Dokumentuaren akzioak
Dantzari-dantza eta erregelak (azken entsegua)

Dantzari-dantza, San Migel, azken entsegua, Iurreta, 2023-09-28. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA
San Migel jaiak ospatzen dira Iurretan, eta San Migel eguna, egun handia izan arren, aurretik eta ondotik badira dantza hitzorduak. Bezperan, ohiturazko Doniel-Atxa altxako dute plazan eta jarraian dantzarien azken entsegua: dantzari-dantza eta erregelak.
Hona hemen jaien egitaraua:
Irailak 28, larunbata (San Migel bezpera):
-
18:30ean Donien Atxa jasoko da eta jarraian dantzariek azken entsegua egingo dute: dantzari-dantza eta erregelak.
Irailak 29, igandea (San Migel Eguna):
-
11:00etan dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.
-
11:30ean Meza nagusia eta ondoren dantzari-dantza eta erregelak egingo dira.
-
18:30ean dantzari-dantza laburtuta eta erregelak.
Urriak 6, igandea (Errosario Eguna):
-
11:00 Dantzari eta agintarien kalejira montoitik plazara
-
12:30 Dantzari-dantza eta erregelak.
-
18:00 Gorulari-dantzak, dantzari-dantza laburtuta eta erregelak. Iurretako dantzariekin batera talde gonbidatua ere eskainiko du saioa.
Urriak 12, larunbata (Urrijena)
-
9:15 Argazkia Iurretako plazan
-
10:15 Kalejira aparkalekutik plazara herriari buelta emanez
-
12:00 Dantzari-dantza eta gorulari dantzak. Jarraian omenaldiak 65 urtetik gorako dantzariei. Bukatzeko soka-dantza.
-
15:00 Bazkaria. Askondoko karpan
-
17:00 Kantaldi / dantzaldia Bada Giro taldearekin
Dokumentuaren akzioak