen familia handi horrek— forma eta diskurtso berriak aztertzen dituen proiektu batean, artea, oroimena eta gogoeta eskutik joan daitezen.

Gehiago irakurri

Zuk Dance: Yerma

2023/10/08 20:00 San Adrian, Kultur Etxea

Zuk Performing Arts konpainiak agertokian jarri du Lorcaren klasikoa modu berezian, dantzaren, testu musikatu bikainen eta ikus-entzunezko eszenak sortzearen bidez.

Zinema, dantza eta musika elkarrekin lotuta, YERMArekin gozarazteko, amatasun-sena bortitza duen emakume baten tragedia, emakume ezkonduentzako amatasun-agindu sozialari erantzuten diona.

Bertan, herri txikietako giroan murgil gaitezke: alorrak, erromeriak, iturria, non emakumeak elkartzen diren arropa garbitzeko, haien irrika eta ametsak, oraingo begiekin ikusiak.

1934an estreinatu zen; erabat denboratik at dago planteatua eta hausnarketara gonbidatzen du.

  • Testuaren egilea: Federico García Lorca / Harkaitz Cano
  • Musikaren egilea: Sofía Comas, Guillermo Medín, Ainhoa Tabuyo
  • Koreografiaren egilea: Itsaso A Cano, Diana Wondy, Adrián Manzano.
  • Zuzendaria: Itsaso A Cano
  • Ikuskizunaren iraupena: 65
  • Musika: Grabatua
  • Antzezle kopurua: 3
  • Antzezleak: En Escena. Itsaso A Cano, Diana Wondy, Adrián Manzano
  • Bideoa: Amaia Pardo, Escuela Diana Casas

Gehiago irakurri

Osa + Mujika: Abundance

2023/10/08 19:00 Getxo, Muxikebarri

Desioari eustea ordena publikoari eustea da, baina baita dike bat altxatzea ere, beste persona batzuekin izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean. Desioa askatzeak, aldiz, areagotu egiten ditu gure zentzumenak, baina erreakzio kimiko orori dagokion bezala, kaosa sortzea eragiten du.

Osa + Mujika konpainiaren oholtzarako laugarren dantza pieza izango da Abundance. Plazera eta desioa landuko dituen lan honek 50 minutu inguru iraungo ditu eta 5 interprete izango ditu. Aurreko lanetan bezala gai nagusiari paraleloan gizarte gaiak jorratuko ditugu, talde anitza taularatuz eta arlo estetikoa, dramaturgia eta koreografia osotasunean landuz.

Gehiago irakurri

Lali Ayguadé: Runa

2023/10/08 19:00 Donostia, Gazteszena

Beste mundu bateko ipuinak. Beste garai batekoak. Paisaia kaotiko honetan, bi gizakik hondakin artean ikertuko dute eta ahaleginduko dira berriro irudikatzen eta sentitzen behin izan zirena. Iragana begiesten. Pertsona errugabeak, zeintzuk hondakin horiek aliatu bihurtuko dituzten, errealitatea ulertu ahal izateko jokoetan. Runak agerian jarriko du iragan hauskor horren edertasuna, bizitzari heltzeko azken heldulekua, urria, dena. Mugimendu abstraktuaren eta gorputzaren bidez dimentsio eta pisuen tamainan, pertsonaia hauek garenaren esentziara itzuliko gaituzte: denborak eraldatutako gizakiak. Nola jarraitu aurrera Runa buruan dugula?

  • Interpreteak, koreografia: Lali Ayguadé, Lisard Tranis
  • Konposizio musikala: Miguel Marín
  • Zuzendaritza artistikoa: Lali Ayguadé
  • Koreografia: Lali Ayguadé, Lisard Tranis
  • Zuzendari laguntzailea: Fanny Cleyrat
  • Argiztapen-diseinua: Conchita Pons
  • Eszenografia: Martina Cabanas
  • Jantziak: Ferran Casanova, Cristian Betancurt
  • Eszenografia-laguntzailea: Sergi Perez
  • Ekoizpena, banaketa: Lali Ayguadé Company
  • Aholkularitza artistikoa: Jordi Oriol

Gehiago irakurri

Beethoven B-boy

2023/10/08 19:30 Alegria-Dulantzi, Txema Blasco Auditorioa

Beethoven b-boy” ikus-entzunezko ikuskizunak musika klasikoa eta break dance fusionatzen ditu. Soilik Beethovenen musika entzuten da: Alditan piano bakar-saioa, bestetan pianoa eta DJ-a aldi berean eta bestetan perkusioa. Soilik dantza dago; “b-boys / girls” izendatuak pianoaren akordeak jarraituz dantzatzen dira; DJ-aren erritmoan, biak aldi berean edo perkusioaren erritmoa jarraituz.  Dekoratua eszenografia birtualek eta testu proiektatuek osatzen dute, zein halaber ikuskizunean zehar publikoa gidatzeko baliabide modura erabiliko diren.

“B-boy” (“b-girl” genero femeninoarentzat), Kool Herc DJ-ak break dance dantzatzen duten pertsonak izendatzeko erabilitako jatorrizko izena da. Dantza sozial bat da, kaletarra, iraultza izpiritua dariona. 70. hamarkadan, New Yorken hip-hop kultura sortu zenean, kaleko festak antolatzen ziren Brooklynen eta Bronxen zeinetan DJ-ak musika pieza berdin baten bi kopia aldi berean jartzen zituen, haiek break-a luzatzeko nahastuz. Horrela, txandakako dantza ikuskizunak antolatzen ziren zeinetan banda aurkariek eremuarekin lotutako bere liskarrak ebazten zituzten. Banda garaileak trebetasun handiagoa erakusten zuen, aurkaria barregarri uztea lortuz.

Gazte askok auzoko festa hauetan euren bizimodutik ihes egiteko modu bat aurkitu zuten. Musikak eta dantzak neska-mutiko hauek inspiratu egiten zituzten, joerari jarraitzen zioten bitartean barnean zeramaten guztia askatzera.

“b-boy” bat dantzarekin duen konexioagatik eta bizi estilo batengatik, janzteko modu jakin batengatik, hitz egiteko eta ibiltzeko modu batengatik hala nola graffiti, MCing eta DJing-ekiko zaletasunagatik definitzen da.

  • Konpainia: Izar Blue Eventos y Producciones
  • Jatorrizko ideia: Iker Nuño
  • Musika aholkularitza: Mercedes Albaina
  • Koreografia: Makala B-Boy
  • Dantza: Crazy Hospital Crew 
  • DJ: Rasy Simone 

Gehiago irakurri

Kukai: Eta orain zer?

2023/10/08 19:00 Hondarribia, Itsas Etxea Auditoriuma

Espazio huts batean, ezerezaren aurrean… askatasunaren, erabakitzeko aukeren, proposatzen dizkidaten muga eta aukeren artean… Hogei urteko ibilbide baten ostean, pandemia baten ondotik… Ikusle, dantzari, sortzaile, musikari, teknikari, kudeatzaile… garen horretatik…

ETA ORAIN ZER?

Nola ekingo diogu esperientzia honi? Nola beteko da hutsa? Nola jokatuko dut nik? Nola jokatuko dugu guk?

Izango al da batzen gaituen sokarik?

Fitxa 

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Jon Maya
  • Jokulariak: Alain Maya, Aritz López, HelenaWilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Junaid Jemal Sendi, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena, Euskal Herriko Gazte Orkestra
  • Koreografia: Jon Maya eta jokulariak
  • Musika konposizioa: Pascal Gaigne
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Alessio Meloni
  • Dramaturgia, interpretazio eta koreografia asistentzia: Ximun Fuchs
  • Produkzioa eta kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García, Jon Maya
  • Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
  • Jantzien eraikitzea: AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolako Neurriko Jantziak eta Ikuskizunetarako Jantziak Goi Graduko 2. mailako ikasleak
  • Argazkiak: Mendi Urruzuno, Gorka Bravo
  • Teaserr: David Bernués
  • Produkzioa: Kukai Dantza
  • Koprodukzioa: Teatro Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Malandain Ballet Biarritz, Teatros del Canal (Madrid)
  • Erakunde laguntzaileak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia – Gipuzkoa Coopera, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Euskal Institutua, INAEM, Istituto Italiano di Cultura, Casa África
  • Babeslea: LABORAL KUTXA

Gehiago irakurri

iXa + Elena Castellanos: Ollos cara adentro

2023/10/11 19:00 Iruñea, Nafarroako Unibertsitateko Museoa

"Amets egiten duen gizonaren izpiritua guztiz pozik dago amesten duenarekin. Aukeraren zalantza harroa ez da formulatzen. Hil ezazu, azkarrago egin hegan, maite ezazu nahi duzunean "
(Andre Breton, 1924)

Onirikoaren unibertsoa abiapuntutzat hartuta, Ollos aurpegi-barneak ametsaren kontzepzio surrealistan arakatu nahi du; logikaren, arrazoimenaren, kontzientziaren eta baita gustuaren konbentzioen mugak ere hausten diren leku horretan, gizabanako bakoitzaren barneko eta kanpoko munduaren artean ate bat irekitzeko aukera emanez.

  • Jatorrizko ideia: Elena Castellanos
  • Sorospena: Xián Martínez
  • Koreografia eta interpretazioa: Elena Castellanos eta Xián Martínez

Gehiago irakurri

Mutxikoaren eguna

2023/10/08 11:00 Arrangoitze

  • 11:00 Mutxikoak Ezpeletako txarangarekin – Eszena irekia musikariei
  • 13:00 Jatekoa bertan ikastolen sostenguz Ezpeletako txarangak eta Jostetak animaturik
  • 16:00 Dantza ikusgarria: Neskena “Badoa”, Txingili’k “Lehen Txinka”, Tio Teronen semeak “Fresh Cool
  • 18:00 Dantzaldi tradizionala Kiki Bordatxorekin

Gehiago irakurri

Herri Uzta 2023

2023/10/05 20:00 Uztaritze, Arrangoitze

Herri Uzta 2023

Urriak 5, osteguna, Uztaritze

  • 20:00 Ezkurra-Arriola-Haira hirukotearen kontzertua, Latsa gelan.

Urriak 6, ostirala, Uztaritze

  • 20:30 Baiona Euskal Herriko Abesbatza profesionalaren lehen kontzertua, Arruntzako elizan, 15€, erreserba hemen.

Urriak 7, larunbata, Uztaritze

  • 11:30 Mutxikoak Erdizka taldearekin Lotako plazan (merkatua)
  • 17:00 “Plazaren oroimena” Iparraldeko ohiko musika tresna eta dantzen aurkezpena (26 artista profesional eta amateur), Arruntzako elizan, urririk, erreserba hemen.
  • 20:00 Talo gaua – animazioa: Xabi Etxeberri, Mixel Etxekopar, Patxi Amulet..., Latsa gelan

Urriak 8, igandea, Mutxikoaren Eguna, Arrangoitze

  • 11:00 Mutxikoak Ezpeletako txarangarekin – Eszena irekia musikariei
  • 13:00 Jatekoa bertan ikastolen sostenguz Ezpeletako txarangak eta Jostetak animaturik
  • 16:00 Dantza ikusgarria: Neskena “Badoa”, Txingili’k “Lehen Txinka”, Tio Teronen semeak “Fresh Cool
  • 18:00 Dantzaldi tradizionala Kiki Bordatxorekin

Informazioa: Herri Uzta 2023

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza: Mintzaldia, ikastaroa eta dastaketa

2023/10/07 11:30 Berriz

* Ondare jardunaldiak direla eta dantzarekin lotutako zenbait jarduera daude antolatuta Bizkaian.

Dantzari dantza bederatzi dantza dituen dantza-sorta da, Durangoko Merinaldeko dantza berezia eta ondare immaterial moduan sailkatuta dagoena. Berrizen, bereziki, sustrai oso sakonak ditu. Herriko dantzariek bertako dantza taldeen sorrera edota txistulari garrantzitsuei buruzko xehetasunak emango dizkigute. Azalpenen ostean, Agintariena eta Banangoa dantzatzen ikasiko dugu, eta Berrizko sanpedroetan dantzariek etenaldian edaten duten pontxea dastatuko dugu, udaletxean gordeta dagoen errezeta sekretuarekin eginda.

Gehiago irakurri

Lanestosako arku-dantza: Bisita gidatua

2023/10/21 11:30 Lanestosa

* Ondare jardunaldiak direla eta dantzarekin lotutako zenbait jarduera daude antolatuta Bizkaian.

Ibilbide hau bi egunetan izango da: urriaren 21ean eta 22an.

Ibilbide gidatua Lanestosako Alde Zaharretik, dantzariek azken bi mendeetako hainbat garaitan egindako ibilbideak eta egun arte iraun duen Erdi Aroko esparru historikoa ikusteko.

Gehiago irakurri

Lanestosako arku-dantza: Bisita gidatua

2023/10/22 11:30 Lanestosa

* Ondare jardunaldiak direla eta dantzarekin lotutako zenbait jarduera daude antolatuta Bizkaian.

Ibilbide hau bi egunetan izango da: urriaren 21ean eta 22an.

Ibilbide gidatua Lanestosako Alde Zaharretik, dantzariek azken bi mendeetako hainbat garaitan egindako ibilbideak eta egun arte iraun duen Erdi Aroko esparru historikoa ikusteko.

Gehiago irakurri

Tailerra: Kaskarot

2023/10/21 11:00 Santurtzi, Turismo bulegoa

Ondare jardunaldiak direla eta dantzarekin lotutako zenbait jarduera daude antolatuta Bizkaian.

Hastapen-tailer horren eskutik, Santurtziko dantza tradizionaletako bat ikasteko aukera izango duzu: Kaskarot edo arrantzale-dantza. Koreografia horretan, dantzariek, sardina-saltzaileen soinekoen antzeko janzkerarekin, mugimenduak eta figurak egiten dituzte, otzaratxoak daramatzatela. Dantzatzera animatuko?

Urriaren 21ean, 11:00etatik 12:00etara (umeentzat); 12:15etik 13:45era (helduentzat)

Gehiago irakurri

Erromeria

2023/10/14 18:00 Hernani, Plaza Berri

Hernaniko Erromeria Jeiki Hadi taldearekin urriaren 14an, 18:00etan, Plaza Berrin. Eguraldi txarra eginez gero Atsegindegin. 

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Festamentua

2023/10/12 17:00 Donostia, Arantzazuko Ama Ikastolako jolastokia (Martutene)

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Olfa Sendesni: Rabi(a)-Amorrua

2023/10/12 19:00 Bilbo, La Fundicion

* BAD Bilbao 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

Obra honek mugak zeharkatzera eta begirada zabaltzera gonbidatzen gaitu, Euskadi helmuga duen ibilbide batean zehar. Pentsamenduen, kultura-erreferentzien eta askotariko hizkuntzen dantza da (arabiera, gaztelania eta euskara). Mosaiko bat, non Ekialde Ertaineko, Ipar Afrikako eta Euskadiko kulturak, poesia mistikoaren, kantu esentzial eta tradizionalaren, dantza zirkularraren, ekialdeko dantzaren eta euskal dantzen fusioaren bitartez, espazioarekin, denborarekin, gorputzarekin, ideiaren presentziarekin, energiarekin, komunikazio-egitatearekin, bestearen parte-hartzearekin eta testuingurua aintzat hartzearekin aritzen diren.

Bilaketa honetan biraketa sufiaren dantza, ekaildeko dantzak, Mutil-dantza, arabiar kantu esentziala (Mawal) eta perkusioa erabiltzen ditu mugimenduaren eta ahotsaren abiapuntu gisa.

  • Koreografiaren zuzendaritza: Dairi Martínez Brown
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Javier Liñera
  • Zuzendaritzaren laguntzailea: Beatriz Villanueva
  • Antzezlea: Olfa Sendesni
  • Eszenogragia: Liesbeth Montoya
  • Soinu espazioa: Liben Svaart
  • Jantziak: Betitxe Saitua
  • Argiak: Leire Lacunza
  • Ikerketa: Olfa Sendesni, Beatriz Villanueva
  • Ahotsa eta kanturako aholkularitza: Juan Carlos Garaizabal
  • Ekoizpena: Beatriz Villanueva, Olfa Sendesni
  • Ekoizpen laguntzailea eta banaketa: Raira Rosenkjar

Gehiago irakurri

Topaketa: Breathing Together

2023/10/14 10:30 Bilbo, Bilborock

* BAD Bilbao 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

Ikerkuntza-proiektu honek dantza inklusibo/integratuko bilkurak proposatzen ditu, parte hartzen duten hiru entitateen egoitzetan egitekoak: Liant La Troca (Jordi Cortések gidatzen du, Bartzelonan), Pares Sueltos (Violeta Fatásek eta Letizia Solanasek gidatzen dute, Zaragozan) eta Organik Dantza-Antzerki (Natalia Mongek lideratzen du, Bilbon).

“Breathing Together” sortu zen Natalia Monge (Organik) sortzaileak bere aurreko lana ––Arnasa” izenekoa–– areago lantzeko sentitu zuen beharretik, lan hartan hasi baitzen ikertzen arnasketari buruz eta arnasketak umore-aldarteen eta emozio-egoeren ondorioz jasaten dituen asalduei buruz. Lan eszeniko arloarteko hori izan da egilearen lehen sorkuntza inklusiboa, zeinean hiru antzezle ––haietako batek dibertsitate funtzionala du–– eta musikari bat baitira protagonistak.

Alde honetatik, “Breathing Together” sorkuntzaren xedea ez da berariaz lan eszeniko bat sortzea, baizik eta gune eta bilkura batzuk antolatzea aurrera egitearren eszenaren arloan gai horren zenbait alderdiren gaineko ikerkuntzan, oraindik ere haien oihartzuna sentitzen baitugu barnean eta, gainera, gure jakingura eta beste profesional batzuena alderatu eta elkarrekin aztertu nahi dugu, betiere begirada inklusibo batekin.

Hala, bada, proiektu honen xedea  elkarrekin baliatzea gorputz-lanerako bizipen-eremuak da, dantzaren arloko profesionalekin zein dibertsitatearekiko taldeekin. Halandaze, proiektu inklusibo bat proposatzen da, non dibertsitatedun eta dibertsitate gabeko pertsonek elkarrekin baliatu ahal izango baitute lekua eta elkarrekin egin ahal izango baitituzte arnasketak.

Hauxe izango da, beraz, ikerkuntza-proiektuan proposatutako azken bilkura, aurten Zaragozan eta Bartzelonan egindako bilkuren ostean.

Nori zuzendua : Dibertsitatedun eta dibertsitaterik gabeko pertsonentzako topaketak, arte eszenikoetako profesionalak direnentzat nahiz ez direnentzat.

Gehiago irakurri

Mar Aguió: Swan

2023/10/13 20:00 Iruñea, Nafarroako Unibertsitateko Museoa

“Errepikatu, hil eta errepikatu. Dantza klasikoak zirrara eta sublima eragiten du hedapenaren bidez”. Marion Barbeau Parisko Operako lehen dantzariaren hitzak izan litezke. SWANen egongo da, nolabait. Presentzia —eta beharrezko korolarioa, absentzia— da Mar Aguilóren ekoizpen berri honen gai nagusietako bat. Haren dantzari-ibilbide luzea (hamalau urte Dantza Konpainia Nazionalean) ere izango da, eta, aldi berean, ez da izango.

Gehiago irakurri

Paula Quintana: Huerto

2023/10/13 19:00 Bilbo, Harrobia Eskena

* BAD Bilbao 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

“Huerto” ahalduntzeari eta gorputzen jasotzeari buruzko trilogiaren hirugarren zatia da; trilogia 2019an “Las Alegrías” lanarekin hasi eta 2020an “La Carne” lanarekin jarraitu zuen. Ziklo horren bidez, gaiak, edukiak, harremanak izateko moduak, irudimenak eta esperientziak pentsatu eta proiektatu behar dira, orainaldi eta etorkizun berritzaile eta iraunkor baterako eraldaketa erreala bultzatzeko. Izan ere, etorkizun horretako herritarrak ere bagara, eta horrekin konprometitzen gara inolako desadostasunik gabe.

“Huerto” arte-lana da eta bertan astrofisikako zientziak, zientzia biokimikoak eta ‘ezkutuko zientziak’ deritzenak elkarrekin bizi dira. Zientzia horiek esperientzia fisiko eta organikotik bertatik igarotzen dira. Gorputza ez da tresna modura jartzen, baizik eta jakintza-iturri gisa, elkarrizketan eta elkarri lotuta dauden sistemen eta ezagutzen galaxia gisa. Gorputzean ezagutzaren, esperientzia sentikorraren eta ekintzaren arteko harreman berritzaileak ahalbidetzearen ondorioak biziz. Narratiba mitiko baten bidez, unibertso artistiko globala, poetikoa, kritikoa eta eraldatzailea eraikitzea.

  • Sorkuntza, koreografia eta antzezlea: Paula Quintana
  • Eszena zuzendaria: Julián Fuentes Retas
  • Testua: Carla Nyman
  • Nanobioteknologian Doktorea: Xavier Arqué
  • Musika eta soinuaren sormena: José Pablo Polo
  • Teknologia eta baliabide berriak: Néstor Lizalde, Francesc Soria
  • Astrofisika aholkularia: Antonio Mampaso
  • Material grafikoak diseinatzea, dokumentatzea eta sortzea: Noelia Varietti
  • Estilimoa eta jantziak: Amuhaici Luis eta Aurelia Gil
  • Jokaespazioa: Julián Fuentes Reta eta Grace Morales
  • Komunikazioa: Rocio Barrantes
  • Management: Valeria Cosi / TINA Agency

Gehiago irakurri

Marina Otero & Martín Flores Cárdenas: Love Me

2023/10/13 21:00 Bilbo, La Fundicion

* BAD Bilbao 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

“Fuck me”ren jarraipena da “Love me”. Bi bertsio horiek eta aurrekoak “Recordar para vivir” proiektuaren parte dira: nire bizitzari buruzko lan amaiezin baten eraikuntza, zeinetan ni neu naizen ikergaia.  “Love me” lagun batekin idatzi nuen: Marín Flores Cárdenas. Obra klandestinitatean sortu genuen, pandemian zehar, Buenos Airesen antzokiak eta beste guztia itxita zeuden bitartean.

Bai, “Fuck me” eta gero, “Love me”. Lehenengo egin dezagun larrutan, hitz egingo dugu maitasunaz beranduago. Sexua gorputza da. Maitasuna gehiago da denbora, gorputza baino. Edo, agian, maitasuna denborari eusten dion gorputz bat da.

Obra hau solo bat da, barruan daramadan indarkeriari buruzkoa. Era berean, testua berriz idazten da emanaldi bakoitzerako. 2022ko martxoan estreinatu zen Buenos Airesen, duela ia urtebete utzi nuen herrialdeari agur esateko. Lurralde bakoitzean aurkezten den bertsioak atzerritar baten, iheslari baten aitorpenak biltzen ditu. Migratzaileok adikzioa diogu ihes egiteari. Gure nortasuna bidea da, utzi genuen herrialdea ez baita existitzen jada.

  • Kontzeptua eta performancea: Marina Otero & Martín Flores
  • Argien diseinua: Matías Sendón
  • Argazkiak: Nora Lezano
  • Ilustrazioak: Martín Flores
  • Ekoizpena: Mariano de Mendoça -Casa Teatro Estudio-, Marcia Rivas
  • Banaketa: Otto Productions-Timbre 4-PTC Teatro

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak